3. Ariketa
Ikasleei eskolan alta ematea
Ikasleei eskolan alta emateko (horixe da jardueraren helburua), egin klik Administrar usuarios
botoian.
Agertuko zaigun pantailan, sisteman jada alta emanda dauden erabiltzaileen zerrenda ikusiko da.
Ikastaroa gure ikastetxerako sortutakoa bada, gure ikasleak eta beste ikastaro batzuetakoak ikustea izango
da ohikoena. Gunea oraindik editatu gabe baldin badago, gure erabiltzailea eta eskolaren administratzailearena soilik ikusiko
ditugu, ziur asko. Bigarren kasu horretan, LAMSen sartzea nahi dugun ikasleei alta emateko, eskuzko prozedura hau jarraitu
beharko dugu:
Klik egin Crear nuevo usuario (Erabiltzaile berria sortu) botoian, eta bete hor agertzen den informazio-inprimakia.
Ez da beharrezkoa eremu guztiak betetzea. Izartxoa dutenak soilik dira nahitaezkoak,
eta nahikoa izango da horiek beteta.
Garrantzitsua da, halaber, Localización (Kokapena) eremuan Español aukeratzea, ikasleak
ingurunea hizkuntza horretan ikusiko duela bermatzeko.
Lehenengo bi eremuak Nombre de usuario eta Contraseña dira, eta funtsezkoa da kontuan
hartzea ikasleak eremu horietako datuak beharko dituela LAMS plataforman sartzeko, eta “Poligonoen elementuak eta sailkapena”
sekuentzia prestatzen ari garen ikastaroan sartzeko. Garrantzitsua da hori kontuan hartu eta ikasleei jakinaraztea.
Praktikoa izan daiteke arau bat erabiltzea izena jartzeko (adibidez, izenaren lehen letra eta lehen abizena
lotuta), eta pasahitz bakarra zehaztea, denentzat berdina izango dena. Gero, Mi perfil ataleko aukeren bidez alda daitezke,
inolako arazorik gabe.
Prozesua amaitutakoan, klik egingo dugu Guardar (Gorde) aukeran (pantailaren
behealdean dago).
Sistemak inprimaki berri bat erakutsiko digu, erabiltzaile berriak izango duen rola adierazteko.
Oraingoan, ikasleei alta eman behar diegunez, markatu behar dugun profila ikaslearena da. Gero, Guardar aukeran
egin beharko dugu klik.
Prozesua amaitutakoan, erabiltzaile berria jada erabiltzaileen zerrendan dagoela ikusiko dugu, Administrar
clase leihoaren hasierako pantailan.
Erabiltzaileak sortutakoan, edozein unetan izango dugu aukera pantaila horretan sartzeko, eta Asignar
roles aukeraren bidez rolak esleitzeko, edo Editar aukeraren bidez profileko datuak editatzeko. Horretarako, nahikoa
da aldatu nahi dugun erregistroaren zerrendako azken eremuan ageri den aukeran klik egitea.