3. Mailako IKT KAPSULA - LANTEGIA
Poligonoen elementuak eta sailkapena, triangeluak eta laukiak
IbilbideaAurkezpenaLAMS jardueraren helburua eta egituraJarduera segidaIrakasleentzako formazio-proposamena1. Ariketa2. Ariketa3. Ariketa3. Ariketa4. Ariketa5. Ariketa6. Ariketa6. Ariketa1. Jarduera: poligonoen inguruko informazioa bilatzea7. Ariketa8. Ariketa9. Ariketa2. Jarduera: laukiak eta hirukiak aurkitzea10. Ariketa3. Jarduera: ondorioak ateratzea11. Ariketa12. Ariketa12. Ariketa13. AriketaIkasgelako programazioaIkasgelako programazioa: 1. JardueraIkasgelako programazioa: 2. JardueraIkasgelako programazioa: 3. Jarduera
1 de 28
0%
Índice
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Cecilia Rodríguez eta Marcel David Pochulu
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Sekuentzia hau Lams izeneko “e-learning” ingurune batean egingo da, eta ikasleak kometa-diseinatzaileak bihurtuko dira, poligonoekin lotutako edukiak eta ezagutza geometriko batzuk lantzeko.

Zer urrats egingo ditugu?

Aurkezpena

Zer da LAMS eta zer eskaintzen digu?

Ikaskuntza Jardueren Kontrolerako Sistemaren akronimoa da LAMS (Learning Activity Management System ingelesez). Ikaskuntzarako web-ingurune bat da, software librekoa, eta banako nahiz taldekako jarduera-sekuentziak sortzeko aukera ematen du, planteamendu konstruktibistak oinarri hartuta.

Bisualki sortzen dira sekuentziak, eta oso erraza da haiek sortzea, intuizioz egin daiteke. Eredu-katalogo batean oinarrituta, jarduerak elkarrekin kateatu behar dira, eta une bakoitzean landu nahi ditugun edukiekin osatu behar dira.

Aukera ematen du eduki estatikoko jarduerak sartzeko (esaterako, Learning Objects motakoak), bai eta lankidetzako jarduerak sartzeko ere (eztabaida-foroak, eztabaidak edo wikiak).

Sortuta daudenean, sekuentziak gorde egin daitezke, baita beste irakasle batzuei banatu eta partekatu ere, eta editatu eta beste ikasle-talde batzuetara egokitu daitezke, bestelako ikaskuntza-inguruneetan erabiltzeko, esate baterako, hauetan: Moodle, Blackboard eta WebCT.

Egia esan, praktikak eta edukiak partekatzen dituen irakasle-talde zabala bildu da dagoeneko LAMSen; zalantzak argitzen dituzte bertan, eta plataforma hobetzen laguntzen dute iradokizunak eta iruzkinak egiten dituzte. URL honetatik sar eta erregistratu zaitezkete LAMSen:

http://lamscommunity.org/register/?return_url=%2fdotlrn%2findex

Gainera, irakasleentzako tresnen artean jardueren garapenaren jarraipenerako atala ere badu LAMSek, ikasleen aurrerapenen jarraipena egiteko eta ikaskuntzaren ebaluazioak kudeatzeko.

Ikus dezakezuenez, baliabide berria da, oso erabilgarria, eta aukera handiak ditu.

Hori dela eta, zertan den jakiten has zaitezten proposatzen dizuegu.

LAMS jardueraren helburua eta egitura

Material honen helburua hauxe da: adibideen bidez azaltzea nola aplika daitezkeen IKTak gelan, curriculum-edukiak ikasteko eta trebetasun digitalak eskuratzeko, aurretik sortutako eduki bat erabiliz, kasu honetan LAMS sekuentzia bat.

Web-baliabide bat da, eta, beraz, ikasle guztiek LAMS plataforman sartu beharko dute jarduerak egin ahal izateko. Horregatik, denbora ezberdinetan egin daitekeen jarduera da; ikasleetako batzuk bestelako zereginetan ari diren bitartean, besteak konektatu egin daitezke, edota, bestela, etxeko lan gisa edo informatikako eskola-orduetan egin dezakete.

Azalpenak ematen dituzten pantailen bitartez, sekuentziako edukiak lantzen aurrera egingo dute ikasleek. Banaka egingo badute ere, taldekako lanak egitea ere proposatuko zaie, elkarlanean aritu daitezen. Aplikazioaren azalpen-pantailetan adieraziko zaie une bakoitzean zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten.

Gure helburua IKT gaitasunak espezifikoki lantzea denez, proposamenean, ikaskuntza-helburuez eta metodologia-jarraibideez gain, bereziki zehaztu da zer gaitasun digital behar dituzten ikasleek nahiz irakasleek unitatea egiteko.

Horregatik, tutorial honen helburu nagusia da irakasleari jarraibideak eta laguntza ematea, proposatutako LAMS sekuentzia prestatzerakoan eta aplikatzerakoan beharko dituen trebetasun instrumentalak, informazio digitalaren trataera eta komunikazio birtuala (IKT) ezagut eta landu ditzan.

Horrela bada, premisa horiek kontuan hartuta, tutorialak hau eskaintzen du:

  • LAMS sekuentziak erabiltzeko oinarrizko ezagutzak, eta ikasleei jarraipena egiteko dituen tresnen oinarrizko ezagutzak.
  • Irakaslearentzako prestakuntza-proposamen bat (Propuesta formativa edo prestakuntza-proposamena izeneko koadroan dago laburbilduta).
  • Egin beharreko lanaren azalpena, urratsez urrats.
  • Gelako programazio bat, curriculumari eta INTEI dagozkien helburu eta gaitasunekin (Programación de aula edo gelako programazioa izeneko atala).

Jarduera segida

Sekuentziak hiru jarduera ditu:

1. jarduera – Poligonoei buruzko informazioaren bila

Diapositiben aurkezpen bat izango da jardueraren oinarria. Helburua da ikasleek poligonoen elementuak ezagutzea eta aztertzea. Gero, zenbait poligono-motarekin eskema bat eta taula bat egiteko proposatuko zaie.

2. jarduera – Laukiak eta triangeluak

Proposamena da ikasleei pare bat aurkezpen erakustea; aurkezpen horietan zenbait irudi agertuko dira, eta gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun laukiak eta triangeluak erakutsiko dituzte. Horren ondoren, zenbait irudirekin lauki-mota batzuk eraikitzeko eskatuko zaie, eta koadernoan silueta marrazteko.

3. jarduera – Neurtzea eta ondorioak ateratzea

Hemen, loturak egin beharko dituzte eraikitako laukien eta 1. jardueran egindako eskema grafikoaren artean. Zeregina errazteko, "wiki" bat sortuko dute taldeen artean.

Irakasleentzako formazio-proposamena

0. jarduera. LAMSen sartu eta sekuentzia prestatzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

1. jarduera: LAMSen sartzea.

2. jarduera: “Mis clases” (Nire eskolak) atalean sekuentziak (edo ikasgaiak) gehitzea.

3. jarduera: Ikasleei eskolan alta ematea.

4. jarduera: Sekuentziari (edo ikasgaiari) ikasleak esleitzea.

5. jarduera: Sekuentzia baten diseinua ikustea.

6. jarduera: Sekuentzia ikasle gisa ikustea.

  • Lams ingurunea.

G1. Ulertzea IKTak oso erabilgarriak direla kideekin konektatzeko, lineako ikastaroak egiteko, adituekin elkarrekintzan jarduteko eta norberaren diziplinarekin lotutako topikoetara sartzeko, eta ikustea funtsezkoak direla profesionalki hazteko.

1. jarduera. Poligonoei buruzko informazioaren bila

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

7. jarduera: LAMSeko Foro (Foroa) tresna ezagutzea eta erabiltzea.

8. jarduera: LAMSen talde bat sortzea.

9. jarduera: Sekuentzia bateko atazak editatzea.

  • LAMSeko "Foro" tresna.

  • LAMSeko "Mis clases" gunea.

D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, norberak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz.

2. jarduera. Laukiak eta triangeluak

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

10. jarduera: Geogebraren aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

 

  • Geogebra.

D3. IKT baliabide espezifikoen bidez ikas dadin sustatzea, lineaz kanpo nahiz linean.

3. jarduera. Neurtzea eta ondorioak ateratzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

11. jarduera: Neurtzea eta erregistratzea.

12. jarduera: LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

13. jarduera: LAMSeko jarraipen-tresnak ezagutzea eta erabiltzea.

  • LAMSeko “Preguntas y respuestas” (Galde-erantzunak) tresna.

  • LAMSeko "Wiki" tresna.

  • LAMSeko “Seguimiento” (Jarraipena) tresna.

D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz XXI. menderako trebetasunak sustatzeko; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

* Item horiek irakasleentzako IKT prestakuntzaren “Eskola 2.0” proposamenekoak dira. Eranskin honetatik aterata daude: Mapas competenciales TIC (IKTko gaitasun-mapak).

1. Ariketa

LAMSen sartzea

Ikasgelan LAMS sekuentziak aplikatzen laguntzeko jarduerekin hasi aurretik, beharrezkoa da denbora apur bat ematea plataforman nola sartu behar den ikusten, eta plataformaren aukera nagusiak ezagutzen.

LAMSekin lan egiteko, beharrezkoa da Eskola 2.0 proiekturako gaitutako LAMS zerbitzarian sartzea. URL honetan dago: http://lams.eskola20.org/

Hasierako orrian, identifikatu egin beharko dugu, honako datu hauek sartuta:

  • Nombre de usuario (Erabiltzailearen izena): eskola20

  • Contraseña (Pasahitza): prototipo

LAMSen, erabiltzaileek bost profil edo rol izan ditzakete. Kudeaketa-ahalmen handienetik txikienera, hona hemen profil edo rol horiek:

  • Autor/a edo egilea; sekuentziak diseinatzeko aukeretara sar daiteke.

  • Administrador/a de la Clase edo eskolaren administratzailea; eskolak sortzeko eta haietara sartu ahal izango diren erabiltzaileak kudeatzeko baimena du.

  • Manager de la Clase edo eskolen kudeatzailea; eskola baten barruan ikasgaiak sartzeko eta eskoletan sar daitezkeen erabiltzaileak kudeatzeko baimena du.

  • Tutor/a - Monitor/a edo tutorea-monitorea; ikasgai (edo sekuentzia) baten jarraipena egiteko aukeretara sar daiteke.

  • Estudiante edo ikaslea; ikasgai (edo sekuentzia) batean sar daiteke.

Profilak ez dira baztertzaileak. Rol bat baino gehiago izan dezakegu esleituta.

Gure profilaren arabera, ingurunea bistaratzerakoan aukera gehiago edo gutxiago izango dugu, ditugun baimenen baitan egongo baitira aukerak.
Sistemaren barruan izango dugun profila “Eskolen kudeatzailea” izango da, eta horri dagozkion LAMS funtzioei buruzko azalpenak emango dira behean ageri diren jardueretan.

LAMSen ongietorri-orrira sartzean, fitxa-formako bi atal handi ikusiko ditugu:

  • Mi perfil (Nire profila). Plataformako gure erabiltzaile-datuetara sartzeko aukera ematen du, kontsultatu edo aldatu ahal izateko.

  • Mis clases (Nire eskolak). Lehenespenez, gune hori agertzen zaigu LAMSen sartzean, eta bertan bi informazio-maila izango ditugu goitik behera eta ezkerretik eskuinera:

    • Administración de cursos y clases (Ikastaroen eta eskolen administrazioa). LAMS zerbitzariko erabiltzaileen informazioa ikusteko aukera ematen digu, baina ez dugu bertan editatzeko baimenik. Gure guneko edo eskolako erabiltzaileen kudeaketarako sarbidea ere bada: eskolaren izenean klik eginda sar gaitezke.

Aukera horietara zuzenean sar gaitezke Más opciones (Aukera gehiago) fitxaren bidez eta Gestión de clases (Eskolen kudeaketa) aukeran sartuta. (Tutorial honetako 4. jardueran azaltzen da aukera horren funtzionamendua).

  • Refrescar (Freskatu), orrialdea berriro kargatu eta egin ditugun konfigurazio-aldaketak ikusteko.

  • Salir (Irten), LAMS plataformatik ateratzeko.

  • Gure ikasleekin landuko ditugun ikasgaiak edo sekuentziak sartzeko prestatu den eskolaren edo gunearen izena. Adibidean, gunearen izena “Contenidos Aula Digital” da.

  • Agregar lecciones (Ikasgaiak gehitu). Jada sortuta dauden sekuentziak dituzten karpetak ireki ditzakegu, gure eskolan sartzeko, eta ikasleek ikusi eta landu ditzaten. (Prozedura horri buruzko xehetasunak 7. jardueran emango dira).

  • Más opciones (Aukera gehiago). Goitibeherako menu bat zabaltzen zaigu, eta hor bi aukera:

    • Gestión de clases (Eskolen kudeaketa). Gure eskolako erabiltzaileen kudeaketara sartzeko aukera ematen du.

    • Buscar (Bilatu). Gure eskoletako erabiltzaileak bilatzeko tresna da.

2. Ariketa

“Mis clases” atalean sekuentziak (edo ikasgaiak) gehitzea

LAMS ingurunera ohitutakoan, gure ikasleekin egingo dugun jarduera prestatzen hasteko, lehen urratsa landuko dugun sekuentzia edo ikasgaia gehitzea izango da.

Horretarako, Mis clases fitxako Agregar lecciones aukeran klik egingo dugu.

Leiho berri bat irekiko zaigu, eta hiru aukera-fitxa izango ditugu bertan.

Lehenespenez, Lección (Ikasgaia) fitxa agertzen da. LAMS zerbitzariko zer karpetatara sar gaitezkeen agertzen da bertan.

Karpetetako bat pertsonala izango da, eta plataformako erabiltzaile gisa dugun izena izango du. Bertan bilduko dira, sekuentzia-egile profila baldin badugu, sortu eta diseinatzen ditugun sekuentziak. LAMSen alta emateko erabili dugun profilarekin ezin izango ditugu sekuentziak diseinatu, sortuta daudenak erabili ahal izango ditugu soilik.

Beste karpeta batek Mis clases gunean sartzeko aukera ematen digu; hau da, gure ikasleekin lantzeko sortuta ditugun guneetan sartzeko aukera. Sartzen ditugun sekuentziak ere han agertuko dira.

Azkenik, Carpeta Pública (Karpeta publikoa) irekitzeko aukera izango dugu, eta bertan, proiektutik emango diren sekuentziez gain, proiektuko erabiltzaileek gainerako erabiltzaileekin partekatzeko egindako proposamenak ere izango ditugu.

Azken karpeta horretan izango dugu Elementos y clasificación de polígonos edo Poligonoen elementuak eta sailkapena izeneko sekuentzia. Karpetaren izenaren ezkerreko aldean dagoen gezian klik eginez gero, hango edukia agertuko zaigu, eta nahikoa izango da erregistroa hautatu eta Crear lección (Ikasgaia sortu) botoian klik egitea.

Ekintza berretsitakoan, sistemak Mis clases pantailara itzuliko gaitu. Han izango dugu ikusgai, ikasgaien zerrendan, “Poligonoen elementuak eta sailkapena” sekuentzia.

Sekuentziaren edo ikasgaiaren izenburuaren eskuinean, aukera berri bat agertuko zaigu: Seguimiento (Jarraipena). Esteka horretan sakatzean, sekuentzia editatzeko ingurunea irekiko zaigu, eta sekuentzia horretan lanean ari diren ikasleen bilakaera ikusiko dugu.

Hurrengo jardueretan aurkeztuko ditugu tresna horren funtzioak eta erabilerak.

Saber más

Sekuentzien diseinuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero...


Sartu Eskola 2.0 proiektuko prestakuntzako bideotutorial honetara: Cómo crear secuencias en LAMS

3. Ariketa

Ikasleei eskolan alta ematea

Baliteke zentroan proiektuaz arduratzen den norbaitek urrats hori dagoeneko egin izana. Edonola ere, azalpenak emango ditugu, irakasleak LAMS lan-espazioan jarduteko autonomia handiagoa izan dezan.

Ikasleei LAMS baliabidera sartzeko baimena emateko, alta eman behar diegu zerbitzarian.

Administrar clase (Eskola administratu) leihoko aukeretatik egin dezakegu hori. Bi estekatatik sar gaitezke horra: Administración de cursos y clases, edo Mas opciones > Gestión de clases.

Administración de cursos y clases estekatik sartzen bagara, bi informazio- eta kudeaketa-maila ditugu: ikastaroak eta eskolak.

Estekan klik eginez bistaratzen den pantailan lehenengo maila agertzen zaigu; hau da, alta emanda gauden ikastaroen zerrenda.

Adibidean “Contenidos Aula Digital” izeneko ikastaroa soilik dugu, baina beste ikastaro edo gune batzuetarako sarbidea bagenu, zerrendan agertuko lirateke haiek ere.

Maila horretan, gure “Eskoletako kudeatzaile” profilarekin, ez dugu erabiltzaileak kudeatzeko baimenik.

Ikastaroari lotutako eskoletara sartzeko (bigarren informazio-mailara), ikastaroaren izena duen estekaren gainean klik egin behar dugu. Adibidean, “Contenidos Aula Digital” izenekoaren gainean.

Hartara, eskolak kudeatzeko pantailara sartuko gara.

Pantaila honetara sartuko gara zuzenean Mas opciones > Gestión de clases botoian sakatuz gero.

Ikastaroa deskribatzen duen informazioa bistaratzeaz gain (nahi izanez gero, Editar > Contenidos Aula Digital aukeratik edita dezakegu informazio hori), gunea kudeatzeko bi aukera ere ematen zaizkigu:

  • Administrar usuarios (Erabiltzaileak kudeatu); eskolako erabiltzaileei alta eta baimenak emango dizkiegu bertatik.
  • Crear un nuevo grupo (Talde berria sortu); aukera erabilgarria da gure LAMS gunean azpitaldeak sortu nahi izanez gero, sekuentzia eta baliabideetan sartzen diren ikasleak taldeka antola baititzakegu.

3. Ariketa

Ikasleei eskolan alta ematea

Ikasleei eskolan alta emateko (horixe da jardueraren helburua), egin klik Administrar usuarios botoian.

Agertuko zaigun pantailan, sisteman jada alta emanda dauden erabiltzaileen zerrenda ikusiko da.

Ikastaroa gure ikastetxerako sortutakoa bada, gure ikasleak eta beste ikastaro batzuetakoak ikustea izango da ohikoena. Gunea oraindik editatu gabe baldin badago, gure erabiltzailea eta eskolaren administratzailearena soilik ikusiko ditugu, ziur asko. Bigarren kasu horretan, LAMSen sartzea nahi dugun ikasleei alta emateko, eskuzko prozedura hau jarraitu beharko dugu:

  1. Klik egin Crear nuevo usuario (Erabiltzaile berria sortu) botoian, eta bete hor agertzen den informazio-inprimakia.

Ez da beharrezkoa eremu guztiak betetzea. Izartxoa dutenak soilik dira nahitaezkoak, eta nahikoa izango da horiek beteta.

Garrantzitsua da, halaber, Localización (Kokapena) eremuan Español aukeratzea, ikasleak ingurunea hizkuntza horretan ikusiko duela bermatzeko.

Lehenengo bi eremuak Nombre de usuario eta Contraseña dira, eta funtsezkoa da kontuan hartzea ikasleak eremu horietako datuak beharko dituela LAMS plataforman sartzeko, eta “Poligonoen elementuak eta sailkapena” sekuentzia prestatzen ari garen ikastaroan sartzeko. Garrantzitsua da hori kontuan hartu eta ikasleei jakinaraztea.

Praktikoa izan daiteke arau bat erabiltzea izena jartzeko (adibidez, izenaren lehen letra eta lehen abizena lotuta), eta pasahitz bakarra zehaztea, denentzat berdina izango dena. Gero, Mi perfil ataleko aukeren bidez alda daitezke, inolako arazorik gabe.

  1. Prozesua amaitutakoan, klik egingo dugu Guardar (Gorde) aukeran (pantailaren behealdean dago).

  2. Sistemak inprimaki berri bat erakutsiko digu, erabiltzaile berriak izango duen rola adierazteko. Oraingoan, ikasleei alta eman behar diegunez, markatu behar dugun profila ikaslearena da. Gero, Guardar aukeran egin beharko dugu klik.

Prozesua amaitutakoan, erabiltzaile berria jada erabiltzaileen zerrendan dagoela ikusiko dugu, Administrar clase leihoaren hasierako pantailan.

Erabiltzaileak sortutakoan, edozein unetan izango dugu aukera pantaila horretan sartzeko, eta Asignar roles aukeraren bidez rolak esleitzeko, edo Editar aukeraren bidez profileko datuak editatzeko. Horretarako, nahikoa da aldatu nahi dugun erregistroaren zerrendako azken eremuan ageri den aukeran klik egitea.

4. Ariketa

Sekuentziari (edo ikasgaiari) ikasleak esleitzea

Sekuentzia hautatuta dugunean eta ikasleak alta emanda daudenean, azken urratsa falta zaigu ikasleek landu nahi dugun baliabidera izango duten sarbidea konfiguratzeko: landuko dugun ikasgai edo sekuentziara esleitzea.

Ikasgaiaren jarraipena egiteko balio duen Seguimiento funtzioaren aukerak erabiliz egingo dugu. Hara sartzeko esteka ikasgaiaren izenaren eskuinean dago.

Estekaren gainean klik egiten badugu, leiho berri bat irekiko da, eta hiru fitxa ikusiko ditugu bertan: Lección, Secuencia eta Estudiantes.

Hurrengo jardueretan ikusiko ditugu haietako bakoitzaren funtzioak.

Oraingoz, Lección pantailan geratuko gara, hori baita lehenespenez agertzen dena.

Pantaila horretan hiru atal daude:

1. Goiburu bat, ikasgaiari buruzko informazio adierazgarrienak biltzen dituena.

2. Aukera-bloke bat, ikasgaiari eta ikasgaira sartuko diren ikasleei buruzko zenbait alderdi zehazteko balio duena.

3. Tareas requeridas (Egin beharreko atazak) izeneko bloke bat. Kasu honetan, “Poligonoen elementuak eta sailkapena” sekuentzian, ikasgaiaren tutoreak bi unetan esku hartu behar du jardueraren garapenean. Agian, beste sekuentzia batzuetan, ez da agertuko horrelako blokerik. Ikaskuntza-sekuentzia bakoitzeko jardueren baitan egongo da hori.

Ikasleak ikasgaira esleitzeko lana bigarren blokeko aukeretatik egingo dugu. Hain zuzen, Editar clase (Eskola editatu) aukeran egin behar dugu klik.

Hori eginda, irekita zegoen leihoaren gainean beste leiho bat irekiko zaigu, eta bertan, ikastaroan alta emanda dauden erabiltzaileak bistaratuko dira (3. jarduera), Tutorea profila eta Ikaslea profila dutenak.

Leiho berri horretan, sekuentziara edo ikasgaira sartzea nahi dugun erabiltzaileen laukitxoa markatuko dugu.

Guztiak aukeratutakoan, Guardar botoian egingo dugu klik.

Aldaketak berresteko, klik egin beharko dugu Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) aukeran.

Ikasleak nola esleitu diren ikusteko, klik egin dezakegu Ver estudiantes (Ikasleak ikusi) aukeran.

Hartara, ikasleen zerrenda eguneratua duen leiho bat zabalduko zaigu.

Blokeko gainerako aukerei dagokienez, bereziki interesatzen zaiguna Cambiar status (Egoera aldatu) aukera da: sekuentzia edo ikasgaia zer egoeratan dagoen adierazteko aukera ematen du. Lehenespenez, aukera aktibatuta eta eskuragarri dago ikasle guztientzat, baina beste egoera batzuk ezar ditzakegu:

  • Deshabilitar (Desgaitu), ikasleek oraindik sarbiderik izan ez dezaten.
  • Archivar (Artxibatu), ikaskuntza-sekuentzia landu ostean, sekuentzia ikasleen jarraipenaren emaitzekin batera gordeta uzteko.
  • Borrar (Ezabatu), sekuentzia edo ikasgaia ezabatzeko, bai eta harekin lotutako jarraipen-informazio guztia ere.

Ikaskuntza-sekuentziaren garapenerako hiru funtzio ere konfigura ditzakegu:

  • Ikasleek dokumentu-zorro moduko .html dokumentu bat sortzeko aukera aktibatzea, sekuentziako jardueren erantzunak jaso daitezen bertan, lineaz kanpo kontsultatu ahal izateko. Baliabide horren aurkezpena oraindik ez dago erabat bukatuta (diseinurik gabe eta testuak ingelesez), eta, beraz, kontsultaren emaitza ez da argia izango, zenbaitetan.
  • Ikasleek sekuentzian lan egiten dutenean, zein dauden konektatuta ikustea.
  • Sekuentzian lanean dihardutenean LAMS plataformaren bidez mezu idatziak bidaltzeko aukera aktibatzea.

5. Ariketa

Sekuentzia baten diseinua ikustea

LAMS sekuentziak nola planteatuta dauden eta sekuentziek nola funtzionatzen duten ikusteko, haien diseinua ezagutzeko balioko digun jarduera bat proposatzen dizuegu. Ez dugunez egilearen profila, ezin ditugu editatu, baina aukera dugu kontsultatzeko.

Gauden leihotik atera gabe, alegia, Seguimiento pantailan jarraituta (4. jarduera), klik egingo dugu goiburuko Secuencia fitxan.

Pantaila bat agertuko da, erdialdean sekuentziaren eskema erakusten duena.

Eskemak informazioak eta ikasleek egin beharreko jarduerak erakusten dizkigu:

  • 1. jarduera. Informazio bila
  • 1. jarduera. Taldetan banatzea. Une horretatik aurrera, jarduerak taldeka egingo dira, eta ikasleak beren taldeko gunera soilik sartu ahal izango dira.
  • 1. jarduera. Elementuak identifikatzea
  • 1. jarduera. Eskema grafikoa
  • 2. jarduera. Laukiak ezagutzea
  • 2. jarduera. Geogebrarekin eraikitzea
  • 3. jarduera. Neurtzea eta erregistratzea
  • 3. jarduera. Taldeak ixtea

Eskemako laukietan bi klik eginez, jarduerei buruzko informazioa eskuratuko dugu.

Lehenespenez, Sumario fitxa zabalduko zaigu. Ikasleek jardueraren aurkezpen gisa ikusiko duten informazioa agertzen da, eta orrialdearen amaieran, ikasleen jardueraren jarraipenari buruzkoestatistikak . Informazio hori azken fitxan ere agertzen da.

Instrucciones (Jarraibideak) fitxan, sekuentziaren egileak sekuentzia aplikatzeko emandako azalpenak irakurri ahal izango ditugu, horrelakorik egin badu. Litekeena da informaziorik ez egotea maila horretan.

Editar actividad (Jarduera editatu). Aukera ematen digu aldaketak egiteko jardueraren pantailako testuan edo maketazioan, egilearen profila badugu LAMSen. Orain dugun profilarekin ezinezkoa da.

Leihoa itxi eta Secuencia pantailara itzultzen bagara, ikusiko dugu beste aukera eta informazio batzuk ere baditugula.

Orrialdearen goiburuan, lau botoi ditugu:

  • Edición en vivo (Zuzeneko edizioa). Sekuentzia diseinatzeko gunera sartzen da, jardueraren edukia aldatzeko, bai eta sekuentziaren egitura aldatzeko ere, horrela nahi bada. Gure profilarekin, sartzeko aukera badugu bai, baina irakurtzeko baimena dugu soilik, eta ezin izango dugu ezer aldatu.

  • Exportar portafolio (Dokumentu-zorroa esportatu). .zip karpeta bat sortzen du, ikasle bakoitzak egindako jarduera bakoitzean emandako erantzunekin edo egindako lanarekin.

  • Refrescar (Freskatu). Pantaila eguneratzen du, datuetan aldaketarik egin bada.

  • Ayuda (Laguntza). LAMSeko online laguntza-orrialdeetara sartzeko balio du (ingelesez daude).

Orri-oinean, ikasleek sekuentziaren garapenean izan duten bilakaera ikusi ahal izango dugu.

6. Ariketa

Sekuentzia ikasle gisa ikustea

Jarduera bakoitzaren prestaketak azaltzeari ekin aurretik, uste dugu interesgarria dela ikasleak jarduera nola ikusiko duen jakitea. Gainera, ingurunea ezagutu behar dugu, gure ikasleei bertan ibiltzen laguntzeko eta nola funtzionatzen duen erakusteko.

Horretarako, “Estudiante prueba” edo probarako ikaslea izeneko erabiltzailea sor dezakegu. 3. jardueran ikasleei eskolan alta emateari buruz azaldutako prozedura jarraituko dugu.

Rolak esleitzerakoan, ikaslearen rola bakarrik esleituko diogu.

Saioa itxiko dugu (pantaila nagusiko Salir aukeran klik eginda), eta berriro sartuko gara LAMSen (1. jarduera), sortu dugun erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin.

LAMS plataformak ikasleentzat duen ongietorri-orria pixka bat ezberdina da; izan ere, alta emanda dagoen sekuentzia edo ikasgaietara (erakutsi den adibidean bi daude) eta bere profilaren konfigurazio-aukeretara (Mi perfil fitxa) soilik sartu ahal izango da.

Sekuentzian sartzeko, "Poligonoen elementuak eta sailkapena" izenburuan klik egingo dugu.

Hasi besterik ez garenez egin, sekuentziaren aurkezpen-pantaila bistaratuko da; baina lanean jarduten dugun heinean, azken konexioan utzitako pantaila bistaratuko da sartzean.

6. Ariketa

Ikaslearentzako sekuentzia-pantailan, zenbait informazio-atal daude:


  1. Nabigazio-aukeren eta informazioa deskargatzeko aukeren blokea:
  • Continuar (Jarraitu); aurreko jardueretara sartuz nabigatu badugu sekuentzian (2. atala), aukera horretan klik egitean, landu behar dugun jarduerara joango gara.
  • Salir (Irten); sekuentziaren leihoa ixten du.
  • Exportar (Esportatu); Seguimiento de la secuencia funtzioan dokumentu-zorroa esportatzeko aukera markatu badugu agertzen da (4. jarduera). Ikasleak une horretara arte egin dituen sekuentziako jardueretako emaitzak biltzen dituen .html dokumentua sortzeko aukera ematen du.
  1. Sekuentziaren eskema. Egin behar dituen jarduerak eta jada egin dituenak ikus ditzake ikasleak. Izenburu bakoitzaren gainean bi klik eginez, jardueraren pantaila ireki dezakegu, bertako edukiak edo gure erantzunak gogoratzeko. Egindako jardueretara soilik sartu ahal izango gara, jakina. Ezin izango da egin gabe dauden jardueretara sartu.

Eskemako ikonoek adieraziko digute sekuentziaren zer fasetan gauden:

Burututako jarduerak.
Une honetan lantzen ari garen jarduera.
Oraindik egin gabe dauden jarduerak.
  1. Anotaciones (Oharrak); funtzio hau beti ageri da pantailan, eta ikasleak saioan lanean diharduen bitartean oharrak editatzeko duen gunea da.

Izenburuaren gainean klik eginez, goitik behera irekiko zaigu ediziorako gunea.

Editatu ondoren, Guardar botoian egin behar dugu klik.

Ver todos (Guztiak ikusi) aukeran klik eginez, oharren historikoa kontsultatu ahal izango dugu, eta haiek editatzeko edota beste batzuk sartzeko aukera izango dugu.

  1. Egin beharreko jardueraren informazio- edo azalpen-testua.

  2. Hurrengo jarduerara igarotzea (Finalizar).

LAMS ingurunearekin eta sekuentzien aurkezpenarekin trebatu garenez, jardueraz jarduera azaltzen joango gara nola prestatuko ditugun sekuentziak, eta nola aurkeztuko dizkiegun ikasleei.

Lehenengo 6 jarduera hauetan landu ditugun edukiak lagungarriak izango zaizkigu ingurunearen eta ikasgaien aurkezpen bat prestatzeko.

1. Jarduera: poligonoen inguruko informazioa bilatzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

7. jarduera: LAMSeko Foro (Foroa) tresna ezagutzea eta erabiltzea.

8. jarduera: LAMSen talde bat sortzea.

9. jarduera: Sekuentzia bateko atazak editatzea.

  • LAMSeko "Foro" tresna.

  • LAMSeko " Mis clases" gunea.

D1. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, ikasleak bere interesen, erritmoaren, ikasteko moduaren eta trebetasunen arabera lan egin dezan, jada eginda dauden IKT baliabideak erabiliz.

Jardueraren deskribapena

Lehenengo jarduera banaka egiteko da; diapositiben aurkezpen batekin lan egitea proposatuko zaie ikasleei. Gero, taldeka egiteko jarduera bat egongo da, eta poligonoak eta haien elementuak ezagutu beharko dituzte.

7. Ariketa

Compartir Recursos y Foro (Baliabideak eta Foroa konpartitu) tresna ezagutzea eta erabiltzea

Jarduera hau egin ahal izateko, ikasle gisa sartu beharko dugu sekuentziara.

Horretarako, 6. jardueran sortu dugun probarako ikaslea izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak “Ikasle” nahiz “Tutore” rolak baditu, nahikoa da Mis clases pantaila nagusian sekuentziaren estekan klik egitea sartzeko.

Sekuentziako jardueretan aurrera egingo dugu, "Actividad 1. Observando a nuestro alrededor" edo "1. jarduera. Gure inguruari begira" izenekora iritsi arte.

Recursos Compartidos y Foro jarduerak aukera ematen die ikasleei iruzkinak egiteko emandako baliabideetan oinarritutako foroetan.

Baliabidera sartzeko, orrialde nagusira joango gara eta Polígonos (Poligonoak) estekan klik egingo dugu.

Automatikoki, pantaila berri bat zabalduko da, baliabidearen edukia bistaratzen duena. Kasu honetan, PDF formatuko fitxategi bat da. Dokumentuaren eduki osoa ikusteko, menuko geziak erabiliko ditugu, goiko aldean daudenak.

Ordenagailuko pantaila bi leiho irekita edukitzeko moduan antolatuko dugu: batean aurkezpena izango dugu, eta bestean ikasleentzako sekuentziaren pantaila. Anotaciones aplikazioa irekiko dugu, eta gure oharrak erregistratutako ditugu, aurkezpena ikusten dugun bitartean. Gero, Guardar cambios (Aldaketak gorde) aukeran klik egingo dugu, eduki berriak gordetzeko.

Eztabaida asinkroniko batean parte hartzeko unea da orain. Aukeratu proposatutako eztabaida-harietako bat, eta egin klik hari dagokion estekan, foroa erabiltzen hasteko.

Automatikoki, pantaila berri bat zabalduko da. Pantaila horretan, foroari egindako ekarpenak agertuko dira, eta beheko aldean, Editar, Responder eta Volver a lista de hilos botoiak agertuko dira.

Responder botoian klik eginda, leiho berri bat zabaltzen da, eta editagarriak diren eremuak azaltzen dira:

  • Asunto (Gaia); eztabaida-hariaren izenburua edo enuntziatua.
  • Mensaje (Mezua); eztabaidatu beharreko gaia testuinguruan jartzeko testu laburra edo galdera.

Mezua talde osoari bidaltzeko, egin klik Enviar botoian.

8. Ariketa

LAMSen talde bat sortzea

“Buscando información sobre polígonos para utilizar en el diseño de cometas” edo "Kometen diseinuan erabiltzeko poligonoei buruzko informazioaren bila" izeneko sekuentzian editatu beharko dugun beste ataza bat ikasleak lantaldetan banatzea izango da.

Seguimiento funtzioko Tareas requeridas bloketik sar gaitezke.

Ir botoian klik eginda, ikasgaian sartzeko baimena duten ikasleen zerrenda erakusten digun pantailara joango gara, eta bertan, ikasleak taldeka banatzeko laukitxoak izango ditugu.

Nahikoa da zerrendako izen batean klik egin eta, saguaren ezkerreko botoia zapaltzeari utzi gabe, egoki iruditzen zaigun taldeko laukitxora arrastatzea, ikasleak lantaldetan banatzeko.

Berresteko, Seguimiento funtzioaren pantaila nagusiko Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) botoian klik egin beharko dugu beti.

Ataza hori editatutakoan, ikasleek sekuentzian lan egiten jarraitu ahal izango dute.

Eta lantaldeen banaketa ere ikusi ahal izango dute.

9. Ariketa

Sekuentzia bateko atazak editatzea

Ikasleek eskema grafikoa egingo dute, poligonoei buruzko kontzepturik garrantzitsuenak laburbiltzen dituena, eta, horren ondoren, sekuentzia geratu egingo da (sekuentziaren eskemaren diseinu-ikuspegian ikusi dugun STOP ikonoak adierazten du). Ikasleek ohar-mezu hau ikusiko dute:

Sekuentziaren garapenean zehar guk tutore gisa esku hartzea eskatzen duten atazetara sartzeko, ikasgaiaren Seguimiento funtziora jo behar dugu.

Behin pantaila horretan gaudela, sekuentzia horretan edita ditzakegun atazak pantailaren behealdean agertuko zaizkigu. Zehazki, "Esperamos a las aportaciones de todos" edo "Guztion ekarpenen zain" titulua duen atazan sartu behar dugu. Ir botoian klik eginez sartuko gara.

Bistaratutako pantailan, jarduera horretara sartu diren ikasleei buruzko informazioa agertzen da, eta zenbait aukera ematen ditu ikasleek aurrera jarraitu ahal izateari buruz.


  1. Acceso denegado (Sarbidea ukatuta)

Oharraren orrira iritsi eta hurrengo pantailara sartu nahi izan duten ikasleei buruzko informazioa ematen digu. Jarraitzeko baimena eman nahi badiegu, erregistroa hautatu eta Dejar pasar (Jarraitzen utzi) botoian klik egin behar dugu.

  1. Esperando en la puerta (Atean zain)

Orain arteko jarduerak burutu eta hurrengo atazara pasatzeko zain dauden ikasleen berri ematen digu. Jarraitzeko baimena eman nahi badiegu, erregistroa hautatu eta Dejar pasar botoian klik egin behar dugu.

  1. Acceso permitido (Sarbidea baimenduta)

Sekuentziaren hurrengo jardueretara sartzeko baimena jaso duten ikasleen zerrenda ageri da bertan.

  1. Abrir (Ireki)

Jarduerara sartu diren ikasle guztiei aurrera egiten uzten die, baita sekuentziaren puntu horretaraino iritsi ez direnei ere.

Ikasleek jarduera hasi dutenean eta sartzeko baimenaren zain ditugun ikasleen zerrenda dugunean egin beharko dugu prozedura hori. Sekuentziako lanari ekin aurretik egiten badugu, ez dugu hautagairik topatuko zerrendetan.

2. Jarduera: laukiak eta hirukiak aurkitzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

10. jarduera: Geogebraren aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

  • Geogebra.

D3. Diziplinarako IKT baliabide espezifikoen bidez ikas dadin sustatzea, lineaz kanpo nahiz linean.

Jardueraren deskribapena

Proposamena da ikasleei pare bat aurkezpen erakustea; aurkezpen horietan zenbait irudi agertuko dira, eta gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun laukiak eta triangeluak erakutsiko dituzte.

Gero, Geogebra software librea erabiliz, ikasleek triangelu angeluzuzenak, hainbat lauki-mota eta beren kometak eraikiko dituzte.

10. Ariketa

Geogebraren aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

Geogebra software librea (edo Google SketchUp, egoki irudituz gero) erabiliz, triangelu angeluzuzenak nola eraikitzen diren erakuts daiteke, eta, bereziki, jarduera honetan eskatuko direnak: altuera berdina eduki behar dute, eta haietako batek isoszelea izan behar du. Gero, eraikitako irudiak egin, inprimatu eta mozteko eskatuko diegu. Horren ondoren, horiekin lauki-mota batzuk eraikitzeko eskatuko zaie, eta koadernoan silueta marrazteko.

Horretarako, tutorial labur bat dugu, tresnak ikasleek erabiltzeko zer oinarrizko aukera dituen ikusi ahal izateko (http://eskola20.org/sd/mat/poligonos/materiales/descargas/geogebra.pdf), eta azalpen-dokumentu bat ere badugu (http://eskola20.org/sd/mat/poligonos/materiales/descargas/geogebra_crear_triangulos.pdf).

Ikasleei Geogebra erabiltzen laguntzeko, Eskola 2.0ko tutorial hau ere kontsulta dezakegu: " Taller TIC Jugar y Aprender": http://www.eskola20.org/formacion/tutoriales/nivel1/jugaryaprender/index.html

Loturak egin beharko dituzte eraikitako laukien eta 1. saioan egindako eskema grafikoaren artean. Zeregina errazteko, emaitzak trukatuko dituzte taldeen artean.

Azkenik, Geogebrarekin beren kometa diseinatzeko eskatuko zaie ikasleei.

3. Jarduera: ondorioak ateratzea

EGIN BEHARREKO LANAK
IKT BALIABIDEAK
IKT GAITASUNAK

11. jarduera: Neurtzea eta erregistratzea.

12. jarduera: LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

13. jarduera: LAMSeko jarraipen-tresnak ezagutzea eta erabiltzea.

  • LAMSeko “Preguntas y respuestas” (Galde-erantzunak) tresna.
  • LAMSeko "Wiki" tresna.
  • LAMSeko “Seguimiento” (Jarraipena) tresna.

D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikasleengan; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

Jardueraren deskribapena

Azken jarduera honetan, zenbait jardueraren bidez, triangeluen eta laukien barne-angeluak neurtzeko eskatuko zaie ikasleei. Horrez gain, kometaren aldeak neurtzeko, diagonalak marrazteko eta neurtzeko, eta lortutako datuen eta 1. jardueran ikusitako ezaugarrien artean loturak egiteko eskatuko zaie.

Jardueraren helburua da ikasleek triangeluen eta laukien propietate batzuk ezagutzea, adibidez, barne-angeluen batuketari, diagonal berdinei, diagonal perpendikularrei eta abarri dagozkienak. Emaitzak egiaztatu eta adostu egin behar dira.

11. Ariketa

Neurtzea eta erregistratzea

Jarduera hau banaka egitekoa da, galde-erantzun moduan diseinatu da.

Ikasle bakoitzak bere erantzunak sartuko ditu, eta sistemak gelako kide guztien ekarpenak jasoko ditu.

Beren erantzunak sartutakoan soilik irakurri ahal izango dituzte ikasleek jarduera egin duten gainerako kideen ekarpenak, Ver todas las respuestas (Ikusi erantzun guztiak) atalean.

Hemendik aurrera, sekuentzia gelditu egingo da (sekuentziaren eskema diseinuko bistan ikustean agertu den STOP ikonoak adierazten du).

Ohar-mezu hau agertuko da:

Guztien ekarpenak jasotakoan, irakasleak erantzunak antolatu, egiaztatu eta adostu beharko ditu. Neurketa edo hurbilketa-akatsak aurkituz gero, aipatu egingo dira eta beharrezko diren azalpenak emango dira.

12. Ariketa

LAMSen wiki bat sortzeko aukerak ezagutzea eta erabiltzea.

Jarduera hau egin ahal izateko, ikasle gisa sartu beharko dugu sekuentziara.

Horretarako, 6. jardueran sortu dugun probarako ikaslea izeneko erabiltzailea erabil dezakegu, esaterako. Badugu beste aukera bat ere: gure erabiltzaileak “Ikasle” nahiz “Tutore” rolak baditu, nahikoa da Mis clases pantaila nagusian sekuentziaren estekan klik egitea sartzeko.

Sekuentziako jardueretan aurrera egingo dugu “Actividad 3: cierre entre todos" edo "3. jarduera: guztion artean ixtea” izenekora iritsi arte.

Sortuta dagoen orri bat editatzea

Orrialde nagusian sartu, eta klik egingo dugu goiburuko Editar estekan.

Automatikoki, pantaila berri bat irekiko da; orriaren edukia ikusiko da bertan, eta beheko aldean testu-editorea eta testuaren ediziorako leihoa egongo dira.

Orain, kurtsorea edizioko gunean kokatu, eta orriaren edukietan nahi ditugun aldaketak egin ditzakegu.

Editoreko tresnak erabiliko ditugu horretarako:

Tresna hauek ditugu, ezkerretik eskuinera:

  • Aurretiko bista
  • Word dokumentu batetik kopiatutako testua itsatsi
  • Desegin | Berregin
  • Lodia | Etzana | Azpimarratua
  • Azpiindizea | Goi-indizea
  • Bulet zenbakidunak | Bulet puntudunak
  • Letra-tipoa (letra-tipoa, tamaina, kolorea, lerrokadura)
  • Txikitu koska | Handitu koska
  • Lerrokadura: ezkerrean | erdian | eskuinean | justifikatua
  • Wikiko beste orri baterako esteka edo lotura bat txertatu
  • Kanpoko lotura edo esteka bat txertatu
  • Irudiak txertatu
  • Ekuazio bat txertatu
  • FCKeditor editoreari buruzko laguntza
  • Testuaren kolorea
  • Testuaren atzealdearen kolorea
  • Taula bat txertatu
  • Bereizte-lerroa txertatu
  • Aurpegierak txertatu
  • Ikur bereziak txertatu

Wikiko beste orri baterako lotura txertatu

Editorearen ikonoak gure wikiko beste orri baterako esteka egiteko aukera ematen digu. Esteka egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurretik beste orri batzuk sortu izana. Orriak Wiki page eremuko goitibeherako menuan agertuko dira. Aski izango da nahi dugun orria aukeratzea: esteka hautatuta dugun testuan edo objektuan txertatuko da, editatzen ari garen orriaren edukian.

12. Ariketa

Kanpoko web-orri baterako esteka txertatzea

Prozedura aurrekoaren berdina izango da. Kurtsorea esteka izatea nahi dugun orriko testuaren edo objektuaren gainean jarriko dugu, eta editorearen ikonoan klik egingo dugu.

Nahi dugun orriaren URLa zehazten badugu, testuan txertatuko da esteka lotura aktiboarekin.


Irudi bat txertatzea

Ikonoak irudiak txertatzeko aukera ematen digu.

Gure wikia online sortzen eta ikusten denez, Interneteko irudiak txertatzeko, nahikoa da haien URLa adieraztea.

Hortik aurrera, asmoa da talde bakoitzari bere wikia sortzeko prozesuan laguntzea, bakoitzaren beharraren arabera: programaren funtzioei buruzko argibide instrumentalekin; testua antolatzeko edo multimedia-formatua zaintzeko orientabideekin; edota taldekide bakoitzak egin beharreko lanaren inguruko jarraibideekin, elkarren artean behar bezala antolatu ez badira.

Orri berriaren edukia editatu ahal izango dugu jada, editoreak emandako aukerez baliatuta.

Ez ahaztu Guardar cambios aukeran klik egitea, editatutako orriko eduki berriak gordetzeko.

Orriaren beheko aldean bistaratuko zaizkigu wikian erantsitako orriak, izenburuaren aurretik dagoen ikonoan klik eginez. Orrietara jotzeko, aski da izenaren gainean klik egitea.

13. Ariketa

LAMSeko jarraipen-tresnak ezagutzea eta erabiltzea

Azkenik, irakasleek erabiltzen jakin behar duten azken LAMS baliabidea ikasleen ikaskuntzaren jarraipena egitekoa da.

Funtzio horretara sartzeko, Mis clases ataleko pantaila nagusira jo behar da, Seguimiento estekara.

Beste leiho bat zabalduko zaigu, eta han, Secuencia eta Estudiantes fitxetan aurkituko ditugu ikasleen jarraipena egin ahal izateko aukerak.

Secuencia aukeran, ikasgaiaren diseinuaren eskemaren gainean, ikasleak sekuentziaren garapeneko zer puntutan dauden ikus dezakegu, denbora errealean.

Ikono zuri batzuek ordezkatzen dituzte ikasleak. Jardueraren koadroaren gainean daude, eta haien gainean sagua pasatuz, ikaslearen izena agertzen da. Ikonoan klik egin eta hura arrastatuz, ikasle jakin bat jarduera batetik bestera pasaraz dezakegu.

Beste aukera bat ere badugu: ikaslea sekuentzia amaitzera gonbidatzea, ikonoa ikasgaia amaitu duten ikasleak dauden lekura arrastatuta.

Orriaren goiburuan, bi aukera berezi ditugu:

  • Editar en vivo (Zuzenean editatu). Egile-rola badugu, jardueren planteamenduan edo testuan aldaketak egiteko aukera emango digu, ikasleak erabiltzen ari diren bitartean. Baliabide interesgarria izan daiteke, ikasgaian jardun ahala eta taldearen jarraipenaren arabera, aurrez diseinatutako ikasgai bat moldatzeko.

  • Exportar portfolio (Dokumentu-zorroa esportatu). Aukera horrek .zip fitxategi bat sortzen du, eta hor sartzen ditu sekuentzia jarraitzen ari diren ikasleen erantzun guztiak, ikasle bakoitza une horretan egiten ari den jarduerara artekoak. Hartara, kontsultarako erabil daitekeen fitxategi batean bil daitezke, jardueraren une jakin batean, ikasle guztiek egindako lanen emaitzak.

Estudiantes fitxan, ikasle bakoitzak sekuentziari egin dion banako jarraipenaren ikuspegia dugu. Sekuentziaren eskeman, lerro horizontaletan, ikasle bakoitzak aurrera zenbat egin duen ikus dezakegu, eta zer puntutan dagoen une horretan.

Ikonoek hau adierazten dute:

Burututako jarduerak.
Une honetan lantzen ari garen jarduera.
Oraindik egin gabe dauden jarduerak.

Pantaila horretatik ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena egin daiteke, zenbait baliabide erabilita.

Kontsultatu nahi dugun burututako jarduera baten ikonoaren gainean bi klik eginez gero, ikasleak ataza horretan emandako erantzunak edo emaitzak ikusi ahal izango ditugu.

Ikasle jakin baten erantzunen laburpena ere deskarga dezakegu. Horretarako, erregistro bakoitzean dagoen Exportar portfolio aukera erabiliko dugu.

Eta Ver gráfico de tiempo (Ikusi denboraren grafikoa) fitxan, ikasle bakoitzak jarduera bakoitza egiten emandako denbora ikus dezakegu, bi formatutan:

  • ikasgaiari guztira emandako denborarekiko,

  • jarduera bakoitzeko denbora zehaztuta duela.

Ver gráfico

Ikasle guztiek sekuentzia amaitu dutenean, taldearen denbora-grafiko globala ere kontsultatu ahal izango dugu. Horretarako, orriaren goiburuko Ver gráfico… botoian klik egin beharko dugu.

Anotaciones botoian, ikasleek sekuentzia egiterakoan beren oharren atalean sartutako informazioak kontsultatu ahal izango ditugu.

Ikasgelako programazioa

MAILA

IRAKASGAIA

GAIA

IZENBURUA

IRAUPENA

Lehen Hezkuntzako 5. maila

Matematika

Poligonoak

Poligonoen elementuak eta sailkapena

3-4 saio

UNITATE DIDAKTIKOAREN DESKRIBAPENA

Proposatutako helburuen asmoa da ikasleak kometa-egile lanetan aritzea. Sekuentzia ebaluatzeko, prozeduren txostenak egitea proposatu dugu, garatu beharreko oinarrizko gaitasunak erakutsi behar dituztelako bertan.

CURRICULUM-EDUKIAK
  • Poligonoak: elementuak eta sailkapena (Kontzeptuak)
  • Poligonoak eraikitzea (Prozedurak)

IKASKUNTZA-HELBURUAK

  • Poligonoaren esanahia ulertzea.
  • Poligono baten elementuak ezagutzea.
  • Poligono-motak bereiztea.
  • Baldintza batzuen araberako poligonoak eraikitzea.
  • Lengoaia geometrikoa zehaztasunez erabiltzea.

IKT GAITASUN OROKORRAK*

A1. Komunikatzea eta lankidetzan jardutea.

A2. Ingurune birtualetan moldatzea.

A3. Informazioa kudeatzea, sortzea eta ebaluatzea.

A4. Sortzaileak izatea eta berritzea.

F2. IKTak erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta aztertzeko.

C2. Jabetza intelektuala aintzat hartzea.

*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para docentes y alumnos (Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTen gaitasun-mapa): http://www.eskola20.org/formacion/mapa_competencial_TIC.pdf.

Ikasgelako programazioa: 1. Jarduera

1. jarduera – Poligonoei buruzko informazioaren bila

Sekuentzia hasteko, aurkezpen bat aztertzeko eskatuko diegu ikasleei.

Bigarren urratsa da foro batean parte hartzea, beren eguneroko bizitzan inguratzen dituzten irudiak identifikatzeko. Gero, lehenengo azterketa hori taula batean eta eskema batean jarri beharko dute ikasleek.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKT GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Zenbakiak eta kalkuluak erabiltzea problemak ebazteko:

  • Ohiko testuinguruetan problemak interpretatzea eta ebaztea, eta jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak era ordenatuan, argi eta ongi argudiatuta azaltzea eta aurkeztea.

Informazioa interpretatzea eta aurkeztea:

  • Talde-lanean parte hartzea, eta jarrera positiboa izatea besteen ikuspegia errespetatzeari eta irtenbideak bilatzeari dagokionez.

A1.1. Lankidetza sustatzen duten IKT baliabideak erabiltzea, kontzeptuak argitzeko, eta hurbileko ingurunean ditugun problema errazetarako irtenbideak identifikatzeko eta ebaluatzeko.

A3.2. Irizpide heterogeneoak erabiltzea informazio garrantzitsua aukeratzeko.

A3.3. Webean oinarritutako informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzea, kanpoko irizpideak erabiliz iturrien baliagarritasuna zehazteko.

  • Lankidetzan aritzen da.
  • Poligono kontzeptua ulertzen du.
  • Zenbait poligono-mota sailkatzen ditu, aldeen kopurua kontuan hartuta.
  • Foroan gogotsu eta errespetuz parte hartzen du.

*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para docentes y alumnos/as (Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTen gaitasun-mapa).

Ikasgelako programazioa: 2. Jarduera

2. jarduera. Laukiak eta triangeluak

Proposamena da ikasleei pare bat aurkezpen erakustea; aurkezpen horietan zenbait irudi agertuko dira, eta gure eguneroko bizitzan aurki ditzakegun laukiak eta triangeluak erakutsiko dituzte.

Geogebra software librea erabiliz, ikasleek triangeluak eta laukiak sortu beharko dituzte. Azkenik, beren kometak sortuko dituzte.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKT GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Espazioa neurtzea eta adieraztea:

  • Testuinguru errealetan (kometa bat diseinatzea eta sortzea), zehaztasunez eta gutxi gorabeherako kalkuluen bidez neurtzea luzera- eta zabalera-magnitudeak, horretarako zenbait unitate erabiliz, bai eta neurtzeko tresna egokiak ere.
  • Erlazio geometrikoak ikusteko gaitasuna garatzea, eguneroko espazioak irudikatuz (kometen planoak eta maketak).

Norberaren autonomia eta ekimena:

  • Hausnartzea eta erabakiak hartzea, aurretik adierazitako irizpideetan, emandako argudioetan eta lortu beharreko hezkuntza-helburuetan oinarrituta.

A2.1. Ingurune birtual bat erabiltzen hastea, eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikusteko gai izatea (kasu honetan, Geogebra ingurunekoak).

A4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntza baliatuz, beren produktuak (simulazioak, bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak, etab.) sortzeko aukera ematen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko.

  • Poligonoak eraikitzen ditu software geometrikoak erabiliz.

*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para docentes y alumnos/as (Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTen gaitasun-mapa.

Ikasgelako programazioa: 3. Jarduera

3. jarduera. Neurtzea eta ondorioak ateratzea

Jardueraren helburua da ikasleek triangeluen eta laukien propietate batzuk ezagutzea, adibidez, barne-angeluen batuketari, diagonal berdinei, diagonal perpendikularrei eta abarri dagozkienak.

Emaitzak egiaztatu eta adostu behar dira, eta, horretarako, wiki bat eraiki behar da.

ARLOKO GAITASUN espezifikoak

IKT GAITASUN espezifikoak*

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Espazioa neurtzea eta adieraztea:

  • Testuinguru errealetan (kometa bat diseinatzea eta sortzea), zehaztasunez eta gutxi gorabeherako kalkuluen bidez neurtzea luzera- eta zabalera-magnitudeak, horretarako zenbait unitate erabiliz, bai eta neurtzeko tresna egokiak ere.
  • Erlazio geometrikoak ikusteko gaitasuna garatzea, eguneroko espazioak irudikatuz (kometen planoak eta maketak).
  • Geometriako lengoaia eta nozioak zehaztasunez erabiltzea, eguneroko egoeretan neurtzeko, kalkulatzeko edota planoan eta espazioan irudikatzeko.

A1.1. IKT baliabideak erabiltzea, lankidetza sustatzeko, kontzeptuak argitzeko, eta hurbileko ingurunean ditugun problema errazetarako irtenbideak identifikatzeko eta ebaluatzeko.

A1.3. IKTko baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko, kritikoki pentsatzeko eta problemak ebazteko.

A3.2. Irizpide heterogeneoak erabiltzea informazio garrantzitsua aukeratzeko.

F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea

  • Triangelu- eta lauki-motak sailkatzen ditu.
  • Triangeluen eta laukien barne-angeluak ongi neurtzen ditu.
  • Triangeluen eta laukien barne-angeluen batura ongi kalkulatzen du.
  • Poligono baten diagonalak bereizten eta marrazten ditu.
  • Poligono baten diagonalak eta aldeak neurtzen ditu.
  • Besteekin elkarlanean aritzen da “wiki” bat eraikitzeko.

*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para docentes y alumnos/as (Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTen gaitasun-mapa).

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Formulario

Editar clase

Esquema de la secuencia

Estadísticas

Anotaciones

Foro

botón Ir

Icono del editor

Secuencia y Estudiantes