KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Ejercicio: una ruta sobre el sector terciario de nuestra ciudad
17 de 33
0%

Ejercicio: una ruta sobre el sector terciario de nuestra ciudad

A) Aurretiko informazioa

Jarduera hasi baino lehen, gure hiriko hirugarren sektoreari eta zerbitzu publiko eta pribatuei buruz ikertu beharko dugu. Zenbait gauza ikasiko ditugu.

  • Gizarteari, pertsonei eta enpresei zerbitzuak ematea da, batez ere, hirugarren sektorearen jarduna.

  • Zerbitzu publikoak hezkuntzaren, osasungintzaren, garraioen, kulturaren eta segurtasunaren alorretakoak direla esan daiteke.

  • Zerbitzu pribatuen alorrak, berriz, finantzak, merkataritza, aisialdia eta turismoa dira.

  • Azalpen-testuak landuko ditugu, ondo idazteko.

  • Ehunekoak landuko dira, ikertzeko zenbat jendek (ehunekotan) jarduten duen zerbitzu publikoetan edo pribatuetan, edo zerbitzu-mota bakoitzean.

B) Lantaldeak

Jarraian, ikasgela 6 taldetan banatuko da. Talde horietako bakoitza zerbitzu-mota batez arduratuko da:

  • 1. taldea: hezkuntza (publikoa)

  • 2. taldea: osasungintza (publikoa)

  • 3. taldea: garraioak (publikoa)

  • 4. taldea: kultura eta segurtasuna (publikoa)

  • 5. taldea: finantzak eta merkataritza (pribatua)

  • 6. taldea: aisialdia eta turismoa (pribatua)

Jarduera egiterakoan, arreta berezia eman behar zaio talde bakoitzeko eta taldeen arteko lankidetza-dinamikak sustatzeari.

Jarraibideak. Jarraibideak adieraziko ditugu; esate baterako:

  • Taldeka, taldeko kide bakoitzak bete behar dituen rolak zehaztuko dira.

  • Taldeari tokatu zaion sektoreari buruz ikertzea, eta sektore horretan jarduten duten hiriko lekuen zerrenda egitea. Hezkuntza-sektorea bada, sortu nahi dugun ibilbidean sartuko genituen eskolen, institutuen, unibertsitateen eta beste erakunde garrantzitsu batzuen zerrenda egingo dugu. Taldeak interesgarrientzat jotako lekuetarako soilik grabatuko dira oihartzunak.

  • Hautatutako sektorea ondo azaltzeko gaiak argi eta garbi idaztea. Idazlan hori grabatuko da Woices erabiliz.

  • Zerbitzuen adibide bakoitzerako argazkiak bilatzea. Adibidez, hirian hiru unibertsitate garrantzitsu badaude, hiru unibertsitateen argazkiak bilatu beharko ditugu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest