13. Ariketa
LAMSeko jarraipen-tresnak ezagutzea eta erabiltzea
Azkenik, irakasleek erabiltzen jakin behar duten azken LAMS baliabidea ikasleen ikaskuntzaren jarraipena egitekoa da.
Funtzio horretara sartzeko, Mis clases ataleko pantaila nagusira jo behar da, Seguimiento estekara.
Beste leiho bat zabalduko zaigu,
eta han, Secuencia eta Estudiantes fitxetan aurkituko ditugu ikasleen jarraipena egin ahal izateko aukerak.
Secuencia aukeran, ikasgaiaren diseinuaren eskemaren gainean, ikasleak sekuentziaren garapeneko zer puntutan dauden
ikus dezakegu, denbora errealean.
Ikono zuri batzuek ordezkatzen dituzte ikasleak. Jardueraren koadroaren gainean daude, eta haien
gainean sagua pasatuz, ikaslearen izena agertzen da. Ikonoan klik egin eta hura arrastatuz, ikasle jakin bat jarduera batetik
bestera pasaraz dezakegu.
Beste aukera bat ere badugu: ikaslea sekuentzia amaitzera gonbidatzea, ikonoa ikasgaia amaitu duten ikasleak dauden
lekura arrastatuta.
Orriaren goiburuan, bi aukera berezi ditugu:
Editar en vivo (Zuzenean editatu). Egile-rola badugu, jardueren planteamenduan edo testuan aldaketak
egiteko aukera emango digu, ikasleak erabiltzen ari diren bitartean. Baliabide interesgarria izan daiteke, ikasgaian jardun
ahala eta taldearen jarraipenaren arabera, aurrez diseinatutako ikasgai bat moldatzeko.
Exportar portfolio (Dokumentu-zorroa esportatu). Aukera horrek .zip fitxategi bat sortzen du,
eta hor sartzen ditu sekuentzia jarraitzen ari diren ikasleen erantzun guztiak, ikasle bakoitza une horretan egiten ari den
jarduerara artekoak. Hartara, kontsultarako erabil daitekeen fitxategi batean bil daitezke, jardueraren une jakin batean,
ikasle guztiek egindako lanen emaitzak.
Estudiantes fitxan, ikasle bakoitzak sekuentziari egin dion banako jarraipenaren
ikuspegia dugu. Sekuentziaren eskeman, lerro horizontaletan, ikasle bakoitzak aurrera zenbat egin duen ikus dezakegu, eta
zer puntutan dagoen une horretan.
Ikonoek hau adierazten dute:
|
Burututako jarduerak. |
|
Une honetan lantzen ari garen jarduera. |
|
Oraindik egin gabe dauden jarduerak. |
Pantaila horretatik ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena egin daiteke, zenbait baliabide erabilita.
Kontsultatu nahi dugun burututako jarduera baten ikonoaren gainean bi klik eginez gero, ikasleak ataza
horretan emandako erantzunak edo emaitzak ikusi ahal izango ditugu.
Ikasle jakin baten erantzunen laburpena ere deskarga dezakegu. Horretarako, erregistro bakoitzean dagoen
Exportar portfolio aukera erabiliko dugu.
Eta Ver gráfico de tiempo (Ikusi denboraren grafikoa) fitxan, ikasle bakoitzak jarduera
bakoitza egiten emandako denbora ikus dezakegu, bi formatutan:
Ikasle guztiek sekuentzia amaitu dutenean, taldearen denbora-grafiko globala ere kontsultatu ahal
izango dugu. Horretarako, orriaren goiburuko Ver gráfico… botoian klik egin beharko dugu.
Anotaciones botoian, ikasleek sekuentzia egiterakoan beren oharren atalean sartutako informazioak
kontsultatu ahal izango ditugu.