Calc: kalkulu orrien sortzailea
Beste zenbait informazio
Kalkulu-orriaren ia funtzionamendu osoa automatiza dezakezu. Zure ikasleen izenak eta kalifikazioak besterik
ez dituzu sartu beharko.
Esate baterako, 7tik beherako kalifikazioak kolore jakin batez adierazteko eska diezaiokezu Calc aplikazioari.
Hautatu datu guztiak eta egin klik Formato (Formatua) menuko Formato condicional… (Baldintzazko formatua…) aukeran
Orain, idatzi baldintza bat; adibidez: “gelaxkaren balioa 7tik beherakoa bada, gelaxkaren estiloa honoko hau izan
dadila: Resultado (Emaitza)”.
Zeure gelaxka-estiloak sortu nahi badituzu, lehenik gelaxka bati eman beharko diozu formatu hori,
gelaxka hautatu, eta gero, Formato (Formatua) menuko Estilo (Estiloa) aukera erabili, eta
aukera honen gainean egin klik: Nuevo estilo a partir de la selección (Estilo berri bat, hautapenetik abiatuta).
Calc aplikazioak ahal handia du era guztietako kalkuluak egiteko.
Zure kalkulu-orrian zer funtzio txerta ditzakezun esploratu nahi baduzu, erabili funtzioak sortzeko morroia:
Egin klik gelaxka batean, datuen azpian, kalifikazio-talde batean kalifikaziorik baxuena zein den
adieraziko duen formula bat.
Egin klik Asistente: funciones (Morroia: funtzioak) ikonoan, bilatu zerrendan Min.
funtzioa. Egin klik bikoitza funtzioaren gainean, eta idatzi zer bloketan duden kalifikazioak. "F4tik F10era" adierazteko,
honela idazten da:
F4:F10
Egin klik Aceptar (Onartu) botoiaren gainean. Funtzioa txertatu duzun tokian, adierazitako blokeko
kalifikazio txikiena zein den ikusiko duzu.
Kalkulu-orri bat inprimatu baino lehen, aurrebista ikusi behar duzu. Izan ere, orriaren luzera edo zabalera ez da orrialde
batean sartzen, normalean, eta marjinak aldatu behar izaten dira edo orrialde bakoitzean zer izenburu errepikatu behar diren
adierazi behar izaten da.
Tresna-barra estandarrean, hauek egiteko botoiak daude: Vista preliminar (Inprimatzeko
aurrebista), inprimatzeko botoia eta PDF motako fitxategi bat sortzekoa.