Writer: testu prozesatzailea
Beste zenbait informazio
Zure lanaren edukia prest dagoenean, inprimatu ahal izango duzu, edo beste formatu batzuetara esportatu.
PDF motako fitxategi bat partekatzeko, aski duzu klik egitea Exportar
directamente como PDF (Esportatu zuzenean PDF formatuan) botoiaren gainean, tresna-barran:
Beste testu-prozesadore batzuen erabiltzaileekin partekatu nahi baduzu, honela egin dezakezu: erabili Archivo (Fitxategia)
menua, Guardar como… (Gorde honela…) aukera. Tipo (Mota) aukeran, hautatu zer testu-prozesadorerekin irekiko den fitxategi
berria. RTF formatua ere hauta dezakezu, formatu estandar bat erabili nahi baduzu.
Zure dokumentua inprimatzeko, egin inprimatzeko aurrebista, lehenik. Han, ederki ikusiko duzu zer tokitan inprimatuko
den orrian objektu bakoitza, zerbait inprimatzeko eremutik kanpo dagoen eta abar.
Inprimatu beharrekoa ez badago zuk nahi bezala, aldatu orrialdearen tamaina eta marjinak, Formato (Formatua) menuko
Página (Orrialdea) aukera erabilita.
Página (Orrialdea) fitxan, paper-mota eta marjinak alda ditzakezu.
Itzuli aurrebistara, inprimatu aurretik, orriaren ezarpenak behar bezala aldatu dituzula egiaztatzeko.
Guztia zuk nahi bezala dagoela ikusten duzunean, egin klik Imprimir archivo directamente (Inprimatu fitxategia zuzenean) aukeran: