Ejercicio: una ruta sobre el sector terciario de nuestra ciudad
C) Woicesen erregistratzea
Oihartzunak grabatu aurretik, ikasleek Woicesen erregistratu behar dute.
Taldeka, talde bakoitzeko kide bat erregistratu egingo da, eta taldearekin adostuko
du erabiltzaile-izena eta pasahitza, taldeko kide guztiek erabiltzaile-izen eta pasahitz horiek erabiltzeko Woicesen saioa
hastean. Adibidez:
Erabiltzaile-izena: 1. taldea
Pasahitza: hezkuntzakoa
D) Oihartzunak grabatzea
Demagun “aisialdiko eta turismoko” zerbitzuak azaldu behar dituen taldea garela. Aisialdiko eta turismoko
zerbitzuen adibideak azaltzeko oihartzunak sortu behar ditugu (kasu honetan, Madrilgoak), eta gero, ibilbide bat sortu behar
dugu, adibide horiek guztiak lotzeko. Noski, askoz errazagoa da lan hori egitea hiri txikiagoetan; izan ere, hiria oso handia
bada (Madril, adibidez), zerbitzu asko alde batera utzi beharko ditugu.
- Gero, detalles (xehetasunak) atala
beteko dugu.
- Klik egingo dugu ¡Graba ahora! (Grabatu orain!) botoian, eta dena prest dago oihartzuna grabatzeko.
- Behin gure oihartzun guztiak grabatu eta gero, ibilbidea sortu ahal izango dugu.
E) Ibilbide bat sortzea.
Atal honetakoak egiteko, 3. kapituluan, C atalean, adierazitakoei jarraitu behar zaie.