Writer: testu prozesatzailea
Orain, igo kurtsorea eta idatzi “Izena:”
Baina puntuzko lerroa ez dugu eskuz idatziko, banan-banan. Writer tresnak behar
dugun edozer gauza automatikoki egiten nola lagun diezagukeen ikasten jarraituko dugu.
Noraino nahi duzu iristea lerroa? Egin klik bikoitza erregelaren gainean, lerroak amaiera izatea nahi
duzun tokian; adibidez, 15. zenbakian.
L letraren antzeko sinbolo bat ikusiko duzu toki horretan, eta Tabuladoreei buruzko
aukera-multzo bat. Hautatu puntuzko lerroa, betetzeko karaktereetarako, eta sakatu Aceptar (Onartu).
Orain, sakatu TAB tekla. Puntuzko lerroa egina!
Tabuladorearen kokapena aldatu nahi baduzu, aski duzu arrastatzea. Horrela, lerroaren luzera aldatuko
duzu.
Kurtsorea beste paragrafo batera mugitzen duzunean, laster ikusiko duzu ez dela agertzen erregelan
marka egin berria. Izan ere, tabuladoreak egungo paragraforako (aldaketa egitean kurtsorea gainean duen paragraforako) edo
hautatutako paragrafoetarako sortzen dira.
Hortaz, testu-zati bateko tabuladorea aldatzeko, aldatu beharreko paragrafoa edo paragrafoak hautatu
behar dituzu, lehenik.
Writer tresnarekin lanean ari zarenean, izartxo bat ikusiko duzu egoera-barran. Horrek
adierazten du gorde gabeko zenbait aldaketa dituzula. Erabili tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) botoia
edo sakatu CTRL + G.
Orain, gordetzeko botoia desaktibatuta dagoela ikusiko duzu, eta jada ez da ageriko izartxoa egoera-barran: