KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Gehitu ecosphere en echo bat Woices dituzten
Zer da Woices?
2 de 33
0%

Zer da Woices?

Woices Espainiako web-zerbitzu bat da, doakoa, audioaren geolokalizaziorako; hau da, aukera ematen du ahots-grabazioak kokapen jakin batera eransteko Google Maps zerbitzuaren bidez. Oso itxura sinple eta argia du, eta oso erraza da erabiltzeko.

Woices World eta Voices hitzen akronimoa da (munduko ahotsak). Zafran sortu zen, sortzailea Extremadurako udalerri horretan oporretan zegoela.

Woicesek aukera ematen du oihartzunak sortzeko, konpartitzeko eta entzuteko. Oihartzunak geografia-kokapen batekin lotutako audio-grabazioak dira, konpartitu nahi dituzunak.

Oihartzun bat, besteak beste, hitz bat, istorio bat, deskribapen bat, soinu bat edo poema bat izan daiteke. Arteari, naturari, kirolari buruzkoak izan daitezke, edo bidaiarientzako aholkuak, bitxikeriaren bat, edo sortzaileak aipatzen duen lekuari buruzko oroimen pertsonalen bat. Behin Woicesen grabatu eta gero, oihartzunak beste pertsonek entzun ditzakete, lekuan bertan emandako azalpenak balira bezala. Woicesen helburua da lekuen historia etorkizunerako gordetzea, erabiltzaileek sortutako kontakizunen edo soinuen bidez.

  • Oihartzunak ordenagailuan, sakelako telefonoan edo mp3-ko erreproduzigailu batean entzun daitezke, eta noski Woicesen web-orrian ere bai.
  • Woicesen web-orriak aukera ematen du nork bere audio-fitxategiak grabatzeko. Horretarako, nahikoa da ordenagailu bat eta mikrofono bat izatea. Halaber, aukera ematen du beste baliabide batzuen bidez grabatutako audio-fitxategiak igotzeko, baldin eta audio-fitxategiaren formatua MP3, WAV, AMR edo AWB bada, eta fitxategia 10 minututik beherakoa eta 10 megabyte baino txikiagoa bada.
  • Halaber, ibilbideak sortzeko aukera ematen du; hau da, elkarren artean lotutako oihartzunak, gai nagusi bera dutenak. Ibilbide horiek guztiz pertsonalak dira, eta elkarren artean gertutasuna duten oihartzunak lotzen dituzte, historia, turismoa, literatura, kirolak eta abar ardatz dituztela.
  • Bakoitzak bere kasa nahiz lankidetzan sortzeko tresna izan daiteke, eta oso aukera funtzional eta erakargarriak ditu ikasgelarako.

Woicesen helburua, azken finean, informazio-geruza berri bat sortzea da audio-formatuan. Sortzaileek ekosfera deitzen diote horri (gaztelaniazko “ecos” hitzetik), eta mundua leku interesgarriagoa izatea da helburua. Woices web-orri honetan dago: http://www.woices.com

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Carme Masdevall
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest