3. Ariketa: mosaikoak diseinatzen
|
Ikasleek poligonoen azaleren kalkulua eta arrazoitze-prozesuak finkatzen jarrai dezaten, irakasleak
aurrekoaren antzekoa den beste jarduera bat proposatuko die ikasleei:
Diseinatu gutxienez mosaiko bat, poligono erregular bat eraldatuz (ezin du mosaiko nazariarraren berdina izan). |
Ikasleekin lanean: Mosaiko original bat eraikitzea, eta prozeduren txostena egitea. (1 ordu)
Aipatu beharra dago indartze-jarduera honekin helburu hauek ere landu nahi direla:
Elementu eta forma geometrikoak posizio desberdinetan identifikatzea eta marraztea.
Irudiak eraikitzea, konparatzea eta sailkatzea, haietan erregulartasunak eta simetriak bilatuz.
Irudi geometrikoen azalera kalkulatzea, haiek beste irudi geometriko batzuetan zatituta.
Jardueran Google SketchUp programa erabiliko dugu, eta ikasleek teselatuei
eta mosaikoei buruzko kontsultak egin ahal izango dituzte Interneten. Adibide gisa, eraikitako irudi bat azaltzen dizuegu,
eta egindako eraldaketak justifikatzen dituen behar besteko informazioa ikus daiteke bertan.
|
Google SketchUp. Eraldaketak karratu batean |
- Arkuak dituzten eraldaketak ere gehi daitezke, eta, hartara, teselazio-mota gehiago diseinatu ahal izango ditugu.
|
Google SketchUp. Eraldaketak karratu batean |
- Edo Interneten aurkitutako irudiak inportatu, eta diseinua kopiatzen saiatu; ez da hasieran ematen duen bezain erraza
izaten beti.
|
Google SketchUp. Teselatuak kopiatzea |
-
Jarduera amaitzeko, testu-prozesadore batean egindako txostena aurkeztuko da; teselatua nola egin
den adieraziko du txostenak, eta mosaikoaren hasierako lauzaren azalera eta eraldatutako irudiaren azalera adierazi beharko
dira bertan.