Writer: testu prozesatzailea
Erabili menua, aipatutako elementu bakoitza aktibatzeko eta desaktibatzeko:
Lanean hasitakoan, kurtsorea keinuka ikusiko duzu, testuaren mugen hasieran.
Hasteko, idatzi izenburu bat eta, amaitzeko, sakatu Intro (Sartu) tekla. Berriz saka dezakezu tekla
hori, izenburuaren eta testuaren artean tarte bat egon dadin. Gero, idatzi paragrafo luze bat, Intro (Sartu) tekla sakatu
gabe, harik eta azken puntura iritsi arte. Lerro batean tokirik ez duten hitzak hurrengora jaitsiko dira automatikoki.
Erabili Ver (Ikusi), Escala (Eskala) aukera –edo tresna-barra estandarreko
eskala ikonoa-, lana eskala handiagoan edo txikiagoan bistaratzeko. Horrek ez dio eragingo gero inprimatuko den testuari.
Idazten duzun bitartean, berehala ohartuko zara hitz asko gorriz azpimarratuta daudela, honela:
Writer tresnak hitz bat bere lexikoan aurkitzen ez duenean, horrelaxe adierazten du.
Baliteke hitz hori ez izatea gaztelaniazkoa, edo gaizki idatzita egon daiteke edo, besterik gabe,
agian Writer tresnak ez du hitz hori bere lexikoan eta gehitu egin behar da. Egin klik eskuin-botoiarekin
hitzaren gainean, eta: hautatu aldatzeko proposatutako hitzetako bat; sakatu Ignorar (Ez egin kasurik), ezer ez egiteko (adibidez,
nahita idatzi baduzu hitz bat aldatuta edo beste hizkuntza batekoa bada); sakatu Ignorar todo (Ez egin kasurik inoiz), hitz
hori ez adierazteko testu guztian; edo sakatu Incluir (Gehitu), lexikoan gehitzeko eta hemendik aurrera ez hartzeko oker idatzitako
terminotzat.