KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Ampliación y autoevaluación
20 de 33
0%

Ampliación y autoevaluación

Woicesi buruzko proposamen didaktikoak

Woices oso tresna emankorra eta berritzailea da, eta edozein irakasgaitan eta hezkuntza-mailatan erabil daiteke. Jarraian, zenbait erabilera proposatzen dizkizuegu, eta benetako adibide batzuk adierazten. Adibideak zenbait iturritatik hartu dira.

Adrià Benetek, hezkuntzari buruzko bere blog pertsonalean, Woicesen aurki ditzakegun benetako zenbait adibide adierazten ditu, eta gainera, irudimen handiko zenbait ariketa proposatzen ditu. Adibide asko daude, eta irudimen apur batez, edozein irakaslek sor ditzake bereak. Honela dio Benetek blogean: “el límite lo pone tu imaginación y lo que es más importante y valioso, la imaginación de tus alumnos" (hau da, "zure irudimena eta, are garrantzitsuagoa eta balio handiagokoa, zure ikasleen irudimena da muga)" .

  • GAZTELANIA. Ikasle batek Woices erabiltzen du azterketa egiteko. Hain zuzen, Waterlooko Guduan zer gertatu zen kontatzen du, eta irakasleak ahozko azalpenaren kalitatea ebaluatuko du.

  • GAZTELANIA: Los doce trabajos de Hércules (Herkulesen hamabi lanak). Irakurketa sustatzeko jarduera. Paternako (Valentzia) IES Doctor Peset Aleixandre institutuko DBH1eko ikasleek egindako lana. Irakaslea: Pedro Luján. Ikasle batek kontatzen du istorio bakoitza.

  • VALENTZIAKO MITOLOGIA: Valentzian mitologia grekolatindarrean oinarrituta dauden artelanei buruzko ibilbidea. Guztira, 17 oihartzun daude.

  • Cristina Torres IES BANÚS institutuko ikasleak, adibidez, Espainiako literaturako hiru idazleri buruz hitz egiten du. Ikaskideek iruzkinak idatzi dituzte haren oihartzunari buruz, animatzeko edo zoriontzeko.

  • SiroBC-k ESKOLA-IRRATI bati buruzko lana egin du. http://www.woices.com/ web-orrian aurki dezakezu. I.E.S. Banús, Siro por SiroBC du izena.

  • Ikasleek urte-amaierako bidaia egiten badute, konta diezaietela zer ikusi duten gurasoei eta gainerako ikaskideei. Adibidea: Catedral de Notre Dame por Raul (Raul, Notre Dame katedralari buruz).

  • Ikasle batek Yellowstoneko parke nazionalari buruzko ibilbidea azaltzen du. Yellowstone National Park du izena.

  • LITERATURA. 1927ko belaunaldiko poeta garrantzitsuenen sorlekuak lotzen dituen ibilbidea egin daiteke, eta poeta bakoitzaren poema bana errezitatu.

  • Ibilbide (walk) bat sortzea, eleberri batean deskribatutako lekuekin; esate baterako “La plaza del diamante” eleberriko lekuak (Bartzelona).

  • Oporretatik itzuli eta lehenengo astean, udako oporraldian bisitatu dituzten leku eta monumentuei buruzko ibilbideak sor ditzakete ikasleek.

  • Turismoarekin lotutako Lanbide Heziketako zikloetako ikasleek eta unibertsitatekoek audiogidak sor ditzakete leku turistiko interesgarriei buruz.

  • Lehen Hezkuntzako ikasleek aitona-amonen kontakizunak graba ditzakete, haien sorlekuaren kondairen berri izateko. Gero, kondaira horiek geolokalizatu ditzakete, oroimenaren ibilbide magikoa sortzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest