KAPSULA – 1 MAILAKO IKT TAILERRA
Oinarrizko ofimatika irakasleentzat
Writer: testu prozesatzailea
9 de 22
0%

Writer: testu prozesatzailea

Testuaren itxura aldatzea

Testuaren itxura alda dezakezu, idazten joan ahala, aukera bakoitza aldez aurretik aktibatuta eta amitutakoan desaktibatuta. Adibidez, sakatu lodia, etzana, edo azpimarratuta botoia, nabarmendu nahi duzun hitza idatzi aurretik. Gero, idatzi hitza; eta azkenik, sakatu berriz ere lehengo botoia:

Gauza bera egin ahal izango duzu tekla-konbinazio hau erabilita: CTRL+N letra lodirako, CTRL+U azpimarratzeko, CTRL+K letra etzanerako.

Lehenik testuaren edukiari erreparatzea eta itxura gero aldatzea erabaki baduzu, hautatu egin beharko duzu testu-blokea, formatua aldatzen duen edozein aukera erabili aurretik.

Modu bat baino gehiago dago testuaren zati bat hautatzeko.

Sagua erabilita egin nahi baduzu, saiatu honako bi aukera hauekin.

  • Arrastatu sagua testuaren gainean, blokearen hasieratik amaierara arte. Testu-zati bat hautatzeko modurik deserosoena da.

  • Egin klik bikoitza hitz baten gainean, hitza hautatzeko; hiru klik, esaldia hautatzeko; eta lau klik, paragrafo osoa hautatzeko.

Nahiago baduzu teklatua erabili, egin proba bi konbinazio hauekin.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu kurtsorearen geziak, letraz letra edo lerroz lerro hautatzeko.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu CTRL + gezia, hitzez hitz hautatzeko.

  • Eutsi sakatuta maiuskula tekla eta sakatu Inicio tekla (Hasiera), Fin tekla (Amaiera), RePag tekla edo AvPag tekla. Lerroaren hasierara arte, amaierara arte, aurreko orrialde osoa edo hurrengo orrialde osoa hautatuko duzu.

  • Erabili CTRL+E, testu osoa hautatzeko.

Testu-zati bat hautatutakoan, formatuaren tresna-barrako aukera gehienak erabili ahal izango dituzu; esate baterako, letra-tipoa aldatzea, letraren tamaina aldatzea, kolorea aldatzea eta abar.

Saguaren erakuslea tresna-barraren aukera baten gainean uzten baduzu, aukera horren izena ikusiko duzu:

Hautatu Alinear a la izquierda (Lerrokatu ezkerrean) / Centrado (Erdian) / Alinear a la derecha (Lerrokatu eskuinean), testuaren kokapena aldatzeko:

Zure testuan bi marjinak lerrokatuta ikustea nahi baduzu, hautatu Justificado (Justifikatuta) aukera. Writer tresnak hitzen arteko tarteen tamaina aldatuko du, efektu hori lortzeko.

Alineado a la izquierda (Ezkerrean lerrokatuta)

Centrado (Erdian)

Alineado a la derecha (Eskuinean lerrokatuta)

Justificado (Justifikatuta)

Paragrafo hau ezkerrean lerrokatuta dago. Ezkerreko marjinak lerro baten itxura du, baina eskuinekoa irregularra da.

Paragrafo hau erdian lerrokatuta dago.

Paragrafoaren bi aldeetan antzeko tartea dago.

Paragrafo hau eskuinean lerrokatuta dago.

Eskuineko marjina lerro zuzen bat da, baina ezkerrekoa irregularra da.

Paragrafo hau justifikatuta dago. Erreparatu hitzen arteko tarteen tamainari, eta marjinak parekatzeko aldatu egiten direla ikusiko duzu.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Glosategia

  • Actualizacion (Eguneratzea): Software librea erabiltzen denean, komunitateak etengabe hobetzen du erabiltzen ari garen produktua eta, horren ondorioz, programak maiz jakinaraziko digu produktu horren bertsio berri bat dagoela. Garrantzitsua da bertsio horien bidez eguneratuta egotea, funtzionaltasuna hobetzeko edo segurtasunean nahiz edo tresnaren baten funtzionamenduan zuzenketa batzuk egiteko.
  • Tresna-barra: funtzioaren arabera multzokatutako botoi-multzoa da. Botoi horiek menuan dauden funtzioak egiten dituzte, baina funtziorik arruntenak arin egiteko aukera ematen dute. Tresna-barrak bistaratu eta ezkutatu egin daitezke, bai eta mugitu eta konfiguratu ere.
  • Blokea: saguaren bidez edo teklatua erabilita hauta daitezkeen gelaxken multzoa. Multzo hori aipatzeko, mutur bateko eta beste muturreko gelaxkak idazten dira, komaz bereizita; adibidez: “A1:B5” eta “B1:B12”.
  • Karakterea: idatz daitekeen letra, zenbaki edo sinbolo bakoitza. Testu-tratamenduko programa batean txertatzean, ez dira ikusten zenbait karaktere, baina testuaren egitura aldatzen dute. Esate baterako, Intro (Sartu) teklak paragrafo-amaiera bat txertatzen du.
  • Gelaxka: lerro baten eta zutabe baten arteko ebakidura (A1, B5, C23).
  • Diapositiba: aurkezpen baten orrialde bakoitza.

  • Testua editatzea: testu-fitxategi bat sortu eta aldatzea; aurreko testua txerta daiteke edo gainean idatzi, formatua eman eta testuak ez diren elementuak gehitu (irudiak, grafikoak, etab.).
  • Formula: gelaxka baten eduki-mota, kalkulu bat egiten duena. “=” zeinuaz hasten da eta, batzuetan, beste funtzio batzuk izaten ditu, hala nola MIN, SUMA (BATUKETA), PROMEDIO (BATEZ BESTEKOA), etab.
  • Hizlaria: diapositiben bidezko aurkezpena erakusten duen pertsona.
  • Txantiloia: Txantiloi esaten zaio moldeen gisan dokumentu berriak sortzeko balio duen dokumentuari. Antzeko lan-moten oinarria erabakita edukitzeko modu bat da; adibidez, irakasgaien ordutegiak eta egutegiak. Zure txantiloiak ere sor ditzakezu, baldin eta zure jardueran aldatzen ez diren elementuak dituen eredu bat badago, eta hasieratik ager dadin nahi baduzu, beti posizio berean eta formatu berarekin.

  • Diapositiben arteko trantsizioa: diapositiba batetik bestera aldatzean exekutatzen den animazioa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Iris Fernández
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest