Ampliación y autoevaluación
Maria Jesúsek, EDUC@CONTIC,
El uso de las TIC en las aulas izeneko blogean, irakurketa sustatzeko idazketa-jarduera asko proposatzen ditu (Actividades
de Escritura como fomento a la lectura), eta horietako asko Woicesera egokitu daitezke. Hemen duzu blogaren helbidea:
http://www.educacontic.es. Jarraian, haren proposamenetako
batzuk azalduko ditugu:
- Elkarrizketak egin daitezke, ikastetxeko jendeari, eskuragarri izan daitezkeen pertsona garrantzitsuei, eskolara
etortzen diren profesionalei (egileak, pintoreak, etab.). Galderak aldez aurretik prestatu behar dira, eta gero, elkarrizketa
zuzenean online egin daiteke, edo MP3ko grabagailu bat erabiliz, gero Woicesera igotzeko. Hona hemen Lehen Hezkuntzako 3.
taldeak wiki formatuan egindako esperientzia:http://hispalegere.wikispaces.com/ENTREVISTAS.
- Ipuin bat sortzea eta mapan geolokalizatzea. Ipuina Audacity erabiliz sortzen badugu, mota guztietako soinu-efektuak
erantsi ahal izango dizkiogu. Audacity hemen deskarga daiteke:http://audacity.sourceforge.net/?lang=es.
-
Ibilbide bat sor dezakegu ikasleek ikastetxean edo, ahal bada, etxean (gurasoen laguntzaz!) grabatutako
ipuinez. Ikastetxetik gertuko lekuren batean koka daiteke ipuina, eta gero mapan lokalizatu.
-
Ipuin bat sor daiteke, kapituluka. Ikasle batek hasiko du ipuina. Beste batek bigarren kapituluaren
oihartzuna grabatuko du; beste batek, hirugarrena; eta horrela, partaide bakoitzak berea egin arte. Traveller Book-aren egokitzapen
bat da ideia hori, eta IES Modesto Navarro institutuko ikasle-talde batek egin zuen, Comenius proiektu batean parte hartzeko.
Hemen ikus daiteke:http://centros4.pntic.mec.es/ies.modesto.navarro/English/AlumEng/noticeboard/Comenius/index.html.
Proiektu hori Haur Hezkuntzako etaparako egokitu daiteke, eta familiak ere parte har dezake.
Hau proposatzen du 5. mailarako:
-
Taldeka (2-4 ikasle), gai aske bati buruzko ahozko adierazpena grabatzea, eta gero mapan geolokalizatzea.
Gaietarako adibideak: desagertzeko zorian dauden animaliak, munduko lau miragarri, bidaia Egiptora, musikariak, munduko errezetak,
etab.
Hau proposatzen du 6. mailarako: