KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Oinarrizko ofimatika irakasleentzat
Open Office: bulego libreko suiteaGaitasun-mapaOpen Office: bulego libreko suiteaOpen Office: bulego libreko suiteaOpen Office: bulego libreko suiteaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaWriter: testu prozesatzaileaImpress: aurkezpen sortzaileaImpress: aurkezpen sortzaileaImpress: aurkezpen sortzaileaImpress: aurkezpen sortzaileaImpress: aurkezpen sortzaileaCalc: kalkulu orrien sortzaileaCalc: kalkulu orrien sortzaileaCalc: kalkulu orrien sortzaileaCalc: kalkulu orrien sortzailea
1 de 22
0%
Aurkibidea
Glosategia
Kredituak
Glosategia
  • Actualizacion (Eguneratzea): Software librea erabiltzen denean, komunitateak etengabe hobetzen du erabiltzen ari garen produktua eta, horren ondorioz, programak maiz jakinaraziko digu produktu horren bertsio berri bat dagoela. Garrantzitsua da bertsio horien bidez eguneratuta egotea, funtzionaltasuna hobetzeko edo segurtasunean nahiz edo tresnaren baten funtzionamenduan zuzenketa batzuk egiteko.
  • Tresna-barra: funtzioaren arabera multzokatutako botoi-multzoa da. Botoi horiek menuan dauden funtzioak egiten dituzte, baina funtziorik arruntenak arin egiteko aukera ematen dute. Tresna-barrak bistaratu eta ezkutatu egin daitezke, bai eta mugitu eta konfiguratu ere.
  • Blokea: saguaren bidez edo teklatua erabilita hauta daitezkeen gelaxken multzoa. Multzo hori aipatzeko, mutur bateko eta beste muturreko gelaxkak idazten dira, komaz bereizita; adibidez: “A1:B5” eta “B1:B12”.
  • Karakterea: idatz daitekeen letra, zenbaki edo sinbolo bakoitza. Testu-tratamenduko programa batean txertatzean, ez dira ikusten zenbait karaktere, baina testuaren egitura aldatzen dute. Esate baterako, Intro (Sartu) teklak paragrafo-amaiera bat txertatzen du.
  • Gelaxka: lerro baten eta zutabe baten arteko ebakidura (A1, B5, C23).
  • Diapositiba: aurkezpen baten orrialde bakoitza.

  • Testua editatzea: testu-fitxategi bat sortu eta aldatzea; aurreko testua txerta daiteke edo gainean idatzi, formatua eman eta testuak ez diren elementuak gehitu (irudiak, grafikoak, etab.).
  • Formula: gelaxka baten eduki-mota, kalkulu bat egiten duena. “=” zeinuaz hasten da eta, batzuetan, beste funtzio batzuk izaten ditu, hala nola MIN, SUMA (BATUKETA), PROMEDIO (BATEZ BESTEKOA), etab.
  • Hizlaria: diapositiben bidezko aurkezpena erakusten duen pertsona.
  • Txantiloia: Txantiloi esaten zaio moldeen gisan dokumentu berriak sortzeko balio duen dokumentuari. Antzeko lan-moten oinarria erabakita edukitzeko modu bat da; adibidez, irakasgaien ordutegiak eta egutegiak. Zure txantiloiak ere sor ditzakezu, baldin eta zure jardueran aldatzen ez diren elementuak dituen eredu bat badago, eta hasieratik ager dadin nahi baduzu, beti posizio berean eta formatu berarekin.

  • Diapositiben arteko trantsizioa: diapositiba batetik bestera aldatzean exekutatzen den animazioa.
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez

Open Office: bulego libreko suitea

Zer egingo dugu?

Kapsula-lantegi honetan, OpenOffice.org ofimatika-pakete librearen hiru tresna landuko ditugu.

Writer

Oso testu-prozesadore ahaltsua da. Hainbat gauza egiteko aukera ematen du: testu formatudunak idatzi eta aldatu, erabiltzaileak aurrez edo unean-unean finkatutako estiloak erabili, txantiloiak sortu, posta konbinatu, formulak eta grafikoak txertatu eta abar. Testu laburretarako bezalaxe erabiltzen da idazki luzeetarako eta argitalpen osoetarako, eta fitxategiak hainbat formatutara esporta daitezke, baita PDF fitxategiak sortu ere, tresna-barran soilik klik bat eginez.

Impress

Diapositiben bidezko aurkezpenak sortzen dituen gailu bat da. Diapositiben segida batez osatutako fitxategiak sortzeko aukera ematen du, gainazal batean proiektatzeko, inprimatzeko edo ordenagailu baten pantailan ikusteko.

Impress tresnaren bidez, hainbat gauza egin daitezke diapositibetan: soinuak eta bideoak txertatu, diapositiba bakoitzaren iraupena automatikoki programatu, elementuak pantailan sartzeko eta irteteko modua pertsonalizatu, bai eta animazioak sortu ere.

Calc

Calc tresnak kalkulu-orriak sortzeko balio du eta, bertan, datu-taula bat diseinatu ahal izango duzu, bai eta zenbait formula txertatu ere, zure kontuak automatikoki gauzatu daitezen, eta eguneratu. Estatistika-grafikoak ere sortu ahal izango dituzu (zirkulu-formakoak, barra-itxurakoak eta abar), eta berdin datu-base bakunak ere.

Zer urrats emango ditugu?

Aplikazio horietako bakoitza aurkeztuko dugu, eduki-egitura hau oinarri hartuta:

  • Deskribapena eta funtzio nagusiak
  • Erabilera-adibideak
  • Beste zenbait informazio
  • IKTei buruzko lexikoa (behar denean)

Beste kapsula-lantegi batzuetan, aplikazio berri batzuk landuko ditugu. Erabilgarri izango zaizkizuela espero dugu.

Gaitasun-mapa

IKTekin lotutako gaitasunak*
(ardatzen arabera sailkatuta)

G. Kudeaketa eta garapen profesionala

D. Didaktika, pedagogia eta curriculuma

C. Herritartasun digitala

G1. Ulertzea nola erabil daitezkeen IKTak, ikasleen datuak erregistratzeko (sailkapenak, hutsegiteak, zigorrak, historial pedagogikoa eta abar), batez bestekoak kalkulatzeko, ikasleen datuak aztertzeko matematika- eta estatistika-grafikoak egiteko (errendimenduak alderatzeko), lanak zuzentzeko (testu-editoreetako bertsioak erregistratu eta aldaketak kontrolatu).
G2.
Ulertzea zer aukera ematen duten IKTek, administrazioko eta irakaskuntzako kudeaketa errazteko materialak sortzeko (zerrendak, ikasgelarako txartelak, karatulak, gurasoentzako informazio-buletinak, mahai-jokoak, ikasturteko lanerako bizikidetza-arauak...)
G4.
Tutoriala kontzeptua ulertzeko gai izatea, eta edozein IKT-baliabide errazago ikasteko erabiltzea.
G5. Testu-prozesamenduko oinarrizko eragiketak egitea (formatua, lerrokatzea, orrialdeak zenbakitzea, irudiak txertatzea, letra-tipoa eta tamaina aldatzea, eta dokumentuak artxibatu eta inprimatzea).
G6. Zenbakizko datuak erabilita oinarrizko eragiketak egitea (formatua, batuketa, batez bestekoa eta matematika-oinarriko grafikoak).

IKTekin lotutako edukiak
  • Dokumentu bat egitea.
  • Testuaren formatu-aukerak erabiltzea.
  • Dokumentuan testu-elementuak eta irudiak txertatzea.
  • Dokumentu bat inprimatzeko jarraibideak.
  • Diapositiben aurkezpen bat egitea.
  • Diapositiben aurkezpen batean irudiak edo grafikoak txertatzea.
  • Ikasleen batez bestekoen taula bat egitea.
  • Calc tresnan baldintzazko formatua eta oinarrizko funtzioak erabiltzea.
Gutxieneko betekizunak
  • Tresna informatikoei eta sistema eragileari buruzko oinarrizko kontzeptuak.
Autoebaluaziorako irizpideak
  • OpenOffice programa behar bezala deskargatu eta instalatzea.
  • Writer ingurunean moldatzea (tresna-barrako zenbait elementu identifikatzea)
  • Gai izatea Writer erabilita testu bat idazteko, itxura zainduta, eta fitxategia gorde eta berreskuratzeko.
  • Dokumentu bat inprimatzeko gai izatea.
  • Impress ingurunean moldatzea (diapositibak txertatzea eta antolatzea)
  • Aurkezpen bat behar bezala sortzea, diseinu-aukerak erabilita.
  • Kalkulu-orri baten ingurunean moldatzea (gelaxkak, lerroak, zutabeak eta formulen barra identifikatzea)
  • Kalkulu-orri batean datuak behar bezala sartzea, formula batetik abiatuta emaitza bat lortzeko.
  • Baldintzazko formatua eta Calc tresnako oinarrizko funtzioren bat erabiltzea, eta emaitza egokia lortzea.

* IKT gaitasunei buruzko “Eskola 2.0” proposamenean sartutako elementuak, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat. “IKTko gaitasun-mapak izeneko erantsitako materialetatik hartuak.

Open Office: bulego libreko suitea

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Open Office ofimatika-suite libre bat da. Ohiko lanerako pentsatutako programa-multzo bat da, eta hainbat formatutako informazioa erabiltzen du:

  • Testuak

Writer testu-prozesadorearen bidez, edozein luzeratako testuak sortu eta edita daitezke, eta era guztietako formatu-aukerak ematen ditu: letra-tipoak, eskemak, taulak, buletak, zenbakitzea eta abar. Bestalde, eragiketa konplexuak egiteko aukera ere ematen du: postarako dokumentuak konbinatzea eta eremu aldakorrak txertatzea, beste hainbat aukeren artean.

  • Kalkulu-orriak

Kalkulu-orri eta datu-base xumeak sortzeko, Calc aplikazioa izugarri tresna erabilgarria eta ahaltsua da. Datuak tauletara ekartzeko aukera ematen du, gero formulak sortzeko, datuak bilatzeko, antolatzeko, estatistika-grafikoak sortzeko eta abarrerako.

  • Diapositibak

Gaiak aurkezteko, ekitaldi berezietarako edo ohiko eskolak emateko, gero eta arruntagoa da diapositiben emanaldiak erabiltzea. Impress tresnarekin, zeure diapositiba-aurkezpenak sortu ahal izango dituzu, eta ikasleekin landu ahal izango duzu nola sortu gaien, ipuinen, lan praktikoen eta abarren aurkezpenak. Diapositiba hauetan, era guztietako elementuak txertatu ahal izango dituzu: kalkulu-orriak, eskemak, animazioak, bideoa...

  • Marrazkiak/eskemak

Kontzeptuen mapa bat, zuhaitz genealogiko bat edo testuaz baino gehiago formaz osatutako edozein motatako eskema bat sortu behar baduzu, Draw erabil dezakezu.

  • Datu-baseak

Datu-base konplexu bat sortzeko, hainbat taula dituena, eta beste datu-baseen ohiko tresna batzuekin bateragarria izateko, Base erabil dezakezu.

Horrez gain, Open Office suiteak beste ofimatika-suite batzuetako fitxategiak irekitzeko aukera ematen du, bai eta beste formatu batzuetara esportatzeko aukera ere, bateragarria izaten jarrai dezan. Open Office suiteko tresna guztiek zuzenketa ortografikoa egiten dute, hainbat hizkuntzatan.

Open Office: bulego libreko suitea

Instalatzea eta deskargatzea / webgunean aurkitzea

Ubuntu erabiltzen baduzu, ofimatika-programen multzoaren barruan aurkituko duzu OpenOffice.org. Egiaztatu azken bertsioa duzula instalatuta, eta gaztelaniaz dagoela.

Hala ez bada, OpenOffice.orgdeskargatzeko eta instalatzeko, sartu web-orri honetan: http://es.openoffice.org/

Egin klik Descárgalo ahora (Deskargatu orain) botoian, programa eskuratzeko. Windowsen erabiltzailea bazara, instalazio-fitxategia deskargatu behar duzu:

Instalatzeko programa arakatzailearen deskarga-zerrendan ikusiko duzu.

Egin klik bikoitza deskargatutako fitxategiaren gainean, instalatzen hasteko. Windowsek segurtasun-ohartarazpen bat erakutsiko dizu. Dena dela, exekutatu programa.

Descomprimir (Deskonprimitu) sakatu behar duzu, OpenOffice.org guneko instalazio-fitxategiak exekuta daitezen.

Hautatu instalazio estandarra, eta onartu lehenetsitako aukera guztiak, instalazio-programaren pantaila bakoitzean Siguiente (Hurrengoa) sakatuta.

Instalazio-urrats guztiak exekutatzen amaitutakoan, Finalizar (Amaitu) sakatu behar duzu.

Open Office: bulego libreko suitea

Erabilera-adibidea

OpenOffice.org zabaltzen duzunean, pantaila bat agertuko zaizu. Pantaila horretan, testu-dokumentu bat, kalkulu-orri bat, aurkezpen bat, marrazki bat, datu-base bat edo formula bat hautatu ahal izango duzu.

Azpian, jada baden txantiloi bat edo dokumentu bat irekitzeko ikono bat ikusiko duzu.

Horrez gain, goialdeko eskuin-muturrean beste ikono bat ikusiko duzu, eguneratzeak deskargatzeko balio duena (programaren funtzio berriak edo aurreko funtzioen zuzenketak).

Erabili beheko ikonoak, txantiloi berriak eskuratzeko, OpenOffice.org suiteari ezaugarri berriak eransteko, erregistratzeko edo tresnari buruz informazio gehiago lortzeko.

Txantiloiak aurreformateatutako dokumentuak dira, eta programa bakoitzaren erabilera komun batzuk zehazten dituzte, hala nola ordutegiak edo egutegiakWriter tresnan:

Beste zenbait informazio

Agregar una nueva característica a OpenOffice.org (Erantsi ezaugarri berri bat OpenOffice.org suiteari) ikonoa sakatzen baduzu, hiztegiak, clipArt delakoak (aurrediseinatutako irudiak, dokumentuetan txertatzeko) eta beste zenbait aplikazio erabilgarri eta dibertigarri eskuratu ahal izango dituzu, hala nola Sudokuen sorgailu bat Calc tresnarako.

OpenOffice.org software librea denez gero, erabiltzaileek komunitatearekin parteka ditzakete egiten dituzten hobekuntzak. Horregatik, etengabe ikusi dituzu eguneratzeak, osagarriak, txantiloiak eta funtzio berriak, mundu guztiko hainbat egilek eginak.

IKT Glosategia

Joan glosariora bi termino hauei buruzko informazioa jasotzeko: txantiloia eta eguneratzea.

Writer: testu prozesatzailea

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Writer testu-prozesadore bat da, eta berdin balio du testu laburrak editatzeko (ipuinak, inprimakiak, eta gutunak) eta testu zabalak editatzeko (hainbat atalez edo kapituluz osatutako testuak, aurkibide automatikoak, erreferentzia bibliografikoak, irudien aurkibideak eta abar).

Testu-prozesadore bat erabiltzen denean, argi izan behar da editatzeko tresna bat dela; hau da, une batez idazten ari garen testua ez dela behin betikoa izango, eta edukiaren nahiz formatuaren hainbat elementu aldatu ahal izango direla.

Horrek funtsezko ondorio bat du: hobe da gure arreta testuaren edukia idazten soilik jartzea eta formatuaz ahaztea, harik eta testua mekanografiatuta eduki arte.

Berdin dio non amaitzen den lerroa. Idatzi, besterik gabe.

Erabili Intro (Sartu) tekla paragrafo bat amaitzen denean edo soilik izenburu bat idatzitakoan. Testu-prozesadoreak berak erabakiko du hitz bat lerro honetan geratuko den edo hurrengora igaroko den, orrialdearen tamainaren, marjinen, letra-tipoaren, lerroartearen eta lerrokatze-motaren (eskuinean, ezkerrean, erdian, justifikatuta) edo zutabeen arabera:

Edukia idatzitakoan hasiko gara aldatzen tamaina, letra-tipoa, marjinak, izenburuen lerrokatzea eta abar.

Zure testua laburra bada, orrialde gutxi batzuetakoa, tresna-barra erabili ahal izango duzu, letra-tipoak eta letren tamaina, kolorea, ertzak eta lerrokatzea erabakitzeko:

Idatzi behar duzun testua oso luzea bada, idazten duzun elementu bakoitzak zer estilo izango duen zehaztu behar duzu: “1. goiburua”, “2. goiburua”, “testuaren gorputza”, eta aurrerago zehaztu ahal izango duzu nola ikustea nahi duzun mota bereko elementu guztiak. Zeure estiloak ere sortu ahal izango dituzu: “iruzkina edo argibidea”, “lauki batez nabarmendutako testua”…

Horrela, aurkibide bat txertatzen duzunean, zuk zehaztutako testu-estiloetan oinarritutako zerrenda bat sortuko da automatikoki. Gainera, zerrenda hori automatikoki eguneratuko da, izenburuak gehitzen, ezabatzen edo aldatzen badituzu, edo lekuz aldatzen.

Writer aplikazioa erabilita, irudiak txertatu ahal izango dituzu testuan, bai eta taulak, grafikoak, animazioak, estekak eta abar ere. Nahi adina aukera dituzu; izan ere, bertsio berriak bizkor sortzen dira, bata bestearen atzetik, eta, aldiro, prestazio berriak eta ordura artekoak baino hobeak izaten dituzte.

Writer: testu prozesatzailea

Erabilera-adibidea

Ireki Writer aplikazioa programen menuan, edo hautatu OpenOffice.org eta egin klik testu-dokumentuan.

Ubuntu erabiltzen baduzu, bulegoko programen barruan OpenOffice.org aukera aurkituko duzu. Hautatu testu-prozesadorea.

Writer aplikazioaren lehen pantailak egitura hau du:

  • fitxategiaren izena eta aplikazioa izenburuaren barran;

  • menuaren barra, programaren aukera guztietan sartzeko aukera ematen duena;

  • tresna-barra estandarra eta formatuarena, pantailaren beste toki batzuetara eraman dezakezuna, saguarekin ezker-muturretik arrastatuta:

Tresna-barra jatorrizko lekura itzultzeko, arrastatu izenburuaren barratik:

  • Erregela oso erabilgarria da editatzen ari garenak paperezko orrian zer kokapen duen jakin nahi dugunean. Neurri-unitatea ere alda dezakezu, haren gainean eskuin-botoia erabilita:

  • Orriaren muga eta testuaren muga gidalerroak dira, testua editatzen laguntzeko, eta ez dira inprimatuko.

  • Marrazteko tresna-barra, berriz, dokumentuan elementu hauek txertatzeko erabiltzen da: oinarrizko zenbait forma, legendak, testu mugigarriak eta abar. Tresna-barra estandarra eta formatuarena bezalaxe, marrazteko tresna-barra ere arrasta dezakezu ezker-muturretik.

  • Egoera-barrak informazio hau ematen du: dokumentuaren orrialde-kopurua, orrialdearen konfigurazioa, bistaratzeko modua eta abar.

Writer: testu prozesatzailea

Erabili menua, aipatutako elementu bakoitza aktibatzeko eta desaktibatzeko:

Lanean hasitakoan, kurtsorea keinuka ikusiko duzu, testuaren mugen hasieran.

Hasteko, idatzi izenburu bat eta, amaitzeko, sakatu Intro (Sartu) tekla. Berriz saka dezakezu tekla hori, izenburuaren eta testuaren artean tarte bat egon dadin. Gero, idatzi paragrafo luze bat, Intro (Sartu) tekla sakatu gabe, harik eta azken puntura iritsi arte. Lerro batean tokirik ez duten hitzak hurrengora jaitsiko dira automatikoki.

Erabili Ver (Ikusi), Escala (Eskala) aukera –edo tresna-barra estandarreko eskala ikonoa-, lana eskala handiagoan edo txikiagoan bistaratzeko. Horrek ez dio eragingo gero inprimatuko den testuari.

Idazten duzun bitartean, berehala ohartuko zara hitz asko gorriz azpimarratuta daudela, honela:

Writer tresnak hitz bat bere lexikoan aurkitzen ez duenean, horrelaxe adierazten du.

Baliteke hitz hori ez izatea gaztelaniazkoa, edo gaizki idatzita egon daiteke edo, besterik gabe, agian Writer tresnak ez du hitz hori bere lexikoan eta gehitu egin behar da. Egin klik eskuin-botoiarekin hitzaren gainean, eta: hautatu aldatzeko proposatutako hitzetako bat; sakatu Ignorar (Ez egin kasurik), ezer ez egiteko (adibidez, nahita idatzi baduzu hitz bat aldatuta edo beste hizkuntza batekoa bada); sakatu Ignorar todo (Ez egin kasurik inoiz), hitz hori ez adierazteko testu guztian; edo sakatu Incluir (Gehitu), lexikoan gehitzeko eta hemendik aurrera ez hartzeko oker idatzitako terminotzat.

Writer: testu prozesatzailea

Testuaren itxura aldatzea

Testuaren itxura alda dezakezu, idazten joan ahala, aukera bakoitza aldez aurretik aktibatuta eta amitutakoan desaktibatuta. Adibidez, sakatu lodia, etzana, edo azpimarratuta botoia, nabarmendu nahi duzun hitza idatzi aurretik. Gero, idatzi hitza; eta azkenik, sakatu berriz ere lehengo botoia:

Gauza bera egin ahal izango duzu tekla-konbinazio hau erabilita: CTRL+N letra lodirako, CTRL+U azpimarratzeko, CTRL+K letra etzanerako.

Lehenik testuaren edukiari erreparatzea eta itxura gero aldatzea erabaki baduzu, hautatu egin beharko duzu testu-blokea, formatua aldatzen duen edozein aukera erabili aurretik.

Modu bat baino gehiago dago testuaren zati bat hautatzeko.

Sagua erabilita egin nahi baduzu, saiatu honako bi aukera hauekin.

  • Arrastatu sagua testuaren gainean, blokearen hasieratik amaierara arte. Testu-zati bat hautatzeko modurik deserosoena da.

  • Egin klik bikoitza hitz baten gainean, hitza hautatzeko; hiru klik, esaldia hautatzeko; eta lau klik, paragrafo osoa hautatzeko.

Nahiago baduzu teklatua erabili, egin proba bi konbinazio hauekin.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu kurtsorearen geziak, letraz letra edo lerroz lerro hautatzeko.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu CTRL + gezia, hitzez hitz hautatzeko.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu Inicio tekla (Hasiera), Fin tekla (Amaiera), RePag tekla edo AvPag tekla. Lerroaren hasierara arte, amaierara arte, aurreko orrialde osoa edo hurrengo orrialde osoa hautatuko duzu.

  • Erabili CTRL+E, testu osoa hautatzeko.

Testu-zati bat hautatutakoan, formatuaren tresna-barrako aukera gehienak erabili ahal izango dituzu; esate baterako, letra-tipoa aldatzea, letraren tamaina aldatzea, kolorea aldatzea eta abar.

Saguaren erakuslea tresna-barraren aukera baten gainean uzten baduzu, aukera horren izena ikusiko duzu:

Hautatu Alinear a la izquierda (Lerrokatu ezkerrean) / Centrado (Erdian) / Alinear a la derecha (Lerrokatu eskuinean), testuaren kokapena aldatzeko:

Zure testuan bi marjinak lerrokatuta ikustea nahi baduzu, hautatu Justificado (Justifikatuta) aukera. Writer tresnak hitzen arteko tarteen tamaina aldatuko du, efektu hori lortzeko.

Alineado a la izquierda (Ezkerrean lerrokatuta)

Centrado (Erdian)

Alineado a la derecha (Eskuinean lerrokatuta)

Justificado (Justifikatuta)

Paragrafo hau ezkerrean lerrokatuta dago. Ezkerreko marjinak lerro baten itxura du, baina eskuinekoa irregularra da.

Paragrafo hau erdian lerrokatuta dago.

Paragrafoaren bi aldeetan antzeko tartea dago.

Paragrafo hau eskuinean lerrokatuta dago.

Eskuineko marjina lerro zuzen bat da, baina ezkerrekoa irregularra da.

Paragrafo hau justifikatuta dago. Erreparatu hitzen arteko tarteen tamainari, eta marjinak parekatzeko aldatu egiten direla ikusiko duzu.

Writer: testu prozesatzailea

Gorde fitxategia. Horretarako, erabili tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) ikonoa, Archivo (Fitxategia) menuko Guardar (Gorde) aukera edo CTRL+S tekla-konbinazioa.

Fitxategi berri bat hasiko dugu, Nuevo (Berria) goitibeherako menua erabilita, eta Documento de texto (Testu-dokumentua) hautatuta.

Idatzi izenburua, sakatu Intro tekla (Sartu), lerroa amaitzeko, eta idatzi kontsigna bat zure ikasleentzat. Item zenbakituen zerrenda bat idazteko, erabili Activar/desactivar numeración botoia (Aktibatu/desaktibatu zenbakikuntza).

Intro tekla (Sartu) sakatzean, hurrengo paragrafoa automatikoki zenbakitzen dela ikusiko duzu.

Paragrafo bat beste koska edo maila batean zenbakitzea nahi baduzu (hau da, aurreko paragrafoaren hasieraren parean), erabili TAB tekla (Q letraren ezkerrean).

Aukera batzuk hautatzeko, saguaren eskuin-botoia erabil dezakezu, paragrafo berri baten gainean Numeración y viñetas… (Zenbakikuntza eta buletak…) aukeraren gainean klik eginda.

Hautatutako mailako paragrafo bakoitzak zer sinbolo izango duen ere hauta dezakezu (zenbaki bat, letra bat, zenbaki erromatar bat eta abar), bai eta aurretik edo atzetik testu bat izango duen ere, besteak beste.

Egin klik Aceptar (Onartu) botoiaren gainean, aldaketak aplikatzeko eta ikusteko.

Goragoko mailako beste paragrafo bat sortzeko, erabili maiuskula + TAB tekla-konbinazioa.

Ez al zaizu iruditzen lerroak elkartuegiak daudela? Banandu ditzagun gehixeago. Horretarako, hautatu lehenik lerroak, saguaren eskuin-botoia hautapenaren gainean erabilita. Hautatu Interlineado (Lerroartea) aukera.

Orain arte idatzitako guztiaren aurretik testu bat erantsi nahi baduzu (esate baterako, tarte bat, ikasleak izen-abizenak idatz ditzan), kurtsorea hasierara eraman dezakezu, CTRL + Inicio tekla (Hasiera) konbinazioaren bidez, eta Intro tekla (Sartu) sakatu. Testu guztia behera mugituko da.

Intro tekla (Sartu) gehiegitan sakatzen baduzu, aski duzu Retroceso (Atzera tekla) sakatzea (Intro [Sartu] teklaren gainean), paragrafo-amaiera adierazten duten soberako karaktere guztiak ezabatzeko.

Writer: testu prozesatzailea

Orain, igo kurtsorea eta idatzi “Izena:”

Baina puntuzko lerroa ez dugu eskuz idatziko, banan-banan. Writer tresnak behar dugun edozer gauza automatikoki egiten nola lagun diezagukeen ikasten jarraituko dugu.

Noraino nahi duzu iristea lerroa? Egin klik bikoitza erregelaren gainean, lerroak amaiera izatea nahi duzun tokian; adibidez, 15. zenbakian.

L letraren antzeko sinbolo bat ikusiko duzu toki horretan, eta Tabuladoreei buruzko aukera-multzo bat. Hautatu puntuzko lerroa, betetzeko karaktereetarako, eta sakatu Aceptar (Onartu).

Orain, sakatu TAB tekla. Puntuzko lerroa egina!

Tabuladorearen kokapena aldatu nahi baduzu, aski duzu arrastatzea. Horrela, lerroaren luzera aldatuko duzu.

Kurtsorea beste paragrafo batera mugitzen duzunean, laster ikusiko duzu ez dela agertzen erregelan marka egin berria. Izan ere, tabuladoreak egungo paragraforako (aldaketa egitean kurtsorea gainean duen paragraforako) edo hautatutako paragrafoetarako sortzen dira.

Hortaz, testu-zati bateko tabuladorea aldatzeko, aldatu beharreko paragrafoa edo paragrafoak hautatu behar dituzu, lehenik.

Writer tresnarekin lanean ari zarenean, izartxo bat ikusiko duzu egoera-barran. Horrek adierazten du gorde gabeko zenbait aldaketa dituzula. Erabili tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) botoia edo sakatu CTRL + G.

Orain, gordetzeko botoia desaktibatuta dagoela ikusiko duzu, eta jada ez da ageriko izartxoa egoera-barran:

Writer: testu prozesatzailea

Irudi bat txertatuko dugu, dokumentua erakargarriagoa egiteko.

Erabili bi aldiz Intro (Sartu) tekla, zenbakikuntza gabeko paragrafo bat sortzeko.

Bilatu irudizko fitxategi bat zure ordenagailuan, edo deskargatu Wikimedia Commons webgunetik (http://commons.wikimedia.org/ ) edo antzeko batetik edo Irudien eta soinuen banku edo biltegi batetik (http://bancoimagenes.isftic.mepsyd.es/ ), eta gogoan gorde zer karpetatan dagoen. Itzuli Writer tresnara eta egin klik Insertar (Txertatu) menuan, Imagen (Irudia) / A partir de archivo (Fitxategi batetik) aukeran.

Erabili muturretako nodoak, irudiaren tamaina aldatzeko:

Arrastatu irudia beste toki batera, saguaren ezker-botoia erabilita. Orain, hautatu dei-mota bat, marrazteko tresna-barran:

Egin klik eta eutsi sakatuta saguaren botoiari, puxika testuaren edozein tokitan sortzeko:

Arrastatu nodo horia, deiaren muturrak non egon behar duen adierazteko:

Erabili tresna-barra, ezaugarri hauek zehazteko: atzeko planoaren kolorea, ertzaren estiloa, ertzaren kolorea eta abar:

Egin klik bikoitza puxikaren gainean (puxikarentzat atzeko plano gardena hautatu baduzu, klik bikoitza egin beharko duzu deiaren ertzaren gainean), barruan testua idazteko. Kurtsorea aktibatuta dagoenean, letraren itxura hautatu ahal izango duzu. Gero aldatu nahi baduzu, klik bikoitza egin beharko duzu testuaren gainean, edo testua hautatu, eta tresna-barran nahi dituzun aukerak hautatu.

Writer: testu prozesatzailea

Beste zenbait informazio

Zure lanaren edukia prest dagoenean, inprimatu ahal izango duzu, edo beste formatu batzuetara esportatu.

PDF motako fitxategi bat partekatzeko, aski duzu klik egitea Exportar directamente como PDF (Esportatu zuzenean PDF formatuan) botoiaren gainean, tresna-barran:

Beste testu-prozesadore batzuen erabiltzaileekin partekatu nahi baduzu, honela egin dezakezu: erabili Archivo (Fitxategia) menua, Guardar como… (Gorde honela…) aukera. Tipo (Mota) aukeran, hautatu zer testu-prozesadorerekin irekiko den fitxategi berria. RTF formatua ere hauta dezakezu, formatu estandar bat erabili nahi baduzu.

Zure dokumentua inprimatzeko, egin inprimatzeko aurrebista, lehenik. Han, ederki ikusiko duzu zer tokitan inprimatuko den orrian objektu bakoitza, zerbait inprimatzeko eremutik kanpo dagoen eta abar.

Inprimatu beharrekoa ez badago zuk nahi bezala, aldatu orrialdearen tamaina eta marjinak, Formato (Formatua) menuko Página (Orrialdea) aukera erabilita.

Página (Orrialdea) fitxan, paper-mota eta marjinak alda ditzakezu.

Itzuli aurrebistara, inprimatu aurretik, orriaren ezarpenak behar bezala aldatu dituzula egiaztatzeko. Guztia zuk nahi bezala dagoela ikusten duzunean, egin klik Imprimir archivo directamente (Inprimatu fitxategia zuzenean) aukeran:

IKT Glosategia

Joan Glosario (Glosarioa) atalera, termino hauei buruzko informazioa jasotzeko: Carácter (Karakterea), Edición de texto (Testu-edizioa) eta Barra de herramientas (Tresna-barra).

Impress: aurkezpen sortzailea

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Aurkezpen-sorgailuek diapositiba-sorta bat sortzeko aukera ematen dute, proiektagailu baten bidez gainazal zuri batean proiektatzeko, ordenagailu baten pantailan ikusteko, edo Interneten argitaratzeko, zenbait tresnaren bidez.

Diapositiba-aurkezpen horiek era askotara erabiltzeko presta daitezke. Adibidez:

  • erabiltzaileak bere ordenagailuan ikusiko du aurkezpena, eta tekla bat sakatuko du, pantaila batetik hurrengora joan nahi duen bakoitzean;

  • erabiltzaileak toki publiko bateko pantailan ikusiko du aurkezpena, eta diapositibak automatikoki agertuko dira bata bestearen atzetik, denbora jakin bat igarotakoan;

  • hizlari batek hitz egingo du, diapositibek lagunduta. Erabili sagua edo erakusle bat, pantailan zenbait elementu nabarmentzeko, eta erakutsi paragrafoz paragrafo zure diapositibetako elementuak.

Kasu bakoitzerako, aurkezpena sortzeko unean kontuan hartu beharreko hainbat elementu egongo dira. Esate baterako, hezkuntza-arloko bi kasu oso ezberdin aipa ditzakegu.

  • Irakasle batek eskola emateko material lagungarritzat erabiltzen du aurkezpena. Bertan egongo bada, item bakoitza azaltzen, diapositiban testu laburrak egotea komeni da, ideia nagusia aipatzeko, irakasleak osatuko baitu gero.

  • Beste irakasle batek ere aurkezpena erabiltzen du, baina gainera, ikasleei ematen die, ikasketa-material gisa. Halakoetan, item laburrek azalpen-materialez, esteka interesgarriz, laguntza-fitxategiak zabaltzeko botoiz eta abarrez lagunduta joan beharko dute.

Impress: aurkezpen sortzailea

Erabilera-adibideak:

Ireki Impress aplikazioa, programen menutik, edo hautatu OpenOffice.org eta egin klik Presentación (Aurkezpena) aukeraren gainean.

Ezer baino lehen, aurkezpenak sortzeko morroiaren pantaila ikusiko duzu. Hautatu Presentación vacía (Aurkezpen hutsa) eta egin klik Siguiente (Hurrengoa) botoian.

Orain, atzeko plano bat hautatu ahal izango duzu zure aurkezpenerako; aurrerago izango duzu aukera atzeko plano hori aldatzeko.

Egin klik atzeko planoen motaren batean, eta gero, Siguiente (Hurrengoa) botoiaren gainean, berriz ere.

Hautatu aldaketa-efektu bat, diapositiba batetik besterako trantsiziorako. Animazioa eskuineko laukian ikusiko duzu. Abiadura ere hauta dezakezu.

Zure aurkezpena automatikoki exekutatuko bada, hemen zehatz dezakezu orrialde bakoitzaren iraupena. Bestela, hautatu Predeterminado (Lehenetsia) aurkezpen-mota.

Egin klik Crear (Sortu) botoiaren gainean. Orain, zure aurkezpenak orrialde zuri bat du.

Hautatu eduki-mota bat, diapositiba horretarako. Adibidez, Página de título (Izenburuaren orrialdea):

Gero, egin klik izenburuaren gainean eta idatzi:

Amaitzeko, egin klik testu-eremuaren kanpoan (hurrengo testuan egin dezakezu klik zuzenean, editatzeko).

Impress: aurkezpen sortzailea

Diapositiba berri bat sortzeko, erabili Insertar (Txertatu) menuko Diapositiva (Diapositiba) aukera. Ezkerrean, lehen diapositibaren miniatura ikusiko duzu goian, eta egungo diapositiba, azpian. Egoera-barran, aurkezpenak zenbat diapositiba dituen ikusiko duzu, eta zeinetan zauden une horretan.

Hautatu berriz ere diseinu bat, eskuineko aukeren artean. Oraingoan, izenburu bat, testu bat eta irudi bat biltzen dituen eredua izan liteke. Egin klik bikoitza irudiaren ikonoaren gainean, zure ordenagailuan fitxategi bat aurkitzeko:

Irudi gainean klik bikoitza eginez, irudi bat gehi diezaiokezu testuari (adibidez, iturria edo egilea aipatzeko). Egin klik eskuineko testuaren gainean, diapositiban beste edukiren bat txertatzeko.

Jarraitu diapositibak txertatzen eta diseinua hautatzen.

Erabili tresna-barrak letra-tipoa, letraren tamaina edo itxura aldatzeko. Testuaren tamaina laukia baino handiagoa bada, hautatu testua (saguarekin edo maiuskularen tekla sakatuta edukirik geziak erabilita) eta egin klik Reducir fuente (Murriztu letraren tamaina) aukeraren gainean.

Maiz gorde lana, tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) botoia erabilita.

Impress: aurkezpen sortzailea

Erabili Retroceder página (Aurreko orrialdera) / Avanzar página (Hurrengo orrialdera) teklak, diapositiba batetik bestera joateko. Joan aurkezpenaren amaierara eta txertatu beste diapositiba bat. Hautatu diseinuen artetik barren bidezko grafiko bat duen bat.

Gero, egin klik bikoitza grafikoaren ikonoaren gainean, datuak idazteko:

Egin klik grafikoaren gainean eskuineko botoiarekin, eta hautatu Datos del gráfico (Grafikoko datuak) aukera. Erabili goialdeko botoiak lerroak/zutabeak txertatzeko edo ezabatzeko.

>Datuak aldatzeko, egin klik datu bakoitzaren gainean. Amaitutakoan, egin klik ixteko botoian:

Egin klik lehen diapositiban, aurkezpena funtzionatzen ikusteko. Sakatu F5 tekla edo hautatu Ver (Ikusi) / Presentación (Aurkezpena).

Diapositiben hurrenkera, trantsizioko efektua edo diapositiba bakoitzaren iraupena aldatzeko, edo diapositiba-talde bat hautatu eta ekintza bat egiteko, erabili Clasificador de diapositivas (Diapositiben ordenatzailea) bistaratze-modua. Saguaren eskuineko botoiarekin diapositiba baten gainean klik eginez, hainbat aukera izango dituzu eskura, egindako hautapenari aplikatzeko:

Egin klik berriz ere Normal fitxan, diapositiben edukia editatzeko.

Zure fitxategia prest dagoenean, PDF formatuan esportatuta parteka dezakezu, tresna-barran klik soil bat eginda:

Fitxategi menuko Guardar como… (Gorde honela…) aukera ere erabil dezakezu, fitxategia beste zenbait formatutara pasatzeko.

Impress: aurkezpen sortzailea

Beste zenbait informazio

Diapositiben elementu komunak aldatzeko, diapositiben maisua erabil dezakezu.

Egin klik saguaren eskuineko botoiarekin atzeko planoaren gainean, atzeko planoko irudia zehazteko.

Degradatua ere erabil dezakezu, Preparar página (Prestatu orrialdea) aukerako Fondo (Atzeko planoa) fitxa hautatuta.

Egin klik saguaren eskuineko botoiarekin testu-eremuaren gainean, atzeko planoaren (eremuaren) eta ertzaren (lerroaren) kolorea zehazteko.

Egin klik eskuineko botoiarekin atzeko planoko elementu bakoitzaren gainean, aldatzeko; elementuak ezabatzeko, berriz, hautatu ezkerreko botoiarekin eta sakatu Suprimir (Ezabatu) tekla.

Dibujo (Marrazkia) tresna-barra erabilita, lerroak, laukiak eta beste zenbait elementu erants ditzakezu.

Diapositibak editatzera itzultzeko, erabili Cerrar vista de documento maestro aukera (Itxi dokumentu nagusiaren ikuspegia).

IKT Glosategia

Joan Glosario (Glosarioa) atalera, termino hauen berri jasotzeko: diapositiva (diapositiba), orador (hizlaria) eta Transición de diapositivas (diapositiben arteko trantsizioa).

Calc: kalkulu orrien sortzailea

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Kalkulu-orriak lerroz eta zutabez osatuta daude. Calc tresnan, zutabe bakoitzaren izena letra bat da, eta lerro bakoitzarena, zenbaki bat.

Kaptura honetan, B zutabea dago hautatuta:

Oraingoan, berriz, 9. lerroa:

Zutabe baten eta lerro baten arteko gurutzaketa denean, gelaxka bati egiten zaio erreferentzia. Pantailaren hurrengo kaptura honetan, C8 gelaxka dago aktibatuta:

Hainbat datu lerroka eta zutabeka antolatuta sartzean datza, nagusiki, kalkulu-orrien erabilera. Datu horiei, zenbait formula eransten zaizkie, behar ditugun balioak automatikoki kalkulatzeko, eta emaitza horiek eguneratu egiten dira jatorriko datuak aldatzean.

Kalkulu-orri izugarri konplexuak ere sor daitezke, lerro eta zutabeen matrize bat baino gehiagokoak, eta orri guztietako datuak elkarrekin lotzen dituzten kalkuluak egiten dituzte, bai eta estatistika-grafikoak ere:

Calc: kalkulu orrien sortzailea

Erabilera-adibidea

Ireki Calc aplikazioa programen menutik, edo hautatu OpenOffice.org eta egin klik kalkulu-orrian.

Idatzi izenburua A1 gelaxkan, formatuari kasurik egin gabe. Laster ohartuko zara idazten duzuna bi tokitan idazten dela aldi berean: edukia jasotzen duen gelaxkan eta formularen barran.

Sakatu Intro (Sartu) tekla, A1 gelaxkako edukia berresteko.

Erabili teklatuko geziak, kurtsorea A3 gelaxkara eramateko, edo egin klik gelaxkaren gainean. Idatzi "Abizena" eta sakatu TAB tekla (teklatuan, Q letraren ezkerraldean). Jarraitu idazten: “Izena”, “1. kalifikazioa”, “2. kalifikazioa”, “3. kalifikazioa”, “Batez bestekoa”. Horretarako, sakatu TAB beti, zutabe batetik bestera igarotzeko.

Edozein gelaxkatan klik egiten baduzu, formula-barran ikusiko duzu bertako edukia.

Aktibatu A4 gelaxka eta hasi idazten ikasle-talde baten abizenak. Sakatu Intro (Sartu) tekla, beherantz idazteko edo TAB eskuinerantz idazteko. Ez idatzi kalifikazioen batez bestekoa.

Gorde fitxategia, tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) ikonoa erabilita.

Calc: kalkulu orrien sortzailea

Aktibatu F4 gelaxka eta idatzi bertan formula bat, Calc aplikazioak batez bestekoa kalkula dezan. Lehenik, = sinboloa erabiliko dugu, formula bat dela adierazteko.

1 kalifikazioa (C4 gelaxkan dago), 2. kalifikazioa (D4 gelaxkan) eta 3. kalifikazioa (E4 gelaxkan) batuko ditugu. Gero, hiru zenbakiarekin zatituko dugu:

=(C4+D4+E4)/3

Formula gelaxkan eta formulen barran ikusiko duzu:

Intro (Sartu) letra sakatzean, gelaxkan ikusiko duzu eragiketaren emaitza. Baina F4 gelaxkaren gainean berriz klik egiten baduzu, bertako edukia formulen barran ikusiko duzu:

Batez bestekoa lortzeko beste bide bat funtzio hau idaztea da:

=PROMEDIO(C4:E4) (BATEZ BESTEKOA)

Elkarren segidako gelaxken formulak banan-banan idatz ditzakezu: F5, F6, F7…

Baina lan handiegia izango litzateke, batez ere ehunka lerroko kalkulu-orria bada. Horregatik, formula kopiatu egin daiteke, F4 gelaxkako formularen eskuineko beheko muturreko laukia arrastatuta.

Zifra guztiak dezimaletara biribiltzeko, erabili botoi hauek: Formato numérico: añadir decimal (Zenbakizko formatua: gehitu dezimala) / Formato numérico: disminuir decimal (Zenbakizko formatua: gutxitu dezimala), zifra guztiak adierazitako dezimal-kopurura biribiltzeko (lehenik, batean egin beharko duzu klik, eta gero bestean; izan ere, lehen urratsean gelaxka guztien dezimal-kopurua bateratuko da).

Hautatu zutabeen izenburuei dagozkien gelaxkak, saguarekin arrastatuz edo maiuskula teklari sakatuta eutsita teklatuko geziak sakatuz.

Gero, erabili Formato (Formatua) tresna-barrako botoiak, letra loditan jartzeko edo izenburuei kolorea aldatzeko.

Gelaxka guztietan izenburu orokorra erdian jarri nahi baduzu, hautatu lehenik zer gelaxka-multzotan nahi duzun jartzea erdian izenburua (A1etik F1era). Gero, erabili Combinar celdas (Bateratu gelaxkak) botoia; eta azkenik, Centrar (Jarri erdian).

Calc: kalkulu orrien sortzailea

Beste zenbait informazio

Kalkulu-orriaren ia funtzionamendu osoa automatiza dezakezu. Zure ikasleen izenak eta kalifikazioak besterik ez dituzu sartu beharko.

Esate baterako, 7tik beherako kalifikazioak kolore jakin batez adierazteko eska diezaiokezu Calc aplikazioari.

Hautatu datu guztiak eta egin klik Formato (Formatua) menuko Formato condicional… (Baldintzazko formatua…) aukeran

Orain, idatzi baldintza bat; adibidez: “gelaxkaren balioa 7tik beherakoa bada, gelaxkaren estiloa honoko hau izan dadila: Resultado (Emaitza)”.

Zeure gelaxka-estiloak sortu nahi badituzu, lehenik gelaxka bati eman beharko diozu formatu hori, gelaxka hautatu, eta gero, Formato (Formatua) menuko Estilo (Estiloa) aukera erabili, eta aukera honen gainean egin klik: Nuevo estilo a partir de la selección (Estilo berri bat, hautapenetik abiatuta).

Calc aplikazioak ahal handia du era guztietako kalkuluak egiteko.

Zure kalkulu-orrian zer funtzio txerta ditzakezun esploratu nahi baduzu, erabili funtzioak sortzeko morroia:

Egin klik gelaxka batean, datuen azpian, kalifikazio-talde batean kalifikaziorik baxuena zein den adieraziko duen formula bat.

Egin klik Asistente: funciones (Morroia: funtzioak) ikonoan, bilatu zerrendan Min. funtzioa. Egin klik bikoitza funtzioaren gainean, eta idatzi zer bloketan duden kalifikazioak. "F4tik F10era" adierazteko, honela idazten da:

F4:F10

Egin klik Aceptar (Onartu) botoiaren gainean. Funtzioa txertatu duzun tokian, adierazitako blokeko kalifikazio txikiena zein den ikusiko duzu.

Kalkulu-orri bat inprimatu baino lehen, aurrebista ikusi behar duzu. Izan ere, orriaren luzera edo zabalera ez da orrialde batean sartzen, normalean, eta marjinak aldatu behar izaten dira edo orrialde bakoitzean zer izenburu errepikatu behar diren adierazi behar izaten da.

Tresna-barra estandarrean, hauek egiteko botoiak daude: Vista preliminar (Inprimatzeko aurrebista), inprimatzeko botoia eta PDF motako fitxategi bat sortzekoa.

IKT Glosategia

Bisita informazio atala Glosategia on baldintzak Gelaxka , blokea eta formula .

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Nueva característica

Menú desplegable botón derecho