3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Geoedukien jarduera. Abenturak GPSarekin
Ikasgelako programazioa, 1. Jarduera
24separador_indice_X_de_N31
0%

Ikasgelako programazioa, 1. Jarduera

1. jarduera Ibilbide, irteera edo txango bat zehaztea.

Sekuentziaren lehen zatia izango da ikasleei esatea beren auzo, herri edo hiriko leku nabarmenak zehatz dezaten, arrazoi bereziren batengatik garrantzitsuak diren neurrian. Intereseko lekua hautatu ondoren, ikasleen ezaguna den pertsonaren bat bilatu behar dute, hautatu duten lekuari buruzko informazioa eman dezakeena.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKTko GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Mundu fisikoa eta natura ezagutzeko eta harekin elkarreragiteko gaitasuna.

  • Pertsonek ingurune fisikoan duten eragina, asentamenduak, jarduerak eta eragiten dituzten aldaketak.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala

  • Informazioa bilatu, hautatu, erregistratu eta tratatzea, askotariko teknikak eta estrategiak erabiliz: ahozkoak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak eta multimedia alorrekoak.

Gizarte- eta hiritar-gaitasuna

  • Gizarte-errealitatea ulertzea

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Taldean lan egiteko teknikak lantzea

A1.3. IKTko baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta problemak argitzeko.

A5.1. Batez ere irudien eta soinuen bidez, eta heldu baten laguntzaz, munduko gaiak esploratzeko eta/edo aukera ematen duten IKT baliabideak erabiltzea. (3,4)
  • Ikasleak bere inguruko leku eta monumentu interesgarriak ezagutzen ditu.
  • Argazki-ibilbide bat egiten du taldean lan eginez.
  • Monumentuari buruzko informazioa bilatzen du, ahozko iturriak eta idatziak baliatuta.

*Eskola 2.0 proposameneko IKT gaitasunei dagozkien itemak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTko gaitasun-mapak.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Roser Vives eta Mª Cristina Pérez
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable