Writer: testu prozesatzailea
Erabilera-adibidea
Ireki Writer aplikazioa programen menuan, edo hautatu OpenOffice.org
eta egin klik testu-dokumentuan.
Ubuntu erabiltzen baduzu, bulegoko programen barruan OpenOffice.org
aukera aurkituko duzu. Hautatu testu-prozesadorea.
Writer aplikazioaren lehen pantailak egitura hau du:
fitxategiaren izena eta aplikazioa izenburuaren barran;
menuaren barra, programaren aukera guztietan sartzeko aukera ematen duena;
tresna-barra estandarra eta formatuarena, pantailaren beste toki batzuetara eraman dezakezuna, saguarekin ezker-muturretik
arrastatuta:
Tresna-barra jatorrizko lekura itzultzeko, arrastatu izenburuaren barratik:
Orriaren muga eta testuaren muga gidalerroak dira, testua editatzen laguntzeko, eta ez dira inprimatuko.
-
Marrazteko tresna-barra, berriz, dokumentuan elementu hauek txertatzeko erabiltzen da: oinarrizko zenbait forma, legendak,
testu mugigarriak eta abar. Tresna-barra estandarra eta formatuarena bezalaxe, marrazteko tresna-barra ere arrasta dezakezu
ezker-muturretik.
-
Egoera-barrak informazio hau ematen du: dokumentuaren orrialde-kopurua, orrialdearen konfigurazioa, bistaratzeko modua
eta abar.