Calc: kalkulu orrien sortzailea
Deskribapena eta funtzio nagusiak
Kalkulu-orriak lerroz eta zutabez osatuta daude. Calc tresnan, zutabe bakoitzaren izena
letra bat da, eta lerro bakoitzarena, zenbaki bat.
Kaptura honetan, B zutabea dago hautatuta:
Oraingoan, berriz, 9. lerroa:
Zutabe baten eta lerro baten arteko gurutzaketa denean, gelaxka bati egiten zaio
erreferentzia. Pantailaren hurrengo kaptura honetan, C8 gelaxka dago aktibatuta:
Hainbat datu lerroka eta zutabeka antolatuta sartzean datza, nagusiki, kalkulu-orrien erabilera.
Datu horiei, zenbait formula eransten zaizkie, behar ditugun balioak automatikoki kalkulatzeko, eta emaitza horiek eguneratu
egiten dira jatorriko datuak aldatzean.
Kalkulu-orri izugarri konplexuak ere sor daitezke, lerro eta zutabeen matrize bat baino gehiagokoak,
eta orri guztietako datuak elkarrekin lotzen dituzten kalkuluak egiten dituzte, bai eta estatistika-grafikoak ere: