2. Ariketa
“Mis clases” atalean sekuentziak (edo ikasgaiak) gehitzea
LAMS ingurunera ohitutakoan, gure ikasleekin egingo dugun jarduera prestatzen hasteko, lehen urratsa
landuko dugun sekuentzia edo ikasgaia gehitzea izango da.
Horretarako, Mis clases fitxako Agregar lecciones aukeran klik egingo dugu.
Leiho berri bat irekiko zaigu, eta hiru aukera-fitxa izango ditugu bertan.
Lehenespenez, Lección (Ikasgaia) fitxa agertzen da. LAMS zerbitzariko zer karpetatara sar gaitezkeen
agertzen da bertan.
Karpetetako bat pertsonala izango da, eta plataformako erabiltzaile gisa dugun izena izango du. Bertan
bilduko dira, sekuentzia-egile profila baldin badugu, sortu eta diseinatzen ditugun sekuentziak. LAMSen alta emateko erabili
dugun profilarekin ezin izango ditugu sekuentziak diseinatu, sortuta daudenak erabili ahal izango ditugu soilik.
Beste karpeta batek Mis clases gunean sartzeko aukera ematen digu; hau da, gure ikasleekin
lantzeko sortuta ditugun guneetan sartzeko aukera. Sartzen ditugun sekuentziak ere han agertuko dira.
Azkenik, Carpeta Pública (Karpeta publikoa) irekitzeko aukera izango dugu, eta bertan, proiektutik
emango diren sekuentziez gain, proiektuko erabiltzaileek gainerako erabiltzaileekin partekatzeko egindako proposamenak ere
izango ditugu.
Azken karpeta horretan izango dugu Elementos y clasificación de polígonos edo Poligonoen elementuak
eta sailkapena izeneko sekuentzia. Karpetaren izenaren ezkerreko aldean dagoen gezian klik eginez gero, hango edukia agertuko
zaigu, eta nahikoa izango da erregistroa hautatu eta Crear lección (Ikasgaia sortu) botoian klik egitea.
Ekintza berretsitakoan, sistemak Mis clases pantailara itzuliko gaitu. Han izango dugu ikusgai,
ikasgaien zerrendan, “Poligonoen elementuak eta sailkapena” sekuentzia.
Sekuentziaren edo ikasgaiaren izenburuaren eskuinean, aukera berri bat agertuko zaigu: Seguimiento
(Jarraipena). Esteka horretan sakatzean, sekuentzia editatzeko ingurunea irekiko zaigu, eta sekuentzia horretan lanean ari
diren ikasleen bilakaera ikusiko dugu.
Hurrengo jardueretan aurkeztuko ditugu tresna horren funtzioak eta erabilerak.