4. Ariketa
Sekuentziari (edo ikasgaiari) ikasleak esleitzea
Sekuentzia hautatuta dugunean eta ikasleak alta emanda daudenean, azken urratsa falta zaigu ikasleek
landu nahi dugun baliabidera izango duten sarbidea konfiguratzeko: landuko dugun ikasgai edo sekuentziara esleitzea.
Ikasgaiaren jarraipena egiteko balio duen Seguimiento funtzioaren aukerak erabiliz egingo
dugu. Hara sartzeko esteka ikasgaiaren izenaren eskuinean dago.
Estekaren gainean klik egiten badugu, leiho berri bat irekiko da, eta hiru fitxa ikusiko ditugu bertan:
Lección, Secuencia eta Estudiantes.
Hurrengo jardueretan ikusiko ditugu haietako bakoitzaren funtzioak.
Oraingoz, Lección pantailan geratuko gara, hori baita lehenespenez agertzen dena.
Pantaila horretan hiru atal daude:
1. Goiburu bat, ikasgaiari buruzko informazio adierazgarrienak biltzen dituena.
2. Aukera-bloke bat, ikasgaiari eta ikasgaira sartuko diren ikasleei buruzko zenbait alderdi zehazteko
balio duena.
3. Tareas requeridas (Egin beharreko atazak) izeneko bloke bat. Kasu honetan, “Poligonoen elementuak
eta sailkapena” sekuentzian, ikasgaiaren tutoreak bi unetan esku hartu behar du jardueraren garapenean. Agian, beste sekuentzia
batzuetan, ez da agertuko horrelako blokerik. Ikaskuntza-sekuentzia bakoitzeko jardueren baitan egongo da hori.
Ikasleak ikasgaira esleitzeko lana bigarren blokeko aukeretatik egingo dugu. Hain zuzen, Editar clase (Eskola editatu) aukeran egin behar dugu klik.
Hori eginda, irekita zegoen leihoaren gainean beste leiho bat irekiko zaigu, eta bertan, ikastaroan alta
emanda dauden erabiltzaileak bistaratuko dira (3. jarduera),
Tutorea profila eta Ikaslea profila dutenak.
Leiho berri horretan, sekuentziara edo ikasgaira sartzea nahi dugun erabiltzaileen laukitxoa markatuko
dugu.
Guztiak aukeratutakoan, Guardar botoian egingo dugu klik.
Aldaketak berresteko, klik egin beharko dugu Aplicar cambios (Aldaketak aplikatu) aukeran.
Ikasleak nola esleitu diren ikusteko, klik egin dezakegu Ver estudiantes (Ikasleak ikusi) aukeran.
Hartara, ikasleen zerrenda eguneratua duen leiho bat zabalduko zaigu.
Blokeko gainerako aukerei dagokienez, bereziki interesatzen zaiguna Cambiar status (Egoera aldatu)
aukera da: sekuentzia edo ikasgaia zer egoeratan dagoen adierazteko aukera ematen du. Lehenespenez, aukera aktibatuta eta
eskuragarri dago ikasle guztientzat, baina beste egoera batzuk ezar ditzakegu:
- Deshabilitar (Desgaitu), ikasleek oraindik sarbiderik izan ez dezaten.
- Archivar (Artxibatu), ikaskuntza-sekuentzia landu ostean, sekuentzia ikasleen jarraipenaren emaitzekin batera
gordeta uzteko.
- Borrar (Ezabatu), sekuentzia edo ikasgaia ezabatzeko, bai eta harekin lotutako jarraipen-informazio guztia
ere.
Ikaskuntza-sekuentziaren garapenerako hiru funtzio ere konfigura ditzakegu:
- Ikasleek dokumentu-zorro moduko .html dokumentu bat sortzeko aukera aktibatzea, sekuentziako jardueren erantzunak
jaso daitezen bertan, lineaz kanpo kontsultatu ahal izateko. Baliabide horren aurkezpena oraindik ez dago erabat bukatuta
(diseinurik gabe eta testuak ingelesez), eta, beraz, kontsultaren emaitza ez da argia izango, zenbaitetan.
- Ikasleek sekuentzian lan egiten dutenean, zein dauden konektatuta ikustea.
- Sekuentzian lanean dihardutenean LAMS plataformaren bidez mezu idatziak bidaltzeko aukera aktibatzea.