9. Ariketa
Sekuentzia bateko atazak editatzea
Ikasleek eskema grafikoa egingo dute, poligonoei buruzko kontzepturik garrantzitsuenak laburbiltzen dituena,
eta, horren ondoren, sekuentzia geratu egingo da (sekuentziaren eskemaren diseinu-ikuspegian ikusi dugun STOP ikonoak
adierazten du). Ikasleek ohar-mezu hau ikusiko dute:
Sekuentziaren garapenean zehar guk tutore gisa esku hartzea eskatzen duten atazetara sartzeko, ikasgaiaren
Seguimiento funtziora jo behar dugu.
Behin pantaila horretan gaudela, sekuentzia horretan edita ditzakegun atazak pantailaren behealdean agertuko
zaizkigu. Zehazki, "Esperamos a las aportaciones de todos" edo "Guztion ekarpenen zain" titulua duen atazan sartu behar dugu.
Ir botoian klik eginez sartuko gara.
Bistaratutako pantailan, jarduera horretara sartu diren ikasleei buruzko informazioa agertzen da, eta
zenbait aukera ematen ditu ikasleek aurrera jarraitu ahal izateari buruz.
- Acceso denegado (Sarbidea ukatuta)
Oharraren orrira iritsi eta hurrengo pantailara sartu nahi izan duten ikasleei buruzko informazioa ematen digu. Jarraitzeko
baimena eman nahi badiegu, erregistroa hautatu eta Dejar pasar (Jarraitzen utzi) botoian klik egin behar dugu.
- Esperando en la puerta (Atean zain)
Orain arteko jarduerak burutu eta hurrengo atazara pasatzeko zain dauden ikasleen berri ematen digu. Jarraitzeko
baimena eman nahi badiegu, erregistroa hautatu eta Dejar pasar botoian klik egin behar dugu.
-
Acceso permitido (Sarbidea baimenduta)
Sekuentziaren hurrengo jardueretara sartzeko baimena jaso duten ikasleen zerrenda ageri da bertan.
-
Abrir (Ireki)
Jarduerara sartu diren ikasle guztiei aurrera egiten uzten die, baita sekuentziaren puntu horretaraino
iritsi ez direnei ere.
Ikasleek jarduera hasi dutenean eta sartzeko baimenaren zain ditugun ikasleen zerrenda dugunean egin
beharko dugu prozedura hori. Sekuentziako lanari ekin aurretik egiten badugu, ez dugu hautagairik topatuko zerrendetan.