IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
1.2. Ariketa: argazkitik adierazpen grafikora
9separador_indice_X_de_N19
0%

1.2. Ariketa: argazkitik adierazpen grafikora

Landuko ditugun

IKT GAITASUNAK *

Beharko ditugun IKT MATERIALAK ETA BALIABIDEAK

  • Produktibitate-tresnak erabiltzea zenbait motatako konponbideak sortzeko(editore grafikoa)

  • Irudi digitalen tratamendua eta marrazteko tresnak

  • Argazki digitalak

  • Gimp programa

Marrazteko tresnak: Gimp

Hurrengo lanari ekiteko prestatuta egoteko, Gimp programak marrazteko eskaintzen dituen tresnak birpasatuko ditugu. Argazkietan azaltzen diren poligonoak planoan irudikatzea da helburua.

1. urratsa. Geruza bat sortzea

Gimp programak, irudiak tratatzeko gainerako programak bezala, geruzekin egiten du lan. Xafla gardenak bezalakoak dira geruzak, eta bata bestearen gainean jar daitezke. Geruza horietako bakoitzak dituen objektuak banaka manipula daitezke, eta, beraz, errazagoa da irudiekin lan egitea.

  • Capas (Geruzak) dioen leihoaren bidez, geruza bat sortuko dugu (1 behealdeko irudian) eta “Poligono” izena jarriko diogu, argazkian irudikatutako poligonoa han marrazteko.

Gimp. Ventana capas

Ohartuko gara geruza bat dugula jatorrizko argazkiarekin, eta izenburu hau duela: "Fondo" (Hondoa) eta beste bat hutsik, izenburu hau duela: "Polígonos" (Poligonoak).

  • Egin klik begi baten marrazkiaren eta geruzaren izenaren artean ageri den laukiaren (2) gainean. Kate baten bi kate-maila batuta erakusten duen irudi bat azalduko da, eta horrek esan nahi du Fondo (Atzealdea) izenburuko geruza blokeatuta dagoela, hau da, ezin dela aldaketarik egin. Aukera hori oso baliagarria da geruzak banaka lantzeko.

  • Begiaren irudia (3) geruzaren edukia ikusteko edo ezkutatzeko aukera da, eta hori bera erabiliko dugu irudikatuko dugun poligonoa hobeto bistaratzeko.

2. urratsa. Argazkian dauden poligonoak marraztea

Gimp programaren bidez irudiak marrazteko, gutxienez hiru modu ditugu aukeran tresna-kutxan:

Gimp. Formas de trazar figuras

  • Trazar rutas (Bideak marraztu)(1) aukera erabilita, oso erraza da segmentu zuzen itxiak adieraztea eta gero aukera bat sortzea kolore batez betetzeko edo bide bat marraztea ertzak nabarmentzeko.

  • Pincel (Pintzela) edo Lápiz (Arkatza) (2) aukera eta Mayúscula (Maiuskula) tekla erabilita, ertzak esku hutsez marraztu ditzakegu.

  • Trazar selección (Marraztu aukeratutakoa) aukera erabilita, hau da, Editar (Editatu) (3) menuan dagoena, aurretik aukeratuta daukagun eremu baten ertzak margotu ditzakegu, zenbait hautaketa-tresna erabilita.

Irudiak marrazterakoan, poligono bat baino gehiago nabarmendu nahi badira, komeni da kolore desberdinak erabiltzea.

Tresna-kutxan dauden laukitxoen bidez hautatzen dira koloreak. Bi kolore bereizten dira, aurrealdekoa (ezkerreko laukitxoa) eta atzealdeko kolorea (eskuinekoa).

Laukitxo batean zein bestean klik eginda, elkarrizketa-leihora irits daiteke, eta hor kolore-gama handia izango duzu aukeran.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable