ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:
Kapsula-lantegi honetan Woices zerbitzuaren berri izango dugu. Web-zerbitzua da, doakoa, eta aukera ematen du oihartzunak sortzeko, konpartitzeko eta entzuteko. Oihartzunak audio-grabazioak dira, kokapen geografiko batekin lotura dutenak. Web 2.0-ko aplikazio hori erabiltzen ikasiko dugu, ikasgelan ikasleekin egiteko irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera bat sortzeko.
Hasteko, oihartzuna zer den azalduko dugu, eta Woices aplikazioa eta haren funtzio nagusiak aurkeztuko ditugu.
Ondoren, gaitasun-mapa aurkeztuko dugu. Bertan, web 2.0-ko aplikazioak pedagogia-helburuak betetzeko erabiltzean garatzen diren gaitasun pedagogiko-diziplinarrak adierazten dira.
Tresna hobeto ezagutzeko, kasu praktiko bat proposatuko dugu Woices erabiltzeko, urratsez urrats azalduta: Nire lehen ibilbidea.
Nork bere kasa praktikatzen sakontzeko, Woices zerbitzua erabiliz ariketa bat egiteko proposatzen dugu, ikasgelako testuinguruan aplikatuta: Ikasgelarako ibilbideak.
Kapsula-lantegiaren amaieran, zabaltze-atal bat dago. Atal horren helburua da kontzeptuei buruzko hausnarketa eta haiek ulertzeko lana erraztea, bai eta tresnaren alderdi pedagogikoan sakontzea ere. Halaber, autoebaluazio-ariketa bat dago, amaieran egiteko, Woicesekin lan egin nahi duten irakasleentzat.
Eta azkenik, kapsula-lantegia amaitzeko, webgrafia dago. Bertan, hezitzailearentzako webgune interesgarriak ageri dira.
Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:
Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.
Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.
Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.
Has gaitezen!
Woices Espainiako web-zerbitzu bat da, doakoa, audioaren geolokalizaziorako; hau da, aukera ematen du ahots-grabazioak kokapen jakin batera eransteko Google Maps zerbitzuaren bidez. Oso itxura sinple eta argia du, eta oso erraza da erabiltzeko.
Woices World eta Voices hitzen akronimoa da (munduko ahotsak). Zafran sortu zen, sortzailea Extremadurako udalerri horretan oporretan zegoela.
Woicesek aukera ematen du oihartzunak sortzeko, konpartitzeko eta entzuteko. Oihartzunak geografia-kokapen batekin lotutako audio-grabazioak dira, konpartitu nahi dituzunak.
Oihartzun bat, besteak beste, hitz bat, istorio bat, deskribapen bat, soinu bat edo poema bat izan daiteke. Arteari, naturari, kirolari buruzkoak izan daitezke, edo bidaiarientzako aholkuak, bitxikeriaren bat, edo sortzaileak aipatzen duen lekuari buruzko oroimen pertsonalen bat. Behin Woicesen grabatu eta gero, oihartzunak beste pertsonek entzun ditzakete, lekuan bertan emandako azalpenak balira bezala. Woicesen helburua da lekuen historia etorkizunerako gordetzea, erabiltzaileek sortutako kontakizunen edo soinuen bidez.
Woicesen helburua, azken finean, informazio-geruza berri bat sortzea da audio-formatuan. Sortzaileek ekosfera deitzen diote horri (gaztelaniazko “ecos” hitzetik), eta mundua leku interesgarriagoa izatea da helburua. Woices web-orri honetan dago: http://www.woices.com
Hau da Woicesen hasierako orriaren itxura:
Orriko eskuinaldeko goiko aldean, aukera hauek daude: Inicia sesión (Hasi saioa), Únete a woices (Elkartu Woicesera), ayuda (laguntza), español (espainiera; fitxa honetan, webgunea ikusteko hizkuntza hautatzen da). Oraingoz inglés (ingelesa) eta catalán (katalana) aukerak ere badaude.
Goiko aldean, halaber sei aukera daude, webgunearen oinarrizko ardatza osatzen dutenak. Aukera horiek oinarri hartuta aztertuko ditugu funtzio guztiak.
Inicio (Hasiera)
Crea (Sortu: oihartzunak grabatzeko edo igotzeko, ibilbide berriak sortzeko, infoSpotak kontratatzeko)
Comunidad (Komunitatea: komunitatea, foroak, bloga)
Únete
(Elkartu zaitez)Explora (Arakatu: mapa eta direktorioa)
Guía Patrocinada (Gida babestua: audio-gidak dira, eta aukera ematen dute audioko doako informazioa emateko herri bati, hiri bati eta abarri buruz)
INICIO orria ageri da http://www.woices.com/ web-orrian sartzean. Lehenik eta behin, Woices hauetarako erabiltzen da:
|
|
|
Bi atal horietako bakoitzak bere botoia du: Crea (Sortu), zure oihartzuna grabatzeko edo igotzeko, eta Explora (Arakatu; hau da, mapa edo direktorioa). Atal hori sakonago aztertuko dugu kapsula-lantegi honetako 3. kapituluan.
Gainera, ibilbide nabarmenen zerrenda dago (Rutas destacadas); hau da, azken aldian bisita gehien izan dituzten ibilbideen zerrenda.
Halaber, Woices para iPhone (hau da, Woices iPhonerako) aukera dago, eta gida babestu bat kontratatzekoa (Guía Patrocinada).
Woices para iPhone. Woicesek aplikazio zehatz bat du iPhonerako, Apple enpresak bere gailu guztietan doan eskaintzen duena. Horren bidez, aukera duzu zure inguruan dituzun oihartzunak detektatzeko eta erreproduzitzeko, eta zure oihartzunak nonahi grabatzeko.
Era berean, Woicesek martxan jarri du kultura- eta turismo-sektoreetarako (museoak, natura-parkeak, turismo-patronatuak, etab.) produktu bat: gida babestuak (Guías Patrocinadas). Produktu horrek aukera ematen du geolokalizatutako audiogiden zerbitzu bat bisitarientzat pertsonalizatzeko, bisitariek audiogidak sakelako telefonoen bidez entzun ditzaten.
Atal hori oso garrantzitsua da, oihartzun bat grabatzeko edo igotzeko nahiz ibilbide bat sortzeko balio duelako. Kapsula-lantegiko 3. kapituluan ikusiko dugu nola erabiltzen diren aukera horiek.
Atal horretako hirugarren aukera Gida babestu bat kontratatzea da. Aukera horrek atal propioa du.
Atal horretan hiru aukera daude: komunitatea, foroak eta bloga. |
Komunitatea
Orri horretan, erabiltzaile aktiboenen (usuarios más activos), foroan jorratutako gai berrienen, eta talde aktiboenen (grupos más activos) zerrenda dago, bai eta hizkuntza bakoitzeko oihartzunen kopurua ere. Aukera dago zuzen-zuzenean sakatzeko arakatu nahi dugun edozein erabiltzaile, talde, foruko gai edo hizkuntza. Halaber, talde berriak sortzeko aukera dago.
Foroa
Edozein webgunetan bezala, foroa oso zerbitzu erabilgarria da zalantzak galdetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Martxan dauden foroen izenburuak lagungarriak dira bilatzen ari garen gaia bizkorrago aurkitzeko.
Bloga
Bloga Woicesi buruzko albisteak argitaratzeko tresna da. Adibidez, blogan jakinarazten da Woicesek foroen aukera martxan jarri duela (2008ko azaroak 24), zenbait web-orrik (adibidez, http://www.educacontic.com/ ) heziketa-baliabidetzat onartzen dutela (2009ko irailak 1), edo iPhonesek Woicesi ongietorria ematen diola (2009ko urriak 20) eta aplikazio bat dagoela iPhones telefonoetan Woicesen botoi bat sakatuz sartzeko.
Aukera horretan, webgunean erregistra daiteke. Oso erraza da: eskatzen diren datuak adierazi behar dira, eta Crea cuenta (Sortu kontua) botoian sakatu.
Bi modu daude web-zerbitzuan grabatuta dauden oihartzunak aurkitzeko: maparen edo direktorioaren bidez arakatzea.
Oihartzunak mapen bidez arakatzea.
Mundu-mapa ageri da, zenbait oihartzun txertatuta dituena. Maparen eskuinean bilatzen ari garen inguruko oihartzun entzunenak ageri dira. |
|
Kurtsorea ikurraren gainean mugitzean, eskuinean zerrenda bat ageri da, oihartzunaren izena duena. Leku jakin bat ere bila daiteke, bilaketa-laukian edo oihartzunen direktorioan.
Oihartzunak direktorioaren bidez arakatzea
Aukera horretan, herrialdeen zerrenda ageri da, grabatutako oihartzunen kopurua adierazita. Interesatzen zaigun herrialdea bilatu behar dugu, eta interesatzen zaizkigun oihartzunak aukeratu.
Gida babestuak audiogidak dira, eta aukera ematen dute audioko doako informazioa emateko herri bati, hiri bati eta abarri buruz, norberaren sakelako telefonoa erabiliz.
Zerbitzu hori erabili nahi duen komunitateak urteko kuota ordaindu behar du.
Infospotak, web-orrian adierazten den bezala, oso egokiak dira museoetarako, turismo-bulegoetarako, hiri-ibilbideetarako, natura-parkeetarako eta abarrerako.
Behin erregistratu eta gero, Únete (Elkartu zaitez) aukera desagertu egiten da, eta haren ordez, Tú (Zu) aukera ageri da.
Tu woice (Zure Woice) aukera hautatuz gero, beste pantaila batean sartuko zara, zure oihartzun eta ibilbide guztiak dituena.
Panel de Control InfoSpot (InfoSpoten kontrol-panela) aukera InfoSpot kontratatuta baldin baduzu aktibatzen da.
Configuración de la cuenta (Kontua konfiguratzea) aukeran, besteak beste, zuri buruzko informazio pertsonala adieraz dezakezu, eta zure argazki bat igo.
Ezkerraldean, zure kontuan egin ditzakezun aldaketa guztien zerrenda dago: informazio pertsonala adieraztea, zure argazki bat igotzea, lan egiteko erabiliko duzun hizkuntza hautatzea, zure posta elektronikoko helbidea adieraztea, zure oihartzunei nahiz ibilbideei buruzko informazioa edo Woicesi buruzko albisteak jaso nahi dituzun ala ez erabakitzea, pasahitza aldatzea, mapa kilometrotan edo miliatan konfiguratzea, edo zure kontua ezabatzea.
Idiomas (Hizkuntzak) aukera oso interesgarria da, zer hizkuntza entzun nahi dituzun iragazteko balio duelako. Demagun gaztelaniaz eta ingelesez soilik moldatzen zarela, hitz egiteko eta ulertzeko; bada, español (gaztelania) eta inglés (ingelesa) hautatzen badituzu, mapan bilaketak egitean, soilik hizkuntza horietan dauden oihartzunak ageriko dira.
Woicesek nola funtzionatzen duen jada badakizunez, kapsula-lantegiaren gaitasun-mapa aurkeztuko dizugu, haren IKT programazioaren berri izan dezazun.
Heziketa-prozesuan IKTak besterik gabe erabiltzeak ez du bermatzen prozesu horretan erabilera hori onuragarria izango denik. Oso garrantzitsua da prestakuntza-ekintza oso ondo antolatzea. Pedagogia-ikuspegia edo metodologia ondo hautatu behar dira, ikaskuntza- eta teknologia-gaitasunak garatu behar dira, eta jarrera kritiko eta irekia izan behar da. Halaber, irakaskuntza-ekintzaren azken helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak identifikatu behar dira. Jarraian, gaitasun-mapa aurkeztuko dugu, Woices erabiltzen duen irakasleak bere jardunerako behar dituen gaitasunak eskura ahal ditzan.
IKTen hezkuntza-erabileran aditua izateko, irakasleek IKTen lau esparru desberdinen berri izan behar dituzte: esparru metodologikoa, profesionala, teknologikoa eta jarrerazkoa.
IKT gaitasunak, esparruka: G. Kudeaketa eta garapen profesionala D. Pedagogia, didaktika eta curriculuma C. Hiritartasun digitala | G. Teknologia erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko, hezkuntza-komunitatearekin komunikatzeko eta esperientziak konpartitzeko. G. Tutorialak zer diren ulertzea eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko (softwarea, arbel elektronikoa, eskanerra, inprimagailua, arkatz optikoa, sentsorea) G. Woices erabiltzea, multimedia-edukiekin oinarrizko eragiketak egiteko; esaterako, informazioa bilatzeko eta zabaltzeko, eta urruneko komunikazioak ezartzeko. G. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikasgelarako erabilgarriak direla eta aukerak ematen dituztela onartzea. G. Berdinkideekin konektatzeko, ikastaroak online egiteko eta adituekin elkarreraginean aritzeko IKTek duten erabilgarritasuna ulertzea, eta jarrera positiboa izatea etengabeko eguneratze profesionalarekiko. D. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea. Woices erabiltzea materiala prestatzeko, material horrek ikasleei aukera eman diezaien nork bere erritmoaren eta trebetasunen arabera lan egiteko, eta sormenezko pentsaera, berrikuntza eta aurkikuntza sustatzeko. D. Woices erabiltzea mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo arazo errealak konpontzeko. D. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena. D. IKT baliabideak ikasleen esku jartzea. Baliabide horiek aukera eman behar dute proposatutako helburuekiko irizpide argi eta zehatzak ezartzeko, bai eta ikasleen aurreratze-maila egiaztatzeko ere, beren ekoizpenak doi ditzaten. D. Dagokion curriculum-sektorerako IKT baliabide espezifikoen bidezko ikaskuntza sustatzea ikasleen artean. D. Woices identifikatzea eta integratzea, sektoreko curriculumeko edukiak ulertzeko eta garatzeko, eta zenbait komunikazio-forma desberdin erabiltzea diziplinaren berezko genero eta sinbolo-sistemekin, entzuleak eta testuingurua kontuan hartuta, eta ezagutza balidatzeko metodo, prozedura eta modu gisa. C. Ikasleek sarean informazioa konpartitzean hartzen dituzten arriskuez jabetzeko esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTen erabileran segurtasuna eta osasuna sustatzeko. C. Sarbide-gako pertsonalen erabileran pribatutasunari eustea. |
IKTko helburu zehatzak |
|
IKTko edukiak |
|
Gutxieneko eskakizunak |
|
Ebaluazio-irizpideak |
|
Jarraian, Woicesen kontuak nola sortzen diren azalduko dugu, urratsez urrats, eta funtzio nagusiak nola erabiltzen diren.
Hau da elkarrekin egingo dugun bidea:
Web-orrian erregistratzea.
Oihartzun bat sortzea: mapan puntu bat adieraztea, xehetasunak sartzea, argazkia igotzea, eta prozesu horretan sortutakoa grabatzea.
Ibilbide bat sortzea, oihartzunak lotuz.
Lana blog batean txertatzea. (AUKERAZKOA)
Woicesen komunitatean talde bat sortzea. (AUKERAZKOA)
Prest? Bai? Bada, has gaitezen!
1. urratsa: mapan une zehatz bat seinalatzea.
Pantailak leku hori dagoen puntu zehatzera eramango gaitu.
2. urratsa: gure oihartzunaren xehetasunak idaztea.
Leiho bat ageriko da, eta bertan, oihartzun bat sortzeko 3 urratsak azaltzen dira.
3. urratsa: argazki bat igotzea.
Argazkia kargatuko da eta ezkerreko koadroan ageriko da. |
4. urratsa: gure oihartzuna igotzea edo online grabatzea.
Bi modu daude zure ahotsa grabatu eta lokalizazio bati eransteko.
1. aukera
Segundo batzuk geroago, grabazioa kargatuta izango da. |
Grabazioa entzun bitartean, aukera dago mapa urruntzeko edo gerturatzeko (hau da, maparen eskala handitzeko edo txikitzeko).
2. aukera
Gero leiho bat ageriko da, programako aukera erabiliz informazioa grabatzean ageri den leiho bera. |
OHARRA: ordenagailuan ditugun fitxategiak grabatzeko, zenbait programa erabil daitezke. Adibidez, aukera onak dira Free Sound Recorder eta Audacity programak.
Oso garrantzitsua da gogoan izatea bi oihartzun edo gehiago grabatuta izan behar direla ibilbide bat sortzeko. Urrats hori ibilbidea sortu nahi duen pertsonak soilik egin behar du; adibidez, irakasleak sortuko du ibilbidea, behin grabazio guztiak sartu eta gero.
1. urratsa: saioa hastea edo erregistratzea.
Beste pantaila bat ageri da, sortutako ibilbidearena. |
2. urratsa: ibilbide baterako urratsak lotzea.
Oihartzunen ordena alda dezakegu sagua erabiliz, nahi adina aldiz.
Dena behar bezala badago, oihartzuna txertatuta ageriko da, eta zure blogerako sarrera sortzeko prozesua jarraitu ahal izango duzu. |
1. urratsa: Saioa hastea eta talde bat sortzea.
Comunidad (Komunitatea) web-orrian, erabiltzaile aktiboenen [Usuarios (más activos)], foroen (gai berrienen) [Foros (temas recientes)] eta talde aktiboenen [Grupos (más activos)] zerrenda dago.
Orriaren amaieran, talde aktiboenen [Grupos (más activos)] zerrendaren azpian, crea un grupo nuevo (sortu talde berri bat) aukera dago.
Bi aukeretan, sortuko dugun taldeari buruzko informazioa adierazi behar da. Bi aukerak ez dira berdinak: público (publikoa) aukera hautatzen badugu, Woiceseko edozein erabiltzailek gehi dezake oihartzun bat zure taldean. Público con invitación (publikoa gonbidapen bidez) hautatzen badugu, berriz, guk gonbidatuko ditugu beste erabiltzaile batzuk taldeko kide izatera.
Gonbidatzen dituzun kideek e-mail bat jasoko dute. Bertan, taldeko kide izateko gonbidapena onartzeko esteka izango da.
Esteka horretan sakatzean, gonbidatua Woiceseko web-orri batean sartuko da, eta han taldeko kide gisa erregistratzeko aukera izango du.
“Aisialdiaren eta turismoaren sektorea” gaia Woicesen gordeta geratuko da, eta beste iruzkin edo erantzun batzuk gehitzeko aukera dago. |
2. urratsa: Woicesen gure taldea bilatzea.
Irakasleak gauza askotarako erabil dezake Woices. Atal honetan jarduera bat proposatuko dizugu: "Izan dezagun gure udalerriko hirugarren sektorearen berri Woicesen bidez".
Hain zuzen, proposamena da Woices erabiltzea gure udalerriko leku interesgarriei buruzko audiogida bat sortzeko. Jarduera gizarte-zientzien ikuspegitik pentsatuta dagoenez, gure udalerriko hirugarren sektorea osatzen duten lekuei buruzko oihartzunak grabatuko ditugu.
Beraz, urrats hauei jarraituko diegu ariketa egiteko:
A) Aurretiko informazioa. Atal horretan, gure udalerriko hirugarren sektorea (publikoa eta pribatua) osatzen duten lekuei buruzko informazioa bilatu beharko dugu. Agian, txango bat egin dezakegu leku horietako batera, eta leku bakoitzeko argazkiak guk geuk egin.
B) Lantaldeak sortzea.
C) Woicesen erregistratzea. Talde bakoitzak erabiltzaile-izen eta pasahitz bakarra erabiliko ditu.
D) Oihartzunak grabatzea, gure udalerriko leku interesgarriei buruz. Oihartzun bakoitzaren argazkiak igoko ditugu.
E) Ibilbidea sortzea. Talde bakoitzak ibilbide bat sortuko du, erregistratu dituen leku guztiak lotzeko. Behin hori egin eta gero, audiogida bat sortuta izango dugu turistentzat, hirugarren sektoreko zerbitzu-mota bakoitzerako: kultura, hezkuntza, garraioak, aisialdia, etab.
Hasierako hipotesia
Lankidetzan aritzeko proposatuko diegu gure ikasleei, “Izan dezagun gure hiriaren berri: hirugarren sektorea” gaia jorratzeko. Woicesen egindako lana zenbait diziplinatako helburuak betetzeko erabiliko da: hizkuntza, gizarte-zientziak, geografia eta matematika. Adibidez, azalpen-testuak landuko ditugu, Atochako geltokia zer den, noiz eraiki zen, non dagoen eta zer funtzio duen deskribatzeko. Edo El Prado museoa kultura-zerbitzua dela azaltzeko.
Jarraian, taldeari/ikasgelari zehaztuko dizkiogu edukiak lantzeko jarraibide espezifikoak: Gure hiriko hirugarren sektorea.
Hirien ezaugarriak.
Metropoli-areak.
Zerbitzu publikoak: hezkuntza, osasungintza, garraioak, kultura eta segurtasuna.
Zerbitzu pribatuak: finantzak, merkataritza, aisialdia eta turismoa.
Gure hiriko zerbitzu publikoak eta pribatuak.
Hirien ezaugarri bereizgarriak identifikatzea.
Metropoli-areen definizioa adieraztea.
Zerbitzu publikoen eta zerbitzu pribatuen artean bereiztea.
Gure hiriko zerbitzu publikoak eta pribatuak zein diren zehaztea.
Lan egiteko gaitasuna
Banakako eta taldekako ikaskuntza
Gizarte-trebetasunen garapena.
Espazioa interpretatzea eta adieraztea.
Informazioa ulertzea eta erabiltzea.
Gizarte-hezkuntza.
Identitatearen, ingurumenaren eta ondarearen defentsa.
Lanerako jarrera pertsonalak.
Jarduera hasi baino lehen, gure hiriko hirugarren sektoreari eta zerbitzu publiko eta pribatuei buruz ikertu beharko dugu. Zenbait gauza ikasiko ditugu.
Gizarteari, pertsonei eta enpresei zerbitzuak ematea da, batez ere, hirugarren sektorearen jarduna.
Zerbitzu publikoak hezkuntzaren, osasungintzaren, garraioen, kulturaren eta segurtasunaren alorretakoak direla esan daiteke.
Zerbitzu pribatuen alorrak, berriz, finantzak, merkataritza, aisialdia eta turismoa dira.
Azalpen-testuak landuko ditugu, ondo idazteko.
Ehunekoak landuko dira, ikertzeko zenbat jendek (ehunekotan) jarduten duen zerbitzu publikoetan edo pribatuetan, edo zerbitzu-mota bakoitzean.
Jarraian, ikasgela 6 taldetan banatuko da. Talde horietako bakoitza zerbitzu-mota batez arduratuko da:
1. taldea: hezkuntza (publikoa)
2. taldea: osasungintza (publikoa)
3. taldea: garraioak (publikoa)
4. taldea: kultura eta segurtasuna (publikoa)
5. taldea: finantzak eta merkataritza (pribatua)
6. taldea: aisialdia eta turismoa (pribatua)
Jarduera egiterakoan, arreta berezia eman behar zaio talde bakoitzeko eta taldeen arteko lankidetza-dinamikak sustatzeari.
Jarraibideak. Jarraibideak adieraziko ditugu; esate baterako:
Taldeka, taldeko kide bakoitzak bete behar dituen rolak zehaztuko dira.
Taldeari tokatu zaion sektoreari buruz ikertzea, eta sektore horretan jarduten duten hiriko lekuen zerrenda egitea. Hezkuntza-sektorea bada, sortu nahi dugun ibilbidean sartuko genituen eskolen, institutuen, unibertsitateen eta beste erakunde garrantzitsu batzuen zerrenda egingo dugu. Taldeak interesgarrientzat jotako lekuetarako soilik grabatuko dira oihartzunak.
Hautatutako sektorea ondo azaltzeko gaiak argi eta garbi idaztea. Idazlan hori grabatuko da Woices erabiliz.
Zerbitzuen adibide bakoitzerako argazkiak bilatzea. Adibidez, hirian hiru unibertsitate garrantzitsu badaude, hiru unibertsitateen argazkiak bilatu beharko ditugu.
Oihartzunak grabatu aurretik, ikasleek Woicesen erregistratu behar dute.
Taldeka, talde bakoitzeko kide bat erregistratu egingo da, eta taldearekin adostuko du erabiltzaile-izena eta pasahitza, taldeko kide guztiek erabiltzaile-izen eta pasahitz horiek erabiltzeko Woicesen saioa hastean. Adibidez:
Erabiltzaile-izena: 1. taldea
Pasahitza: hezkuntzakoa
Demagun “aisialdiko eta turismoko” zerbitzuak azaldu behar dituen taldea garela. Aisialdiko eta turismoko zerbitzuen adibideak azaltzeko oihartzunak sortu behar ditugu (kasu honetan, Madrilgoak), eta gero, ibilbide bat sortu behar dugu, adibide horiek guztiak lotzeko. Noski, askoz errazagoa da lan hori egitea hiri txikiagoetan; izan ere, hiria oso handia bada (Madril, adibidez), zerbitzu asko alde batera utzi beharko ditugu.
Atal honetakoak egiteko, 3. kapituluan, C atalean, adierazitakoei jarraitu behar zaie.
Guztiz ziur gaude gauza berriak ikastea eta proposatutako edukiekin praktikak egitea dela autoebaluazioa egiteko modurik onena.
Hala eta guztiz ere, zalantzarik badago oihartzunaren kontzeptuari eta Woicesen funtzioei eta erabilgarritasunari buruz, jarduera hauek proposatzen ditugu nork bere autoebaluazio pertsonala egiteko:
Erabilgarriak izango zaizkizuelakoan gaude.
Woices oso tresna emankorra eta berritzailea da, eta edozein irakasgaitan eta hezkuntza-mailatan erabil daiteke. Jarraian, zenbait erabilera proposatzen dizkizuegu, eta benetako adibide batzuk adierazten. Adibideak zenbait iturritatik hartu dira.
Adrià Benetek, hezkuntzari buruzko bere blog pertsonalean, Woicesen aurki ditzakegun benetako zenbait adibide adierazten ditu, eta gainera, irudimen handiko zenbait ariketa proposatzen ditu. Adibide asko daude, eta irudimen apur batez, edozein irakaslek sor ditzake bereak. Honela dio Benetek blogean: “el límite lo pone tu imaginación y lo que es más importante y valioso, la imaginación de tus alumnos" (hau da, "zure irudimena eta, are garrantzitsuagoa eta balio handiagokoa, zure ikasleen irudimena da muga)" .
GAZTELANIA. Ikasle batek Woices erabiltzen du azterketa egiteko. Hain zuzen, Waterlooko Guduan zer gertatu zen kontatzen du, eta irakasleak ahozko azalpenaren kalitatea ebaluatuko du.
GAZTELANIA: Los doce trabajos de Hércules (Herkulesen hamabi lanak). Irakurketa sustatzeko jarduera. Paternako (Valentzia) IES Doctor Peset Aleixandre institutuko DBH1eko ikasleek egindako lana. Irakaslea: Pedro Luján. Ikasle batek kontatzen du istorio bakoitza.
VALENTZIAKO MITOLOGIA: Valentzian mitologia grekolatindarrean oinarrituta dauden artelanei buruzko ibilbidea. Guztira, 17 oihartzun daude.
Cristina Torres IES BANÚS institutuko ikasleak, adibidez, Espainiako literaturako hiru idazleri buruz hitz egiten du. Ikaskideek iruzkinak idatzi dituzte haren oihartzunari buruz, animatzeko edo zoriontzeko.
SiroBC-k ESKOLA-IRRATI bati buruzko lana egin du. http://www.woices.com/ web-orrian aurki dezakezu. I.E.S. Banús, Siro por SiroBC du izena.
Ikasleek urte-amaierako bidaia egiten badute, konta diezaietela zer ikusi duten gurasoei eta gainerako ikaskideei. Adibidea: Catedral de Notre Dame por Raul (Raul, Notre Dame katedralari buruz).
Ikasle batek Yellowstoneko parke nazionalari buruzko ibilbidea azaltzen du. Yellowstone National Park du izena.
LITERATURA. 1927ko belaunaldiko poeta garrantzitsuenen sorlekuak lotzen dituen ibilbidea egin daiteke, eta poeta bakoitzaren poema bana errezitatu.
Ibilbide (walk) bat sortzea, eleberri batean deskribatutako lekuekin; esate baterako “La plaza del diamante” eleberriko lekuak (Bartzelona).
Oporretatik itzuli eta lehenengo astean, udako oporraldian bisitatu dituzten leku eta monumentuei buruzko ibilbideak sor ditzakete ikasleek.
Turismoarekin lotutako Lanbide Heziketako zikloetako ikasleek eta unibertsitatekoek audiogidak sor ditzakete leku turistiko interesgarriei buruz.
Lehen Hezkuntzako ikasleek aitona-amonen kontakizunak graba ditzakete, haien sorlekuaren kondairen berri izateko. Gero, kondaira horiek geolokalizatu ditzakete, oroimenaren ibilbide magikoa sortzeko.
Maria Jesúsek, EDUC@CONTIC, El uso de las TIC en las aulas izeneko blogean, irakurketa sustatzeko idazketa-jarduera asko proposatzen ditu (Actividades de Escritura como fomento a la lectura), eta horietako asko Woicesera egokitu daitezke. Hemen duzu blogaren helbidea: http://www.educacontic.es. Jarraian, haren proposamenetako batzuk azalduko ditugu:
Ibilbide bat sor dezakegu ikasleek ikastetxean edo, ahal bada, etxean (gurasoen laguntzaz!) grabatutako ipuinez. Ikastetxetik gertuko lekuren batean koka daiteke ipuina, eta gero mapan lokalizatu.
Ipuin bat sor daiteke, kapituluka. Ikasle batek hasiko du ipuina. Beste batek bigarren kapituluaren oihartzuna grabatuko du; beste batek, hirugarrena; eta horrela, partaide bakoitzak berea egin arte. Traveller Book-aren egokitzapen bat da ideia hori, eta IES Modesto Navarro institutuko ikasle-talde batek egin zuen, Comenius proiektu batean parte hartzeko. Hemen ikus daiteke:http://centros4.pntic.mec.es/ies.modesto.navarro/English/AlumEng/noticeboard/Comenius/index.html. Proiektu hori Haur Hezkuntzako etaparako egokitu daiteke, eta familiak ere parte har dezake.
Julita Fernández Díez irakasleak, Burgosko CEIP Padre Manjón ikastetxekoak, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailarako zenbait jarduera proposatzen ditu, Woicesera erraz egokitu daitezkeenak. Hemen ikus ditzakegu:
http://www.educacontic.es/blog/experiencia-aprendemos-viajando-virtualmente.
Edo Haur Hezkuntzako 5. eta 6. mailako blogean:
Hau proposatzen du 5. mailarako:
Ikasle bakoitzak gizarte-, kultura- edo ingurumen-intereseko albiste baten oihartzuna grabatzea eta mapan kokatzea.
Taldeka (2-4 ikasle), gai aske bati buruzko ahozko adierazpena grabatzea, eta gero mapan geolokalizatzea. Gaietarako adibideak: desagertzeko zorian dauden animaliak, munduko lau miragarri, bidaia Egiptora, musikariak, munduko errezetak, etab.
Hau proposatzen du 6. mailarako:
Ikasleek poema batzuk hautatzea, eta egilearen sorlekuaren arabera kokatzea.
Woices heziketa-tresna gisa erabiltzeko, Jakintza teknologiko, pedagogiko eta diziplinarra garatu behar da (ingelesez, TPACK; hau da, Technological pedagogical and content knowledge).
TPACK ereduaren bultzatzaileek (Mishra eta Koehler, 2006) esparru teoriko-kontzeptuala garatu nahi dute, denentzako hizkuntza izan dadin teknologia irakaskuntzan integratzeko moduak bateratzerakoan.
TPACK ereduan, irakasleek irakaskuntzan teknologia integratzeko behar dituzten hiru jakintza-iturriak (jakintza diziplinarra, pedagogikoa eta teknologikoa) bakarka kontuan hartzeaz gain, elkargune bakoitzean sortzen diren jakintza-forma berriak azpimarratzen dira:
Jakintza pedagogiko-diziplinarra.
Jakintza teknologiko-diziplinarra.
Jakintza teknologiko-pedagogikoa.
Hiru jakintza-moten elkargunean sortzen da Jakintza teknologiko, pedagogiko eta diziplinarra.
Jarraian, hiru osagaiak bakarka azalduko dira, bai eta horiek konbinatzean sortzen diren hiru jakintza-pareak ere.
Eduki diziplinar baten irakaskuntzan teknologiaren benetako integrazioa lortzeko, hiru jakintza-mota horien arteko erlazio dinamikoa eta transakzionala ulertu eta kontuan hartu behar da.
Jada esan dugun bezala, hiru elkargune horiek bat egitean sortzen da TPACK. Oso jakintza garrantzitsua da irakasleentzat, teknologia helburu pedagogikoetarako adimenez erabiltzen jakin behar baitute.
Jarraian, TPACKaren esparru teoriko-kontzeptualean garatzen diren jarduerak aurkeztuko ditugu. Arloka sailkatuta daude, eta batzuetan, helburua elementu horietako bat baino gehiago konbinatzea da, jakintza teknologiko, pedagogiko eta diziplinarra (TPACK) lortzeko. Eskuineko zutabean, jarduerak egiteko web-aplikazioak proposatzen dira. Askotan, Woices ere izan daiteke jarduerak egiteko aukera ona.
Ahozko adierazpenerako jarduerak | ||
Deskribapena. | Ikasleek objektu, pertsona, leku edo ideia bat deskribatu behar dute atzerriko hizkuntzan. | Ahots-grabazioa |
Galderak eta erantzunak egiteko jarduerak | Ikasleek galderak egingo dituzte eta/edo galderei erantzungo dizkiete atzerriko hizkuntzan (informazio pertsonala trukatzeko, argibideak eskatzeko edo emateko, etab.). | Audioa/Bideoa |
Istorio bat azaltzea | Ikasleek istorio luze edo labur bat azalduko dute atzerriko hizkuntzan. | Ahots- edo bideo-grabazioa. |
Errezitatzea | Ikasleek poema bat, aipu bat, esamolde bat eta abar errezitatuko dute | Ahots-grabazioa |
Irakurketa | ||
Istorio baten, poema baten, egunkariko artikulu baten eta abarren irakurketa | Ikasleek beren hizkuntzaren egile garrantzitsuen istorioak irakurri eta aztertuko dituzte, literatura-estilo desberdinez jabetzeko (esaterako, J. Borges, A. Matute, H. Quiroga).
| Web-a; ebook-irakurgailua |
Ahozko ulermenerako jarduerak | ||
Audio-grabazio bat entzutea. | Ikasleek atzerriko hizkuntzako grabazioak entzungo dituzte. | Podcastak; Web-a |
Gizarte Zientzietarako eta Natur Zientzietarako, zenbait motatako jarduera daude atal horretan, helburu didaktikoen arabera.
Jakintza eratzeko jarduerak: ikasleei edukiak prozesatzen eta jakintza eratzen laguntzen dieten jarduerak.
Jakintza adierazteko jarduerak: ikasleak zer ikasi duen zehazteko balio dute. Ikasleari jakintza adierazteko aukera ematea da helburua.
Jakintzaren adierazpen konbergenteko jarduerak: ikasle guztiek gai batean ulertze-maila bera lortzen dutela bilatzea. Kasu horretan, ikasleek eduki jakin bati buruz ulertu dutenaren adierazpenak antzekoak izatea nahi du irakasleak.
Jakintzaren adierazpen dibergenteko jarduerak: irakasleak ikasleak animatzen ditu gai batean ulertu dutena nork bere kasa garatu eta adieraztera. Horrela, ikasle bakoitzak aukera du gai bati buruzko bere ikuspegia adierazteko.
Jakintza eratzeko jarduerak | ||
Testu bat irakurtzea | Ikasleek informazioa eskuratuko dute testuliburuetatik, dokumentu historikoetatik eta abarretik. | Webguneak, liburu elektronikoak |
Ahots-grabazio bat entzutea. | Ikasleek grabazioak entzungo dituzte: hitzaldiak, musika, irrati-saioak, ahozko kontakizunak, etab. | Podcastak (“Great Speeches in History”, etab.), Audacity, Garageband, Odeo, Evoca. |
Ikasketa-bidaia | Ikasleek bidaiak egingo dituzte leku fisikoetara edo bisualetara. | Ikasketa-bidaia birtualak |
Ikerketa | Ikasleak elkartuko dira informazioa aztertzeko eta laburbiltzeko, iturri inprimatuak eta digitalak erabiliz. | Artxibo digitalak, google notebook, Digital archives, Google Notebook, Inspiration, eskemak egiteko. |
Jakintza adierazteko jarduerak | ||
Mapa bat sortzea. | Ikasleek jada eginda dauden mapak etiketatuko dituzte, edo beren mapak sortuko. | PowerPoint, Google Earth |
Complete grafikoak/taulak | Ikasleek grafikoak eta taulak osatuko dituzte, edo beraiek sortuko dituzte, material tradizionalak edo digitalak erabiliz. | Testu-prozesadorea, Inspiration, PowerPoint |
Idatzizko adierazpeneko jarduera dibergenteak | ||
Idazlan bat idaztea. | Ikasleek idatzizko ohar baterako erantzuna idatziko dute. | Testu-prozesadorea, Inspiration, Wikispaces |
Txosten bat idaztea | Ikasleek txosten bat idatziko dute, formatu tradizionalean edo multimediakoan. | Testu-prozesadorea, PowerPoint, Excel, Google Pages |
Historia-kontakizunak. | Dokumentu historikoak eta beste iturri batzuetako informazioa erabiliz, ikasleek iraganari buruzko beren historiak garatuko dituzte. | Testu-prozesadorea, Wikispaces edo Google Docs, blogak |
Egunkari bat sortzea | Ikasleek iraganeko gertaera bati buruz idatziko dute, lehen pertsonan. | Blogak, Word, Google Docs |
Jakintza bisualeko jarduera dibergenteak | ||
Mapa ilustratu bat sortzea. | Ikasleek marrazkiak, sinboloak eta grafikoak erabiliko dituzte mapa ilustratu batean gauzak nabarmentzeko. | Google Earth, PowerPoint |
Jakintza kontzeptualeko jarduera dibergenteak | ||
Galderak sortzea. | Ikasleek ikastaroko materialekin eta kontzeptuekin lotutako galderak sortuko dituzte. | Word, Wikispaces edo Google Docs |
Ekoizpeneko jarduera dibergenteak | ||
Eredu bat eraikitzea | Ikasleek ikastaroko kontzeptu edo prozesu bati buruzko eredu digitala edo idatzizkoa garatuko dute. | Inspiration, PowerPoint, InspireData |
Egunkari edo aldizkari bat sortzea. | Ikasleek ikastaroko informazioa laburbilduko dute egunkari baten bidez. | Word, Letterpop, Scrapblog |
Jolasak sortzea | Ikasleek jolas bat garatuko dute, paperean edo formatu digitalean, beste ikasleei edukiak ikasten laguntzeko. | Word, Puzzlemaker, imaging tools (irudiekin lan egiteko tresnak), Web-orrien diseinurako softwarea |
Parte-hartzeko jarduera dibergenteak | ||
Antzezpen bat egitea; esate baterako, irrati-saio bat. | Ikasleek antzezpen bat egingo dute (ahozkoa, musikala, antzezlan bat, etab.). | Photostory, Moviemaker, iMovie, Audacity |
Ekintza zibiko batean parte hartzea. | Idazleek idatzi egingo dute, ordezkari politikoak balira bezala, edo beste ekintza zibikoren batean parte hartuko dute. | Web-a, e-maila, bideokonferentzia. |
Idazketa-jarduerak | ||
Entzute aktiboa. | Ikasleek entzute aktiboan jardungo dute, eta informazioa prozesatuko. Informazio hori erantzunak emateko, ekintzak egiteko edo nolabait aplikatzeko erabiliko dute. Atal honetako jardueretan, informazioa entzun eta prozesatuko da (ahozko adierazpenak, eztabaidak, azalpenak, etab.). | Audio- eta bideo-grabazioak, podcastak eta vodcastak; entzungailuak. |
Kontsulta-iturriak. | Ikasleek baliabideak esploratuko eta kontsultatuko dituzte, beren idazlanei buruz informazio garrantzitsua lortzeko (edukia, formatua, ikerketa, etab.). | Web-bilatzaileak, online idazteko ereduak, Purdue University’s Online Writing Lab (OWL) |
Fikziozko idazketa | Ikasleek idatzizko zenbait jardueratan parte hartuko dute, fikziozkoak barne (ipuinak, txisteak, etab.). | Testu-prozesadorea |
Ez-fikziozko idazketa. | Ikasleek idazketako zenbait jardueratan parte hartuko dute; besteak beste, autobiografiak, memoriak, egunkariak, idazlanak, ikerketa, albisteak, etab.). | Testu-prozesadorea |
Idazketa, beste forma batzuetan. | Ikasleek zenbait motatako idazketa-jardueratan parte hartuko dute (ohar akademikoak, poesia, gidoiak, zenbait motatako istorioak, komikiak, etab.). | Testu-prozesadorea; ComicLife; iMovie; MovieMaker; PhotoStory; VoiceThread, bloga, wikia |
Irakurketa osteko jarduerak | ||
Antzezpenak | Ikasleek amaitutako beren idatzizko proiektuen antzezpenetan edo grabazioetan parte hartuko dute, lan horiek publiko jakin batekin konpartitzeko. | bideokonferentzia / streaming- bideoa; audio- eta bideo-grabazioa; YouTube |
Hizkuntza-kontzientzia. | Ikasleek hizkuntza- eta ulertze-kontzientzia garatzeko jardueretan parte hartuko dute: a) hizkuntza-bariazioa eta dialektoa (language variation and dialect). b) hizkuntza testuinguru gisa (helburua, publikoa, modua, tonua eta abar kontuan hartuta). | Web-bilatzaileak |
Ahozko adierazpena | Ikasleek, bakarka, ahozko adierazpenak egingo dituzte testuinguru desberdinetan: gai bati buruzko mintzaldiak, errezitaldiak, ahozko irakurketa, elkarrizketak, bakarrizketak, kontakizunak, txisteak, eztabaidak, etab. | Mikrofonoa eta bozgorailuak, kamerak eta proiektagailuak, audio- eta bideo-grabazioak, podcastak, vodcastak eta parte-hartzeko beste baliabide batzuk. |
Emanaldiak eta ekoizpenak. | Ikasleek ekarpenak egingo dituzte lankidetzazko emanaldi batean, eta emanaldi horretan parte hartuko dute: kontakizunak, antzezlanak, simulazioak, elkarrizketak, inprobisazioak, abestiak, dantzak, etab. | Mikrofonoa eta bozgorailuak, kamerak eta proiektagailuak, audio- eta bideo-grabazioak, podcastak, vodcastak eta parte-hartzeko beste baliabide batzuk. |
Jakintza eratzeko jarduerak | ||
Kontsultarako baliabideak | Ikasleek baliabideak esploratuko eta kontsultatuko dituzte, beren idazlanei buruzko informazio garrantzitsua lortzeko (edukia, formatua, ikerketa, etab.). | Web-bilatzaileak; online idazteko ereduak, Purdue University’s Online Writing Lab (OWL) |
Oharrak hartzea | Ikasleek azalpen baten, taldean egindako lan baten eta abarren oharrak hartuko dituzte. | Testu-prozesadorea, wikia |
Jakintza adierazteko jarduerak | ||
Txosten bat idaztea | Ikasleek ikerketa bati buruzko txostena idatziko dute. | Testu-prozesadorea, aurkezpenak egiteko softwarea, bideoa, wikia, podcasta |
Aurkezpena eta demostrazioa | Ikasleek ikerketetako ondorioen edo ikasketetako beste ikaskuntza batzuen aurkezpena edo demostrazioa egingo dute (adibidez, giza gorputzaren sistema). | Aurkezpenak egiteko softwarea, bideoa, podcasta, bideoa, filmak egiteko softwarea |
Kontzeptu-mapak | Ikasleek jardueran parte hartuko dute eta grafikoak, mapa semantikoak eta abar garatuko dituzte. | Inspiration/Kidspiration, arbel zuri interaktiboak, marrazteko softwarea |
Ekoizte-jarduerak | ||
Testuak | Ikasleek txostenak, oharrak, azalpenak, egunkari baterako sarrerak edo dokumentu bat idatziko dute, gai bati buruz zer ulertu duten adierazteko. | Word-prozesadore espezializatua (Math Type), lankidetzazko dokumentuak (Google docs), blogak, onlineko eztabaida-taldeak. |
Objektu edo kontzeptu bat matematikoki deskribatzea. | Deskribatze- edo dokumentazio-prozesuan teknologiaren laguntza izanda, ikasleak objektu edo kontzeptu baten azalpen matematikoa egingo du. | Logo grafikoak, ingeniaritza bistaratzeko softwarea, kontzeptu-mapetarako softwarea, testu-prozesadore espezializatuak |
Sortze-jarduerak | ||
Ikasgai bat irakastea | Ikasleek matematikako kontzeptu jakin bati, estrategia bati edo arazo bati buruzko ikasgai bat prestatu eta emango dute. | Aurkezpenak egiteko softwarea, bideo interaktiboak, bideoa, podcastak |
Arintasunez irakurtzeko eredua. | Hitzak arintasunez eta automatikoki irakurtzen dituzten irakurleei entzungo diete ikasleek. | Ahots-grabazioak, podcasta, bideoak sortzeko softwarea, hezkuntza-softwarea, Storyline Online, BookFlix |
Batera irakurtzea | Ikasleek ozen irakurriko dute denek batera. | Ahots-grabazioa, podcasta |
Binaka irakurtzea | Ikasle batek eta jakin-min handiko irakurle batek testu bat elkarrekin irakurriko dute. | Ahots-grabazioa, podcasta, hezkuntza-softwarea. |
Irakurketa errepikatua. | Ikasleak testu bat ozen irakurriko du jakin-min handiko irakurle batekin, eta gero, testua berriz irakurriko du bakarrik. | Ahots-grabazioa, podcasta |
Irakurlearen antzerkia | Ikasleek ahozko irakurketa bat antzeztuko dute, jendaurrean, gidoi bat erabiliz. | Ahots- eta bideo-grabazioa, podcasta |
Irrati-irakurketa | Ikasleak testu-sorta bat ozen irakurriko du, eta gero, galderak egingo dizkio publikoari, eztabaida abiatzeko. | Ahots-grabazioa, podcasta |
Errezitaldia | Ikasleek diskurtso edo poema baten ahozko antzezpena egingo dute jendaurrean. | Ahots-grabazioa |
Antzerkia | Ikasleek buruz ikasitako antzezlana edo istorioa antzeztuko dute jendaurrean. | Ahots-grabazioa, kontakizun digitalak, podcastak. |
Kontakizunak | Ikasleek istorioak eta kontakizunak kontatuko dituzte, inprobisatuta. | Kontakizun digitala, bideoak sortzeko softwarea, ahots-grabazioa, |
Atal honetan, Woicesen aplikazioen zenbait adibide adierazten dira, arloka, aurreko sailkapenaren arabera.
ATZERRIKO HIZKUNTZAKO JARDUERAK
1. DESKRIBAPENA
Gaztelania atzerriko hizkuntza gisa irakasteko zentroa da La Janda, eta 16 urtetik gora daramate lan hori egiten zentro horretan. Zentroko ikasleek Vejerren eta zentroaren deskribapen hau grabatu dute, podcast-formatuan.
2. ERREZITALDIA
Existe un colegio... (niña recitando una poesía). - Badago ikastetxe bat... (neskato bat poesia bat errezitatzen).
3. AHOTS-GRABAZIO BAT ENTZUTEA
Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente afroamerikarraren inaugurazio-hitzaldi historikoa (2 zatitik lehena). - Historic inaugural address of first US African Americant President (part one of two).
GIZARTE-ZIENTZIAK
4. IKASKETA-BIDAIA
Ithakatik kanpo hogei urte eman ondoren (hamar urte Troiako gerran, eta beste hamar odisea handian), Ulisesek bere aberrira, Ithakara, heltzea lortu zuen.
5. EGUNKARI BAT SORTZEA
Esperientzia aparta eta paregabea. Done Jakue bidea bigarren aldiz mendi-bizikletan egitean izandako esperientziak kontatuko dizkizuet. Ziur ez dela azkeneko aldia izango.
6. IKASKETA-BIDAIA
HIZKUNTZA-JARDUERAK
7. FIKZIOZKO IDAZKETA
8. EZ-FIKZIOZKO IDAZKETA / AHOZKO ADIERAZPENA
9. AHOZKO ADIERAZPENA / HIZKUNTZAKO AZTERKETA
10. BESTE FORMA BATZUETAKO TESTUEN IDAZKETA (ADIBIDEZ, IRRATIRAKO EDO TELEBISTARAKO IRAGARKI BAT).
11. GALDERA ETA ERANTZUNEN JARDUERA:
Ibilbide horretan nire pasarte gogokoenak irakurriko dizkizut, poesiakoak, prosakoak, antzerkikoak eta abarrekoak. Ausartzen al zara egileen izenak asmatzen? Animatzen bazara, bidali erantzuna hona: joseprofearrobagmailpuntocom.
NATUR ZIENTZIAK
12. SOINUEI BURUZKO JARDUERA. Animalien soinuetara egoki daiteke.
The sounds were recorded by initial teacher training students on a curriculum visit to watery places. Jane collected the sounds with a digital recorder while others recorded using video, still cameras and other sound recorders. They then put the sound and pictures together to make this listening walk (Hasierako prestakuntzako irakasle izateko ikasleek grabatu zituzten soinuak, leku urtsuetarako curriculum-bisita batean. Janek soinuak hartu zituen grabagailu digital batez, eta besteek bideoa, argazki-kamerak eta beste soinu-grabagailu batzuk erabili zituzten grabatzeko. Gero, soinua eta irudiak elkartu zituzten ibili ahala entzunez egiteko ibilaldi hau egiteko).
MATEMATIKA
13. MATEMATIKA-KONTZEPTU BATEN DESKRIBAPENA
Pitagorasen teoremari buruzko azalpen erraza.
14. MATEMATIKA-KONTZEPTU BATEN DESKRIBAPENA
William Stukeley doktoreak eta Newtonek izandako solasaldia, fisikoari grabitatearen teoria iradoki zion sagarraren inguruan.
ARINTASUNA LANTZEKO JARDUERAK
15. ARINTASUNEZ IRAKURTZEKO EREDUA
Irakurketa sustatzeko jarduera, DBH1erako. Herkulesen 12 lanen lekuen ibilbidea erakusten da.
http:// abenetpblog.blogspot.com/2009/07/mapas-sonoros-educativos-con-woices.html
http://club.telepolis.com/geografo/economica/terciarias.htm
Pau Casacuberta
Itinerarium: http://www.itinerarium.cat/