1.Ariketa: Etxebizitzaren moldaketa
|
Ikasleekin lanean: etxebizitza bat aldatzeko proposamena (30 minutu) |
Orain ikasleekin gauzatu beharreko atala nola egin azalduko dugu. Google SketchUp programa irekiko dugu,
eta gero "García andrea.skp" (Sra García.skp) fitxategia.
- Seleccionar (Hautatu)
tresnan klik egingo dugu, eta gero planoko karratutxoetako batean. Horren ondoren, hautatzeko tresna margotuta geratu den
karratutxoaren gainean dugula, saguaren eskuineko botoia sakatu, eta Área (Area) aukeran klik egingo
dugu. Gero sakatu Selección (Hautaketa).
|
Google SketchUp. Hautaketa-tresna erabiltzea eta azalera kalkulatzea |
Leiho bat agertuko da hautatutako eremuaren azalera adieraziz. Gure kasuan, karratutxoak 1 m2 duela adierazten
du.
|
Google SketchUp. Azalera kalkulatzea |
|
Google SketchUp. Entitate bati buruzko informazioa aztertzea |
-
Seleccionar (Hautatu)
tresnan klik egiten badugu, eta, gero,
Ctrl tekla sakatuta edukitzen badugu, logelak hartzen duen gainazala
markatu ahal izango dugu, eta azalera kalkulatu, aurreko prozedura jarraituz.
|
Google SketchUp. Gainazal jakin baten azalera kalkulatzea |
-
Seleccionar (Hautatu)
tresna aktibatuta duzula, egin hiru klik planoaren gainean, eta plano guztia hautatuta geratuko da. Orain García andrearen
etxebizitzaren azalera kalkula dezakezu.
|
Google SketchUp. Gainazal baten azalera kalkulatzea |
-
Seleccionar (Hautatu)
tresna aktibatuta duzula, egin hiru klik planoaren gainean, eta plano guztia hautatuta geratuko da. Orain García andrearen
etxebizitzaren azalera kalkula dezakezu.
|
Google SketchUp. Gainazal baten azalera kalkulatzea |
Jarraitu baino lehen, beharrezkoa da hausnartzea nola neurtuko dugun etxebizitzak hartzen duen azalera
eta etxeko esparru bakoitzak hartzen duen azalera, programak ematen dituen balioak erabiliz.
-
Orain
Pintar (Margotu)
tresnan klik egingo dugu, eta agertzen den leihoan
Colores (Koloreak) sakatuko dugu. Hartara, gustukoen duzun kolorea
hautatu ahal izango duzu García andreak eskatu duen logela berrirako.
|
Google SketchUp. Margotzeko tresna erabiltzea |
|
Google SketchUp. Gainazalak margotzea |
-
Diseinatu duzun logela berriari etiketa edo izena jarri nahi badiozu, programako menu-barrara joan
eta
Herramientas (Tresnak) saka dezakezu, eta gero
Texto (Testua) hautatu. Kurtsorea
bihurtuko da, eta sortutako logelari izena jarri ahal izango diozu. Adibidez: “2. LOGELA” (DORMITORIO 2).
|
Google SketchUp. Testua txertatzea |
-
Azkenik, adierazten dizuten direktorioan gorde beharko duzu fitxategia. Horretarako, menu-barrara
joan eta Archivo (Fitxategia) sakatu behar duzu. Gero sakatu Guardar como… (Gorde
honela), eta taldeko kideen abizenak idatzi izenaren lekuan.
|
Google SketchUp. Fitxategia gordetzea |