KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Ibilbidea
1 de 33
0%

Ibilbidea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan Woices zerbitzuaren berri izango dugu. Web-zerbitzua da, doakoa, eta aukera ematen du oihartzunak sortzeko, konpartitzeko eta entzuteko. Oihartzunak audio-grabazioak dira, kokapen geografiko batekin lotura dutenak. Web 2.0-ko aplikazio hori erabiltzen ikasiko dugu, ikasgelan ikasleekin egiteko irakaskuntza-ikaskuntzako jarduera bat sortzeko.

Zer urrats egingo ditugu?

  • Hasteko, oihartzuna zer den azalduko dugu, eta Woices aplikazioa eta haren funtzio nagusiak aurkeztuko ditugu.

  • Ondoren, gaitasun-mapa aurkeztuko dugu. Bertan, web 2.0-ko aplikazioak pedagogia-helburuak betetzeko erabiltzean garatzen diren gaitasun pedagogiko-diziplinarrak adierazten dira.

  • Tresna hobeto ezagutzeko, kasu praktiko bat proposatuko dugu Woices erabiltzeko, urratsez urrats azalduta: Nire lehen ibilbidea.

  • Nork bere kasa praktikatzen sakontzeko, Woices zerbitzua erabiliz ariketa bat egiteko proposatzen dugu, ikasgelako testuinguruan aplikatuta: Ikasgelarako ibilbideak.

  • Kapsula-lantegiaren amaieran, zabaltze-atal bat dago. Atal horren helburua da kontzeptuei buruzko hausnarketa eta haiek ulertzeko lana erraztea, bai eta tresnaren alderdi pedagogikoan sakontzea ere. Halaber, autoebaluazio-ariketa bat dago, amaieran egiteko, Woicesekin lan egin nahi duten irakasleentzat.

  • Eta azkenik, kapsula-lantegia amaitzeko, webgrafia dago. Bertan, hezitzailearentzako webgune interesgarriak ageri dira.

Nola aurkeztuko dizkizuegu materialak?

Zenbait formatu konbinatuko ditugu, kapsula-lantegiko edukiak lantzeko zenbait aukera emateko:

  • Material guztiaren bertsio inprimagarria, PDF formatuan.

  • Bertsio elektronikoa, WEB formatuan.

  • Zenbait ataletan, bideo bidezko tutoriala.

Has gaitezen!

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest