KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Caso práctico: mi primer ECO y mi primera ruta
11 de 33
0%

Caso práctico: mi primer ECO y mi primera ruta

C) IBILBIDE BAT SORTZEA

Oso garrantzitsua da gogoan izatea bi oihartzun edo gehiago grabatuta izan behar direla ibilbide bat sortzeko. Urrats hori ibilbidea sortu nahi duen pertsonak soilik egin behar du; adibidez, irakasleak sortuko du ibilbidea, behin grabazio guztiak sartu eta gero.

1. urratsa: saioa hastea edo erregistratzea.

  • Woicesen web-orrian sartuko gara: http://www.woices.com/ Erregistratuta bagaude, (ikus “Oihartzun bat sortzea” ataleko l. urratsa) Inicia sesión (Hasi saioa) hautatuko dugu, eta gure erabiltzaile-izena eta pasahitza idatziko ditugu. Gero, klik egin behar da Crea (Sortu), Crea una nueva ruta (Sortu ibilbide berri bat) aukeran, eta beste leiho bat ageriko da, gure ibilbidearen izenburua eta deskribapen labur bat idazteko. Hori egin eta gero, Crea (Sortu) botoian klik egin behar da.

Crea una nueva ruta

Beste pantaila bat ageri da, sortutako ibilbidearena.

Ruta creada

  • Behin grabazio guztiak eta ibilbidea sortuta ditugunean, hurrengo urratsa egin behar da.

2. urratsa: ibilbide baterako urratsak lotzea.

  • (Zu), Tu woice (Zure woice) aukeran sakatu behar da, goiko barran. Tus últimos ecos (Zure azkeneko oihartzunak) eta Tus últimas rutas (Zure azkeneko ibilbideak) ageriko dira. Kasu honetan, "Lugares de interés en Madrid" (Madrilgo leku interesgarriak) hautatuko dugu.
  • Beste leiho bat ageriko da. Ibilbide horretarako oihartzunak aukeratzeko, Editar lista de ecos (Editatu oihartzunen zerrenda) aukera hautatu behar da. Eskuinean dago, maparen azpian.

Editar lista de ecos

  • Grabatuta dauzkagun oihartzun guztiak azalduko dira, eta erabili nahi ditugunak arrastatu beharko ditugu ezkerraldera Todos tus ecos (Zure oihartzun guztiak) ataletik Ecos de la ruta (Ibilbidearen oihartzunak) atalera.

Todos tus ecos

Ecos de la ruta

Oihartzunen ordena alda dezakegu sagua erabiliz, nahi adina aldiz.

Añade o elimina ecos

  • Amaitzean, klik egin behar da Volvemos a la ruta (Ibilbidera itzultzea) aukeran. Mapak oihartzunak lotuta izango ditu, eta audio-barran oihartzun guztiak entzun ahal izango dira.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest