KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Ampliación y autoevaluación
25 de 33
0%

Ampliación y autoevaluación

GIZARTE-ZIENTZIAK

Gizarte Zientzietarako eta Natur Zientzietarako, zenbait motatako jarduera daude atal horretan, helburu didaktikoen arabera.

  • Jakintza eratzeko jarduerak: ikasleei edukiak prozesatzen eta jakintza eratzen laguntzen dieten jarduerak.

  • Jakintza adierazteko jarduerak: ikasleak zer ikasi duen zehazteko balio dute. Ikasleari jakintza adierazteko aukera ematea da helburua.

  • Jakintzaren adierazpen konbergenteko jarduerak: ikasle guztiek gai batean ulertze-maila bera lortzen dutela bilatzea. Kasu horretan, ikasleek eduki jakin bati buruz ulertu dutenaren adierazpenak antzekoak izatea nahi du irakasleak.

  • Jakintzaren adierazpen dibergenteko jarduerak: irakasleak ikasleak animatzen ditu gai batean ulertu dutena nork bere kasa garatu eta adieraztera. Horrela, ikasle bakoitzak aukera du gai bati buruzko bere ikuspegia adierazteko.

Jakintza eratzeko jarduerak

Testu bat irakurtzea

Ikasleek informazioa eskuratuko dute testuliburuetatik, dokumentu historikoetatik eta abarretik.

Webguneak, liburu elektronikoak

Ahots-grabazio bat entzutea.

Ikasleek grabazioak entzungo dituzte: hitzaldiak, musika, irrati-saioak, ahozko kontakizunak, etab.

Podcastak (“Great Speeches in

History”, etab.), Audacity,

Garageband, Odeo, Evoca.

Ikasketa-bidaia

Ikasleek bidaiak egingo dituzte leku fisikoetara edo bisualetara.

Ikasketa-bidaia birtualak

Ikerketa

Ikasleak elkartuko dira informazioa aztertzeko eta laburbiltzeko, iturri inprimatuak eta digitalak erabiliz.

Artxibo digitalak, google notebook, Digital archives, Google

Notebook, Inspiration, eskemak egiteko.

Jakintza adierazteko jarduerak

Mapa bat sortzea.

Ikasleek jada eginda dauden mapak etiketatuko dituzte, edo beren mapak sortuko.

PowerPoint, Google Earth

Complete

grafikoak/taulak

Ikasleek grafikoak eta taulak osatuko dituzte, edo beraiek sortuko dituzte, material tradizionalak edo digitalak erabiliz.

Testu-prozesadorea, Inspiration,

PowerPoint

Idatzizko adierazpeneko jarduera dibergenteak

Idazlan bat idaztea.

Ikasleek idatzizko ohar baterako erantzuna idatziko dute.

Testu-prozesadorea, Inspiration,

Wikispaces

Txosten bat idaztea

Ikasleek txosten bat idatziko dute, formatu tradizionalean edo multimediakoan.

Testu-prozesadorea, PowerPoint, Excel,

Google Pages

Historia-kontakizunak.

Dokumentu historikoak eta beste iturri batzuetako informazioa erabiliz, ikasleek iraganari buruzko beren historiak garatuko dituzte.

Testu-prozesadorea, Wikispaces edo Google

Docs, blogak

Egunkari bat sortzea

Ikasleek iraganeko gertaera bati buruz idatziko dute, lehen pertsonan.

Blogak, Word, Google Docs

Jakintza bisualeko jarduera dibergenteak

Mapa ilustratu bat sortzea.

Ikasleek marrazkiak, sinboloak eta grafikoak erabiliko dituzte mapa ilustratu batean gauzak nabarmentzeko.

Google Earth, PowerPoint

Jakintza kontzeptualeko jarduera dibergenteak

Galderak sortzea.

Ikasleek ikastaroko materialekin eta kontzeptuekin lotutako galderak sortuko dituzte.

Word, Wikispaces edo Google

Docs

Ekoizpeneko jarduera dibergenteak

Eredu bat eraikitzea

Ikasleek ikastaroko kontzeptu edo prozesu bati buruzko eredu digitala edo idatzizkoa garatuko dute.

Inspiration, PowerPoint,

InspireData

Egunkari edo aldizkari bat sortzea.

Ikasleek ikastaroko informazioa laburbilduko dute egunkari baten bidez.

Word, Letterpop, Scrapblog

Jolasak sortzea

Ikasleek jolas bat garatuko dute, paperean edo formatu digitalean, beste ikasleei edukiak ikasten laguntzeko.

Word, Puzzlemaker, imaging

tools (irudiekin lan egiteko tresnak), Web-orrien diseinurako softwarea

Parte-hartzeko jarduera dibergenteak

Antzezpen bat egitea; esate baterako, irrati-saio bat.

Ikasleek antzezpen bat egingo dute (ahozkoa, musikala, antzezlan bat, etab.).

Photostory, Moviemaker,

iMovie, Audacity

Ekintza zibiko batean parte hartzea.

Idazleek idatzi egingo dute, ordezkari politikoak balira bezala, edo beste ekintza zibikoren batean parte hartuko dute.

Web-a, e-maila,

bideokonferentzia.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest