Open Office: bulego libreko suitea
Deskribapena eta funtzio nagusiak
Open Office ofimatika-suite libre bat da. Ohiko lanerako pentsatutako programa-multzo
bat da, eta hainbat formatutako informazioa erabiltzen du:
Writer testu-prozesadorearen bidez, edozein luzeratako testuak sortu eta
edita daitezke, eta era guztietako formatu-aukerak ematen ditu: letra-tipoak, eskemak, taulak, buletak, zenbakitzea eta abar.
Bestalde, eragiketa konplexuak egiteko aukera ere ematen du: postarako dokumentuak konbinatzea eta eremu aldakorrak txertatzea,
beste hainbat aukeren artean.
Kalkulu-orri eta datu-base xumeak sortzeko, Calc aplikazioa izugarri tresna
erabilgarria eta ahaltsua da. Datuak tauletara ekartzeko aukera ematen du, gero formulak sortzeko, datuak bilatzeko, antolatzeko,
estatistika-grafikoak sortzeko eta abarrerako.
Gaiak aurkezteko, ekitaldi berezietarako edo ohiko eskolak emateko, gero eta arruntagoa da
diapositiben emanaldiak erabiltzea. Impress tresnarekin, zeure diapositiba-aurkezpenak sortu ahal izango
dituzu, eta ikasleekin landu ahal izango duzu nola sortu gaien, ipuinen, lan praktikoen eta abarren aurkezpenak. Diapositiba
hauetan, era guztietako elementuak txertatu ahal izango dituzu: kalkulu-orriak, eskemak, animazioak, bideoa...
Kontzeptuen mapa bat, zuhaitz genealogiko bat edo testuaz baino gehiago formaz osatutako edozein
motatako eskema bat sortu behar baduzu, Draw erabil dezakezu.
Datu-base konplexu bat sortzeko, hainbat taula dituena, eta beste datu-baseen ohiko tresna
batzuekin bateragarria izateko, Base erabil dezakezu.
Horrez gain, Open Office suiteak beste ofimatika-suite batzuetako fitxategiak irekitzeko
aukera ematen du, bai eta beste formatu batzuetara esportatzeko aukera ere, bateragarria izaten jarrai dezan. Open Office
suiteko tresna guztiek zuzenketa ortografikoa egiten dute, hainbat hizkuntzatan.