Impress: aurkezpen sortzailea
Diapositiba berri bat sortzeko, erabili Insertar (Txertatu) menuko Diapositiva
(Diapositiba) aukera. Ezkerrean, lehen diapositibaren miniatura ikusiko duzu goian, eta egungo diapositiba, azpian. Egoera-barran,
aurkezpenak zenbat diapositiba dituen ikusiko duzu, eta zeinetan zauden une horretan.
Hautatu berriz ere diseinu bat, eskuineko aukeren artean. Oraingoan, izenburu bat, testu bat eta
irudi bat biltzen dituen eredua izan liteke. Egin klik bikoitza irudiaren ikonoaren gainean, zure ordenagailuan fitxategi
bat aurkitzeko:
Irudi gainean klik bikoitza eginez, irudi bat gehi diezaiokezu testuari (adibidez, iturria edo
egilea aipatzeko). Egin klik eskuineko testuaren gainean, diapositiban beste edukiren bat txertatzeko.
Jarraitu diapositibak txertatzen eta diseinua hautatzen.
Erabili tresna-barrak letra-tipoa, letraren tamaina edo itxura aldatzeko. Testuaren tamaina laukia baino handiagoa bada,
hautatu testua (saguarekin edo maiuskularen tekla sakatuta edukirik geziak erabilita) eta egin klik Reducir fuente (Murriztu
letraren tamaina) aukeraren gainean.
Maiz gorde lana, tresna-barra estandarreko Guardar (Gorde) botoia erabilita.