1. Ariketa: Planoa teselatzen duten poligonoak aztertzen
|
Irakasleak egoera hau azaltzen die ikasleei:
Rosa García Alhambran izan da duela gutxi, eta asko gustatu zaio arte hispaniar-musulmana; mosaikoak gustatu
zaizkio bereziki. Etxebizitza aldatzeko eskaeraz gain, alabatxoaren logelako lurzorua era horretako motiboz estaltzeko eskatu
du, alfonbraz estali beharrean. Motibo batzuk diseinatu behar ditugu García andreari aurkezteko. |
Prestaketa-lanak: Google SketchUp: marrazteko tresna
Ikasleekin poligono erregularrez osatutako mosaikoak egiteko prest egoteko, Google SketchUpeko zenbait tresna erabili behar
ditugu.
Hartara lanean hasteko moduan gaude.
-
Polígono (Poligonoa)
tresnak aukera ematen du poligono erregular bat marrazteko. Horretarako, erdiko puntu batean klik egin eta kurtsorea aldendu
behar da, erradioa zehazteko. Aukera aldatu ezean, hexagono bat marraztuko du, baina bestelako poligono erregular bat marraztu
nahi badugu, nahikoa da tresna sakatu, zenbat alde nahi ditugun idatzi eta
Enter sakatzea. Guk 3 aldekoa
egingo dugu.
|
Google SketchUp. Poligono tresnarekin marraztea |
-
Behin gure lehenengo triangelua sortutakoan, kopia bat egingo dugu. Horretarako,
Seleccionar
(Hautatu)
tresnarekin hautatuko dugu, klik bikoitza eginez.
-
Gero
Mover (Mugitu)
tresna erabiliko dugu; tresna horrek entitateak mugitzeko, luzatzeko edo kopiatzeko balio du. Tresna garrantzitsua da, baina
kontuz ibili beharra dago objektuak mugitzean; izan ere, hautaketa ez bada ongi egin, marrazkiko beste elementu batzuk ere
eraman ditzake.
-
Kopia egiteko,
tekla sakatuta edukiko dugu eta, aldi berean, gure triangelua dagoen eremutik kanpora arrastatuko dugu kopia.
|
Google SketchUp. Poligonoen kopiak egitea |
-
Gure triangeluaren kopia dugunean, biratu egin behar dugu, gure mosaikoa sortzen hasteko. Rotar
(Biratu)
tresna erabiliko dugu, tresna horrek objektuak biratzeko, luzatzeko edo desitxuratzeko balio baitu. Pauso hauek jarraitu
behar ditugu:
-
(1) Objektuan klik egin: gure triangeluaren barruan egin behar da klik, eta, ahal bada, irudiaren erdian.
-
(2) Kurtsorea zirkuluan mugitu biraketaren hasiera-puntura iritsi arte. Gure kasuan, aurrez
markatutako erdigunearen ezkerretara dagoen ardatz horizonal bat markatuko dugu.
-
(3) Egin klik ardatza osatzeko.
- (4) Mugitu kurtsorea nahi dugun biraketa-angelua zehazteko. Teklatu bidez ere sar dezakegu zer angelu
nahi dugun.
|
Google SketchUp. Irudiak biratzea |
-
Gero, biratutako triangelua mugituko dugu, aurreko triangeluaren ondoan jartzeko. Prozesua jarraituz
gero, teselazio desberdinak sor ditzakegu, hemen ikus dezakezuen moduan:
|
Google SketchUp. Planoa triangelu aldeberdinekin teselatzea. |