Open Office: bulego libreko suitea
Instalatzea eta deskargatzea / webgunean aurkitzea
Ubuntu erabiltzen baduzu, ofimatika-programen multzoaren barruan aurkituko duzu OpenOffice.org.
Egiaztatu azken bertsioa duzula instalatuta, eta gaztelaniaz dagoela.
Hala ez bada, OpenOffice.orgdeskargatzeko eta instalatzeko, sartu web-orri honetan: http://es.openoffice.org/
Egin klik Descárgalo ahora (Deskargatu orain) botoian, programa eskuratzeko. Windowsen
erabiltzailea bazara, instalazio-fitxategia deskargatu behar duzu:
Instalatzeko programa arakatzailearen deskarga-zerrendan ikusiko duzu.
Egin klik bikoitza deskargatutako fitxategiaren gainean, instalatzen hasteko. Windowsek
segurtasun-ohartarazpen bat erakutsiko dizu. Dena dela, exekutatu programa.
Descomprimir (Deskonprimitu) sakatu behar duzu, OpenOffice.org guneko instalazio-fitxategiak
exekuta daitezen.
Hautatu instalazio estandarra, eta onartu lehenetsitako aukera guztiak, instalazio-programaren pantaila bakoitzean
Siguiente (Hurrengoa) sakatuta.
Instalazio-urrats guztiak exekutatzen amaitutakoan, Finalizar (Amaitu) sakatu behar duzu.