3. Jarduera: ondorioak ateratzea
EGIN BEHARREKO LANAK |
IKT BALIABIDEAK |
IKT GAITASUNAK |
11. jarduera:
Neurtzea eta erregistratzea.
12. jarduera: LAMSen wiki bat sortzeko
aukerak ezagutzea eta erabiltzea.
13. jarduera: LAMSeko jarraipen-tresnak
ezagutzea eta erabiltzea. |
- LAMSeko “Preguntas y respuestas” (Galde-erantzunak) tresna.
- LAMSeko "Wiki" tresna.
- LAMSeko “Seguimiento” (Jarraipena) tresna.
|
D4. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta
ebaluatzea, IKT baliabideak erabiliz XXI. menderako trebetasunak sustatzeko ikasleengan; esaterako, lankidetza, talde-lana,
pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. |
Jardueraren deskribapena
Azken jarduera honetan, zenbait jardueraren bidez, triangeluen eta laukien barne-angeluak neurtzeko
eskatuko zaie ikasleei. Horrez gain, kometaren aldeak neurtzeko, diagonalak marrazteko eta neurtzeko, eta lortutako datuen
eta 1. jardueran ikusitako ezaugarrien artean loturak egiteko eskatuko zaie.
Jardueraren helburua da ikasleek triangeluen eta laukien propietate batzuk ezagutzea,
adibidez, barne-angeluen batuketari, diagonal berdinei, diagonal perpendikularrei eta abarri dagozkienak. Emaitzak egiaztatu
eta adostu egin behar dira.