Ikasgelako programazioa: 3. Jarduera
3. jarduera. Neurtzea eta ondorioak ateratzea
Jardueraren helburua da ikasleek triangeluen eta laukien propietate batzuk ezagutzea,
adibidez, barne-angeluen batuketari, diagonal berdinei, diagonal perpendikularrei eta abarri dagozkienak.
Emaitzak egiaztatu eta adostu behar dira, eta, horretarako, wiki bat eraiki behar da.
ARLOKO GAITASUN espezifikoak
| IKT GAITASUN espezifikoak*
| EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
|
Espazioa neurtzea eta adieraztea:
- Testuinguru errealetan (kometa bat diseinatzea eta sortzea), zehaztasunez eta gutxi gorabeherako kalkuluen bidez
neurtzea luzera- eta zabalera-magnitudeak, horretarako zenbait unitate erabiliz, bai eta neurtzeko tresna egokiak ere.
- Erlazio geometrikoak ikusteko gaitasuna garatzea, eguneroko espazioak irudikatuz (kometen planoak eta maketak).
- Geometriako lengoaia eta nozioak zehaztasunez erabiltzea, eguneroko egoeretan neurtzeko, kalkulatzeko edota planoan
eta espazioan irudikatzeko.
|
A1.1. IKT baliabideak erabiltzea, lankidetza sustatzeko, kontzeptuak argitzeko,
eta hurbileko ingurunean ditugun problema errazetarako irtenbideak identifikatzeko eta ebaluatzeko.
A1.3. IKTko baliabide espezifikoak erabiltzea kideekin eta irakasleekin lankidetzan jarduteko, taldean lan egiteko,
kritikoki pentsatzeko eta problemak ebazteko.
A3.2. Irizpide heterogeneoak erabiltzea informazio garrantzitsua aukeratzeko.
F3.1. Testuak prozesatzeko oinarrizko eragiketak egitea
|
- Triangelu- eta lauki-motak sailkatzen ditu.
- Triangeluen eta laukien barne-angeluak ongi neurtzen ditu.
- Triangeluen eta laukien barne-angeluen batura ongi kalkulatzen du.
- Poligono baten diagonalak bereizten eta marrazten ditu.
- Poligono baten diagonalak eta aldeak neurtzen ditu.
- Besteekin elkarlanean aritzen da “wiki” bat eraikitzeko.
|
*"Eskola 2.0" proposamenean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako IKT gaitasunei buruz
adierazitakoaren barruko itemak. Lantegi honi erantsitako materialetatik aterata: Mapa competencial TIC para docentes y alumnos/as (Irakasleentzako eta ikasleentzako IKTen
gaitasun-mapa).