3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
2. Ariketa
8separador_indice_X_de_N31
0%

2. Ariketa

Locr baliabidearen aurkezpena

Map

Locr baliabidea aurkeztuko dugu

LOCR baliabideari buruzko datuak...

Locr web-gune bat da, eta haren erabiltzaileek argazkia igo ditzakete bertara. Argazki horiek markatu egin daitezke hainbat etiketatze-tekniken bidez eta, ondorioz, argazki horien testuinguruari buruzko informazioa lor daiteke. Web-gunearen helbidera joko dugu, (http://es.locr.com/ ), eta gunea ikertzen hasiko gara. Aplikazioko mapan sartzeko eskatuko diegu ikasleei, han agertzen diren argazkiak ikus ditzaten.

Mapa mundial

1. urratsa: saguaren gurpiltxoarekin edo (1) eta (2) aginteekin, ikuskera gerturatu edo urruntzeko aukera dugu. Puntu jakinen batera gerturatu nahi badute, bi klik egin behar dituzte puntu horretan.

Mapa bera arrastatu dezakete (saguko ezker botoia sakatuta eutsi eta hura mugituz) edo geziak erabil ditzakete (3), gora eta behera edo ezker-eskuin mugitzeko. Lau gezitxoko ikonoak erdira dakar berriro ere mapa, bilaketa baten azken emaitzara etorriz.

Pantailaren eskuinaldean dauden argazkiak adierazten dituzte orratz horiek. Sagua orratzen gainetik pasatzean, nabarmendu egiten dira, argazki-kamera baten ikonoarekin:

Mapa localización

Argazkian klik eginez gero, informazio gehiago eskuratzen da:

Locr

  1. Argazkia tamaina normalean (eta ikono bat beste tamaina batzuetan ikusteko aukera ematen duena).

  2. Argazkiaren testuinguru-mapa. Gerturatu edo urruntzeko aukera dugu, erliebea ikustekoa, mapa politikoa, satelite-argazkia, etab.

  3. Argazkia noiz egin zen, zenbat aldiz ikusia izan den eta egilearen izena ikusiko ditugu, eta argazki hori album batean badago, egilearen profilerako esteka ere azalduko zaigu.

  4. Erabiltzaileek argazkiari eman dioten puntuazioa (izar batekoa da puntuazio txikiena).

  5. Etiketatzearen informazioa: latitudea eta longitudea. Beste etiketa batzuetan azalduko da nor jasoa izan den irudia, hiria, eskualdea, herrialdea eta kontinentea.

  6. Argazkia hartua izan den lekuari buruz Wikipediak ematen duen informazioa.

  7. Gertuko beste argazki batzuk.

Ikasleei azalduko diegu beren lana izango dela, hemendik aurrera, argazkiak atera eta Locr zerbitzuaren bidez konpartitzea. Ikasleek, argazkien bidez, beren bizilekuko tokirik adierazgarri eta bereziak erakutsiko dituzte munduan.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable