3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
Ikasgelako programazioa. Jarduera sekuentzia Locr-ekin
23separador_indice_X_de_N31
0%

Ikasgelako programazioa. Jarduera sekuentzia Locr-ekin

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Ingurunearen ezaguera

Kokapen geografikoa

Abenturak GPSarekin I

3 saio (3 ordu)

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Bizi den herrian ibilbide bat egiteko iradokitzen dio proposamenak ikasleari, historiaren, eta artearen edo paisaiaren aldetik interesgarriak diren lekuak deskubritzeko. Taldeka egingo da jarduera hau. Inguruko monumentu edo eraikuntza bat aukeratuko du talde bakoitzak. Monumentuari buruzko informazioa bildu ondoren, talde bakoitzak argazkiak egingo dizkio eta, ondoren, Locr gunera igoko dituzte. Jarduera amaitzean, beren lanak konpartitzeko eta komentatzeko aukera izango dute ikasleek.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Lurraldeko monumentu eta leku interesgarriak
  • Arkitektura, kultura-ondareko elementua den aldetik.
  • Argazkigintza, adierazpen artistikoa den aldetik.
  • Lurraldeko historia eta kultura.
  • Lokalizazioko 2.0. zerbitzuak (Locr).

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Inguruko leku interesgarriak deskubritzea. Leku horiek ezagutzea eta beren berezitasunak balioestea.
  • Argazkien bidezko ibilbide bat sortzea monumentu eta leku interesgarrietatik. Argazkigintza adierazpide artistiko gisa erabiltzen ikastea.
  • Argazki-album bat egiten ikastea, Locr tresna erabiliz. Bizipenak konpartitu eta komentatzea.

IKTko GAITASUN OROKORRAK*

F1. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea.

F5. IKTak erabiltzea multimedia-informazioa prozesatzeko.

F6. IKTak erabiltzea beste pertsona batzuekin komunikatzeko.

A1. Komunikatu eta lankidetzan jardutea.

A5. Mundu erreala ulertzea, esploratzea eta bertan moldatzen jakitea.

C1. Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea.

*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak: http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable