KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Mapa competencial
7 de 33
0%

Mapa competencial

Woicesek nola funtzionatzen duen jada badakizunez, kapsula-lantegiaren gaitasun-mapa aurkeztuko dizugu, haren IKT programazioaren berri izan dezazun.

Heziketa-prozesuan IKTak besterik gabe erabiltzeak ez du bermatzen prozesu horretan erabilera hori onuragarria izango denik. Oso garrantzitsua da prestakuntza-ekintza oso ondo antolatzea. Pedagogia-ikuspegia edo metodologia ondo hautatu behar dira, ikaskuntza- eta teknologia-gaitasunak garatu behar dira, eta jarrera kritiko eta irekia izan behar da. Halaber, irakaskuntza-ekintzaren azken helburuak, edukiak eta ebaluazio-irizpideak identifikatu behar dira. Jarraian, gaitasun-mapa aurkeztuko dugu, Woices erabiltzen duen irakasleak bere jardunerako behar dituen gaitasunak eskura ahal ditzan.

IKTen hezkuntza-erabileran aditua izateko, irakasleek IKTen lau esparru desberdinen berri izan behar dituzte: esparru metodologikoa, profesionala, teknologikoa eta jarrerazkoa.

IKT gaitasunak, esparruka:

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Pedagogia, didaktika eta curriculuma

C. Hiritartasun digitala

G. Teknologia erraztasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko, hezkuntza-komunitatearekin komunikatzeko eta esperientziak konpartitzeko.

G. Tutorialak zer diren ulertzea eta laguntza gisa erabiltzea IKTko edozein baliabide ikasteko (softwarea, arbel elektronikoa, eskanerra, inprimagailua, arkatz optikoa, sentsorea)

G. Woices erabiltzea, multimedia-edukiekin oinarrizko eragiketak egiteko; esaterako, informazioa bilatzeko eta zabaltzeko, eta urruneko komunikazioak ezartzeko.

G. Oinarrizko hardware-baliabideak erabiltzea eta gailu berriekiko jarrera irekia izatea. Halaber, IKTek ikasgelarako erabilgarriak direla eta aukerak ematen dituztela onartzea.

G. Berdinkideekin konektatzeko, ikastaroak online egiteko eta adituekin elkarreraginean aritzeko IKTek duten erabilgarritasuna ulertzea, eta jarrera positiboa izatea etengabeko eguneratze profesionalarekiko.

D. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea. Woices erabiltzea materiala prestatzeko, material horrek ikasleei aukera eman diezaien nork bere erritmoaren eta trebetasunen arabera lan egiteko, eta sormenezko pentsaera, berrikuntza eta aurkikuntza sustatzeko.

D. Woices erabiltzea mundu errealeko gaiak esploratzeko eta/edo arazo errealak konpontzeko.

D. Ikaskuntza-esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTko baliabideak erabiliz ikasleengan sustatzeko XXI. menderako trebetasunak; esaterako, lankidetza, talde-lana, pentsaera kritikoa, arazoak konpontzea, enpatia eta sormena.

D. IKT baliabideak ikasleen esku jartzea. Baliabide horiek aukera eman behar dute proposatutako helburuekiko irizpide argi eta zehatzak ezartzeko, bai eta ikasleen aurreratze-maila egiaztatzeko ere, beren ekoizpenak doi ditzaten.

D. Dagokion curriculum-sektorerako IKT baliabide espezifikoen bidezko ikaskuntza sustatzea ikasleen artean.

D. Woices identifikatzea eta integratzea, sektoreko curriculumeko edukiak ulertzeko eta garatzeko, eta zenbait komunikazio-forma desberdin erabiltzea diziplinaren berezko genero eta sinbolo-sistemekin, entzuleak eta testuingurua kontuan hartuta, eta ezagutza balidatzeko metodo, prozedura eta modu gisa.

C. Ikasleek sarean informazioa konpartitzean hartzen dituzten arriskuez jabetzeko esperientziak diseinatzea, martxan jartzea eta ebaluatzea, IKTen erabileran segurtasuna eta osasuna sustatzeko.

C. Sarbide-gako pertsonalen erabileran pribatutasunari eustea.

IKTko helburu zehatzak

  • Woicesen erregistratzea.

  • Oihartzun bat sortzea eta igotzea.

  • Ibilbide bat sortzea.

  • Argazki bat igotzea.

  • Web-orria kudeatzea.

IKTko edukiak

  • Woicesen oihartzun bat eta ibilbide bat sortzea.

  • Woiceseko web-orria administratzea.

Gutxieneko eskakizunak

  • Oinarrizko kontzeptuak, informatika-ekipamenduei eta programei buruz; esaterako, testu-prozesadoreei buruz.

  • Interneten nabigatzeko oinarrizko ezagutza.

Ebaluazio-irizpideak

  • Woicesen behar bezala erregistratzea.

  • Oihartzun bat sortzea eta igotzea.

  • Ibilbide bat sortzea.

  • Argazki bat behar bezala igotzea.

  • Web-orriko aukerak ezagutzea eta behar bezala aldatzea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest