6. Ariketa
Sekuentzia ikasle gisa ikustea
Jarduera bakoitzaren prestaketak azaltzeari ekin aurretik, uste dugu interesgarria dela ikasleak jarduera
nola ikusiko duen jakitea. Gainera, ingurunea ezagutu behar dugu, gure ikasleei bertan ibiltzen laguntzeko eta nola funtzionatzen
duen erakusteko.
Horretarako, “Estudiante prueba” edo probarako ikaslea izeneko erabiltzailea sor dezakegu. 3. jardueran ikasleei eskolan alta emateari buruz azaldutako
prozedura jarraituko dugu.
Rolak esleitzerakoan, ikaslearen rola bakarrik esleituko diogu.
Saioa itxiko dugu (pantaila nagusiko Salir aukeran klik eginda), eta berriro sartuko gara LAMSen
(1. jarduera), sortu dugun erabiltzaile-izenarekin eta
pasahitzarekin.
LAMS plataformak ikasleentzat duen ongietorri-orria pixka bat ezberdina da; izan ere, alta emanda
dagoen sekuentzia edo ikasgaietara (erakutsi den adibidean bi daude) eta bere profilaren konfigurazio-aukeretara (Mi perfil
fitxa) soilik sartu ahal izango da.
Sekuentzian sartzeko, "Poligonoen elementuak eta sailkapena" izenburuan klik egingo dugu.
Hasi besterik ez garenez egin, sekuentziaren aurkezpen-pantaila bistaratuko da; baina lanean jarduten dugun heinean,
azken konexioan utzitako pantaila bistaratuko da sartzean.