Ikasleentzako lan proposamena. Locr
Abenturak GPSarekin
Abiapuntuko ideia da gertuko errealitatea eta, zehazki, ingurunea eta pertsonak direla ikaste-jarduera
baliotsuak egiteko elementuak; beraz, toki bakoitzean berezkoa eta bereizgarria dena nabarmenduko dugu, ikasleekin egindako
lanaren bidez, ezagutzarako eta ikaskuntzarako iturri bilaka daitezen.
Bi ikasketa-sekuentzia proposatuko ditugu, bakoitza aplikazio batekin lantzeko
aukera izan dezagun:
- Sekuentzia Locr zerbitzuarekin
- Sekuentzia Woices zerbitzuarekin
Locr zerbitzuarekin egindako jarduera baten sekuentzia.
Jarduera honetan, ikasleei esango diegu beren gertuko leku nabarmenak identifika ditzatela, haien argazkiak
atera ditzatela eta lortutako informazioa konparti dezatela, Locr zerbitzuaren bidez erreferentziatuz.
Bizi diren herriko lekurik nabarmenenak direnak ezagutarazteko aukera emango die jarduera honek ikasleei.
Hiru zatitan egituratzen da sekuentzia:
1. jarduera — Ibilbide, irteera edo txango bat zehaztea
Sekuentziari ekiteko, eskolaren inguruan itzuli edo txango bat egitera gonbidatuko ditugu ikasleak.
Lekua aukeratu ondoren, bidean zehar aurki ditzaketen elementuak adierazteko eskatuko zaie. Itzulian
zehar lortu nahi diren helburuak zehaztu behar dira, ikasleek jakin dezaten zer elementu edo alderditan jarri behar duten
arreta berezia eta, batik bat, zer elementuri komeni den argazkiak ateratzea.
Lantalde txikiak antolatuko ditugu, eta bakoitzari ibilbide-orri bat eta argazki-kamera edo kameradun
gailu eramangarri bat emango diegu, ibilbideko elementu adierazgarriak erregistra ditzaten.
2. jarduera — Paseatzen
Hurrengo urratsa izango da itzuli bat ematea eta aurreikusita dagoen txangoa egitea, aurreko saioan zehaztu diren helburuak
arretaz begiratuta.
Ibilbidean zehar, bidearen alderdi nabarmenen argazkiak atera ditzakete, eta topatzen dituzten erreferentzia eta elementuak
apuntatu.
3. jarduera — Ibilbidea amaitzean...
Jasotako informazioa bildu ondoren, egindako ibilbidea ikus dezakete lantaldeek.
Aplikaziora sartzen direnean, bidean egin dituzten argazkiei buruzko azalpenak erants ditzakete.
Lan hori amaitzean, talde txiki bakoitzak ibilbideari egin dizkion oharpenak eta komentarioak bateratuko
dira, arbel digital elkarreragilearen bidez. Amaitzeko, beste pertsona batzuekin, lagunekin edo senideekin konpartitu dezakete
ibilbidea.