Calc: kalkulu orrien sortzailea
Aktibatu F4 gelaxka eta idatzi bertan formula bat, Calc aplikazioak batez bestekoa kalkula dezan. Lehenik,
= sinboloa erabiliko dugu, formula bat dela adierazteko.
1 kalifikazioa (C4 gelaxkan dago), 2. kalifikazioa (D4 gelaxkan) eta 3. kalifikazioa (E4 gelaxkan) batuko
ditugu. Gero, hiru zenbakiarekin zatituko dugu:
=(C4+D4+E4)/3
Formula gelaxkan eta formulen barran ikusiko duzu:
Intro (Sartu) letra sakatzean, gelaxkan ikusiko duzu eragiketaren emaitza. Baina F4 gelaxkaren
gainean berriz klik egiten baduzu, bertako edukia formulen barran ikusiko duzu:
Batez bestekoa lortzeko beste bide bat funtzio hau idaztea da:
=PROMEDIO(C4:E4) (BATEZ BESTEKOA)
Elkarren segidako gelaxken formulak banan-banan idatz ditzakezu: F5, F6, F7…
Baina lan handiegia izango litzateke, batez ere ehunka lerroko kalkulu-orria bada. Horregatik, formula
kopiatu egin daiteke, F4 gelaxkako formularen eskuineko beheko muturreko laukia arrastatuta.
Zifra guztiak dezimaletara biribiltzeko, erabili botoi hauek: Formato numérico:
añadir decimal (Zenbakizko formatua: gehitu dezimala) / Formato numérico: disminuir decimal (Zenbakizko formatua: gutxitu
dezimala), zifra guztiak adierazitako dezimal-kopurura biribiltzeko (lehenik, batean egin beharko duzu klik, eta gero bestean;
izan ere, lehen urratsean gelaxka guztien dezimal-kopurua bateratuko da).
Hautatu zutabeen izenburuei dagozkien gelaxkak, saguarekin arrastatuz edo maiuskula teklari sakatuta
eutsita teklatuko geziak sakatuz.
Gero, erabili Formato (Formatua) tresna-barrako botoiak, letra loditan jartzeko edo izenburuei kolorea
aldatzeko.
Gelaxka guztietan izenburu orokorra erdian jarri nahi baduzu, hautatu lehenik zer gelaxka-multzotan nahi duzun jartzea
erdian izenburua (A1etik F1era). Gero, erabili Combinar celdas (Bateratu gelaxkak) botoia; eta azkenik,
Centrar (Jarri erdian).