KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Oinarrizko ofimatika irakasleentzat
Writer: testu prozesatzailea
6 de 22
0%

Writer: testu prozesatzailea

Deskribapena eta funtzio nagusiak

Writer testu-prozesadore bat da, eta berdin balio du testu laburrak editatzeko (ipuinak, inprimakiak, eta gutunak) eta testu zabalak editatzeko (hainbat atalez edo kapituluz osatutako testuak, aurkibide automatikoak, erreferentzia bibliografikoak, irudien aurkibideak eta abar).

Testu-prozesadore bat erabiltzen denean, argi izan behar da editatzeko tresna bat dela; hau da, une batez idazten ari garen testua ez dela behin betikoa izango, eta edukiaren nahiz formatuaren hainbat elementu aldatu ahal izango direla.

Horrek funtsezko ondorio bat du: hobe da gure arreta testuaren edukia idazten soilik jartzea eta formatuaz ahaztea, harik eta testua mekanografiatuta eduki arte.

Berdin dio non amaitzen den lerroa. Idatzi, besterik gabe.

Erabili Intro (Sartu) tekla paragrafo bat amaitzen denean edo soilik izenburu bat idatzitakoan. Testu-prozesadoreak berak erabakiko du hitz bat lerro honetan geratuko den edo hurrengora igaroko den, orrialdearen tamainaren, marjinen, letra-tipoaren, lerroartearen eta lerrokatze-motaren (eskuinean, ezkerrean, erdian, justifikatuta) edo zutabeen arabera:

Edukia idatzitakoan hasiko gara aldatzen tamaina, letra-tipoa, marjinak, izenburuen lerrokatzea eta abar.

Zure testua laburra bada, orrialde gutxi batzuetakoa, tresna-barra erabili ahal izango duzu, letra-tipoak eta letren tamaina, kolorea, ertzak eta lerrokatzea erabakitzeko:

Idatzi behar duzun testua oso luzea bada, idazten duzun elementu bakoitzak zer estilo izango duen zehaztu behar duzu: “1. goiburua”, “2. goiburua”, “testuaren gorputza”, eta aurrerago zehaztu ahal izango duzu nola ikustea nahi duzun mota bereko elementu guztiak. Zeure estiloak ere sortu ahal izango dituzu: “iruzkina edo argibidea”, “lauki batez nabarmendutako testua”…

Horrela, aurkibide bat txertatzen duzunean, zuk zehaztutako testu-estiloetan oinarritutako zerrenda bat sortuko da automatikoki. Gainera, zerrenda hori automatikoki eguneratuko da, izenburuak gehitzen, ezabatzen edo aldatzen badituzu, edo lekuz aldatzen.

Writer aplikazioa erabilita, irudiak txertatu ahal izango dituzu testuan, bai eta taulak, grafikoak, animazioak, estekak eta abar ere. Nahi adina aukera dituzu; izan ere, bertsio berriak bizkor sortzen dira, bata bestearen atzetik, eta, aldiro, prestazio berriak eta ordura artekoak baino hobeak izaten dituzte.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Glosategia

  • Actualizacion (Eguneratzea): Software librea erabiltzen denean, komunitateak etengabe hobetzen du erabiltzen ari garen produktua eta, horren ondorioz, programak maiz jakinaraziko digu produktu horren bertsio berri bat dagoela. Garrantzitsua da bertsio horien bidez eguneratuta egotea, funtzionaltasuna hobetzeko edo segurtasunean nahiz edo tresnaren baten funtzionamenduan zuzenketa batzuk egiteko.
  • Tresna-barra: funtzioaren arabera multzokatutako botoi-multzoa da. Botoi horiek menuan dauden funtzioak egiten dituzte, baina funtziorik arruntenak arin egiteko aukera ematen dute. Tresna-barrak bistaratu eta ezkutatu egin daitezke, bai eta mugitu eta konfiguratu ere.
  • Blokea: saguaren bidez edo teklatua erabilita hauta daitezkeen gelaxken multzoa. Multzo hori aipatzeko, mutur bateko eta beste muturreko gelaxkak idazten dira, komaz bereizita; adibidez: “A1:B5” eta “B1:B12”.
  • Karakterea: idatz daitekeen letra, zenbaki edo sinbolo bakoitza. Testu-tratamenduko programa batean txertatzean, ez dira ikusten zenbait karaktere, baina testuaren egitura aldatzen dute. Esate baterako, Intro (Sartu) teklak paragrafo-amaiera bat txertatzen du.
  • Gelaxka: lerro baten eta zutabe baten arteko ebakidura (A1, B5, C23).
  • Diapositiba: aurkezpen baten orrialde bakoitza.

  • Testua editatzea: testu-fitxategi bat sortu eta aldatzea; aurreko testua txerta daiteke edo gainean idatzi, formatua eman eta testuak ez diren elementuak gehitu (irudiak, grafikoak, etab.).
  • Formula: gelaxka baten eduki-mota, kalkulu bat egiten duena. “=” zeinuaz hasten da eta, batzuetan, beste funtzio batzuk izaten ditu, hala nola MIN, SUMA (BATUKETA), PROMEDIO (BATEZ BESTEKOA), etab.
  • Hizlaria: diapositiben bidezko aurkezpena erakusten duen pertsona.
  • Txantiloia: Txantiloi esaten zaio moldeen gisan dokumentu berriak sortzeko balio duen dokumentuari. Antzeko lan-moten oinarria erabakita edukitzeko modu bat da; adibidez, irakasgaien ordutegiak eta egutegiak. Zure txantiloiak ere sor ditzakezu, baldin eta zure jardueran aldatzen ez diren elementuak dituen eredu bat badago, eta hasieratik ager dadin nahi baduzu, beti posizio berean eta formatu berarekin.

  • Diapositiben arteko trantsizioa: diapositiba batetik bestera aldatzean exekutatzen den animazioa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest