3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
Ikasgelako programazioa, 2. Jarduera
29separador_indice_X_de_N31
0%

Ikasgelako programazioa, 2. Jarduera

1. jarduera Elkarrizketa.

Elkarrizketatuari egin behar dizkioten galderak prestatuko dituzte ikasleek. Hautatuko lekuan gertatutako bitxikeriei edo gertakari historikoei buruzko galderak izango dira. Audio-artxibo batean (oihartzun batean) erregistratuko dute ikasleek elkarrizketatuak ematen dien informazioa, eta editatu egingo dute argitaratu aurretik.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Egoki erabiltzen du ahozko hizkuntza, bai komunikazio-bitarteko gisa, bai ingurunea ezagutzeko baliabide gisa.

Mundu fisikoa eta natura ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna.

  • Ulertzen ditu gertakari historikoak eta historiaren eta lurraldearen arteko harremana.

Gizarte- eta hiritar-gaitasuna

  • Ulertzen du bizi duen errealitate sozial eta historikoa.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Taldean lan egiteko trebetasuna eta zailtasunak taldean konpontzekoa.

A1.3. IKT berariazkoak baliatzea ikaskideekin lankidetzan aritu eta taldean lan egiteko.(1,3,4,6,7).

C3.2. Errespetuzko jarrera izatea norberaren ideiak eta pentsamoldeak adieraztean eta gainerako pertsonei buruzko iritziak ematean, bai linean, bai lineaz kanpo. (1, 3,4,7).
 
A5.1. Batez ere irudien eta soinuen bidez, eta heldu baten laguntzaz, munduko gaiak esploratzeko eta/edo aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. (3,4).

 

  • Adineko pertsonek eta adituek lekuan lekuko memoria gordetzen laguntzen duela aitortzen du.
  • Elkarrizketak prestatzeko lanetan, alderdi nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.
  • Interes historikoa duten lekuak bereizten ditu bere ingurunean.

*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable