10. Ariketa
Geogebraren aukerak ezagutzea eta erabiltzea.
Geogebra software librea (edo Google SketchUp, egoki irudituz gero) erabiliz, triangelu
angeluzuzenak nola eraikitzen diren erakuts daiteke, eta, bereziki, jarduera honetan eskatuko direnak: altuera berdina eduki
behar dute, eta haietako batek isoszelea izan behar du. Gero, eraikitako irudiak egin, inprimatu eta mozteko eskatuko diegu.
Horren ondoren, horiekin lauki-mota batzuk eraikitzeko eskatuko zaie, eta koadernoan silueta marrazteko.
Horretarako, tutorial labur bat dugu, tresnak ikasleek erabiltzeko zer oinarrizko aukera
dituen ikusi ahal izateko (http://eskola20.org/sd/mat/poligonos/materiales/descargas/geogebra.pdf),
eta azalpen-dokumentu bat ere badugu (http://eskola20.org/sd/mat/poligonos/materiales/descargas/geogebra_crear_triangulos.pdf).
Loturak egin beharko dituzte eraikitako laukien eta 1. saioan egindako eskema grafikoaren artean. Zeregina errazteko,
emaitzak trukatuko dituzte taldeen artean.
Azkenik, Geogebrarekin beren kometa diseinatzeko eskatuko zaie ikasleei.