KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Ampliación y autoevaluación
23 de 33
0%

Ampliación y autoevaluación

Jarraian, hiru osagaiak bakarka azalduko dira, bai eta horiek konbinatzean sortzen diren hiru jakintza-pareak ere.

  • Jakintza diziplinarra: irakatsi behar den eduki edo gai diziplinarrari buruzko jakintza da.
  • Jakintza pedagogikoa. Irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesu, metodo edo jardunbideetatik jakintza sakona nola hautatzea hartzen du kontuan: irakaskuntzaren asmoak, balioak eta helburu orokorrak; ikasgelaren kudeaketa eta antolaketa; pedagogia-proposamenen garapena; eta ikasleen ebaluazioa.
  • Jakintza teknologikoa. Teknologia tradizionalei eta teknologia aurreratuagoei buruzko jakintza hartzen du, eta jakintza horren aplikazioa irakaskuntzan.

Eduki diziplinar baten irakaskuntzan teknologiaren benetako integrazioa lortzeko, hiru jakintza-mota horien arteko erlazio dinamikoa eta transakzionala ulertu eta kontuan hartu behar da.

  • Jakintza pedagogiko-diziplinarra. Eduki bat irakatsi ahal izateko, eduki hori nola antolatu eta egokitu behar den ulertzeko jakintza hartzen du (Shulman, 1986).
  • Jakintza teknologiko-diziplinarra. Gai diziplinar jakin bat irakasteko teknologia onenak hautatzen jakiteko jakintza hartzen du, eta teknologia horiek gai hori lantzean eraginkortasunez erabiltzekoa ere. Irakasleak jakin behar du eduki diziplinarrak nolako eraldaketa duen teknologia desberdinak aplikatzean.
  • Jakintza teknologiko-pedagogikoa: eskura dagoen teknologiari, haren osagaiei eta irakaskuntza-ikaskuntzako testuinguruetan erabiltzeko aukerei buruzko jakintza da. Teknologia jakin bat erabiltzean irakaskuntza nola aldatzen den jakitea da. Mentalitate irekia eta sortzailea garatzea da, dauden tresnak egokitu (ez baitituzte beti hezkuntza-helburuak) eta birkonfiguratzeko.

Jada esan dugun bezala, hiru elkargune horiek bat egitean sortzen da TPACK. Oso jakintza garrantzitsua da irakasleentzat, teknologia helburu pedagogikoetarako adimenez erabiltzen jakin behar baitute.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest