El sitio web: principales funciones
ARAKATU
Bi modu daude web-zerbitzuan grabatuta dauden oihartzunak aurkitzeko: maparen edo direktorioaren
bidez arakatzea.
Oihartzunak mapen bidez arakatzea.
Mundu-mapa ageri da, zenbait oihartzun txertatuta dituena. Maparen eskuinean bilatzen ari garen inguruko oihartzun entzunenak
ageri dira. |
|
-
Kurtsorea ikurraren gainean mugitzean, eskuinean zerrenda bat ageri da, oihartzunaren izena duena. Leku
jakin bat ere bila daiteke, bilaketa-laukian edo oihartzunen direktorioan.
Oihartzunak direktorioaren bidez arakatzea
Aukera horretan, herrialdeen zerrenda ageri da, grabatutako oihartzunen kopurua adierazita. Interesatzen
zaigun herrialdea bilatu behar dugu, eta interesatzen zaizkigun oihartzunak aukeratu.
- Adibidez, Europan egingo dugu bilaketa, Espainian, Andaluzian, Abrucena udalerrian.
- Abrucenan klik egin behar dugu, eta entzun aurretik, aukera dugu oihartzuna mp3 formatuan deskargatzeko eta gordetzeko
balio duen ikonoan sakatzeko.
- Bestela, ABRUCENA izenean sakatuta, oihartzuna berehala entzuteko leihoa irekitzen da.
GIDA BABESTUAK
Gida babestuak audiogidak dira, eta aukera ematen dute audioko doako informazioa
emateko herri bati, hiri bati eta abarri buruz, norberaren sakelako telefonoa erabiliz.
Zerbitzu hori erabili nahi duen komunitateak urteko kuota ordaindu behar du.
Infospotak, web-orrian adierazten den bezala, oso egokiak dira museoetarako, turismo-bulegoetarako, hiri-ibilbideetarako,
natura-parkeetarako eta abarrerako.