Impress: aurkezpen sortzailea
Beste zenbait informazio
Diapositiben elementu komunak aldatzeko, diapositiben maisua erabil dezakezu.
Egin klik saguaren eskuineko botoiarekin atzeko planoaren gainean, atzeko planoko irudia zehazteko.
Degradatua ere erabil dezakezu, Preparar página (Prestatu orrialdea) aukerako Fondo
(Atzeko planoa) fitxa hautatuta.
Egin klik saguaren eskuineko botoiarekin testu-eremuaren gainean, atzeko planoaren (eremuaren) eta ertzaren (lerroaren)
kolorea zehazteko.
Egin klik eskuineko botoiarekin atzeko planoko elementu bakoitzaren gainean, aldatzeko; elementuak
ezabatzeko, berriz, hautatu ezkerreko botoiarekin eta sakatu Suprimir (Ezabatu) tekla.
Dibujo (Marrazkia) tresna-barra erabilita, lerroak, laukiak eta beste zenbait elementu erants
ditzakezu.
Diapositibak editatzera itzultzeko, erabili Cerrar vista de documento maestro aukera (Itxi dokumentu nagusiaren
ikuspegia).