3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
4. eta 5. Ariketak
18separador_indice_X_de_N31
0%

4. eta 5. Ariketak

4. ARIKETA Elkarrizketa prestatzea

Egiten ari diren lanari buruzko azalpen txiki bat prestatu behar dute ikasleek, elkarrizketatuko duten pertsonari azaltzeko zer behar duten.
Elkarrizketatuari egin behar dizkioten galderak prestatuko dituzte ikasleek. Hautatuko lekuan gertatutako bitxikeriei edo gertakari historikoei buruzko galderak izango dira.

5. ARIKETA Audio-artxibo bat (oihartzun bat) erregistratzea.

Elkarrizketa behar bezala egiteko, haren alderdi teknologikoak zaindu behar dituzte ikasleek: elkarrizketa grabatzeko erabiliko duten gailua prestatu behar dute, nola gordeko duten erabaki, etab.

Woices programa erabiltzean, kontuan izan:

  • Oihartzunak ordenagailuan, sakelako telefonoan edo mp3-ko erreproduzitzaile batean entzun daitezke, eta, noski, Woicesen web-orrian ere bai.
  • Woicesen web-orriak aukera ematen du nork bere audio-fitxategiak grabatzeko. Aukera ematen du beste baliabide batzuen bidez grabatutako audio-fitxategiak igotzeko, baldin eta audio-fitxategiaren formatua MP3, WAV, AMR edo AWB bada, eta fitxategia 10 minututik beherakoa eta 10 megabyte baino txikiagoa bada.
  • Halaber, ibilbideak sortzeko aukera ematen du; hau da, elkarren artean lotutako oihartzunak, gai nagusi bera dutenak. Ibilbide horiek guztiz pertsonalak dira, eta elkarren artean gertutasuna duten oihartzunak lotzen dituzte, historia, turismoa, literatura, kirolak eta abar ardatz dituztela.

Argitaratu baino lehen, editatu egin behar da ikasleak erregistratutako audioa.

Grabazio guztietan adierazi behar da elkarrizketatuaren izena, hizpide diren lekua eta gertaera historikoa, etab.

Ordenagailuan ditugun fitxategiak grabatzeko, zenbait programa erabil daitezke. Adibidez, aukera onak dira Free Sound Recorder eta Audacity programak.

Elkarrizketa gailu eramangarri batekin egiten bada eta Woices aplikazioa eskura badu, zuzenean egin daitezke erregistratzeko eta Interneteko zerbitzarira igotzeko lanak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable