IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
2.2.Ariketa: poligonoak artean gaiaren sarrera prestatu
14separador_indice_X_de_N19
0%

2.2.Ariketa: poligonoak artean gaiaren sarrera prestatu

Landuko ditugun

IKT gaitasunak *

Beharko ditugun IKT MATERIALAK ETA BALIABIDEAK

  • Jardueraren xedea kontuan izanik, informazio interesgarria eta fidagarria duten erreferentziako web-orriak bilatu.

  • Arbel digitalaren (ADI edo proiektagailua eta ordenagailua) funtzioak erabili

  • Googleren irudi-bilatzailea

  • ADI (edo proiektagailua eta ordenagailua)

Hurrengo lanaren bidez, ikasleek artelanak egin ahalko dituzte poligonoekin. Ikasleak inspiratze aldera eta haiei adibideak emate aldera, artelanetan geometria erabili duten zenbait artistaren artelanak erakutsiko dizkiegu.

Lan adierazgarri batzuk argitaratuta dituzten webguneak bilatuko ditugu. Kandinsky, Escher, Picasso eta Miró adibide onak izan daitezke jarduerari ekiteko.

Googleren irudi-bilatzailea erabiliko dugu: http://image.google.es

Hitz gako gisa artista baten izena jarriko dugu eta “kubismo” hitza ere komeni da jartzea, gure premietara ondoen egokitzen den lan-mota zein den hobeto zehazteko.

Buscador Google imágenes. Resultados obtenidos con las palabras clave “Picasso” y “cubismo”

Figura geometrikoak nabarmen erakusten dituen pintura-lanen bat hautatuko dugu.

Aurkitutako pintura-lanak erregistratzeko zenbait estrategia erabil ditzakegu; estrategiak daukagun denboraren arabera hautatuko ditugu:

  • Biltegiratzea gogokoetan edo laster-marka sozial batean irudiak dituzten web-helbideak.

  • Kopiatzea ohar-blok sinple batean web-helbideak, eta argitzea artistaren izena eta artelanari buruzko informazioa.

Nahikoak izango dira hiru edo lau artelan adierazgarri erakustea geometria eta artea nola uztartzen diren jakinarazteko ikasleei. Sarrerari denbora gehiago eskaini nahi izanez gero, erreferentziako web-orri gomendagarriak kontsultatzea gomendatzen dugu.

Erreferentziako web-orri gomendagarriak:

  • Geometría en todas partes:

http://poligonos2.blogspot.com/

Peruko Lehen Hezkuntzako ikastetxe bateko irakasle baten bloga, Kandinsky, Escher, Miró, Rayp, Otero eta Carreño artisten argazkiak biltzen dituena. Animalien eta paisaien argazkiak ere biltzen ditu, besteak beste.

  • “La geometría se hace arte” izeneko bideoa. "La Aventura del Saber" saioa, TVE-2 kateko hezkuntza-telebistakoa. “Más por menos” matemakari buruzko seriea:

http://www.youtube.com/watch?v=ls53O75VVH8

Oso bideo ona, arte hispaniar-musulmana eta M.C. Escher margolaria hizpide duena. Gidoia eta errealizazioa: Antonio Pérez.

Poligono artistikoak (1h)

Ikasgelako talde guztiarekin ikusiko ditugu hautatutako artelanak eta adierazitako figura geometrikoak hauteman eta deskribatuko ditugu.

Ikasleei esango diegu saguarekin edo arbel digitalaren arkatzarekin txandaka adierazteko artelaneko poligonoak.

Zenbait artelani buruz aritu ondoren, eta horiekin ohitu ondoren ikasleei esango diegu lan bat diseinatzeko Gimp programarekin, eta poligono erregularrak eta irregularrak soilik erabilita diseinatzeko (baldintza gehiago jar daitezke; esaterako, edukitzea gutxienez triangelu isoszele bat, trapezio bat, angelu zorrotz bat...).

Poligonoak marratzeko 1. jardueran erabilitako tresna berak erabil ditzakete.

Neurketa-tresna

Handitzeko tresna

Bideak marrazteko tresna

Arkatzaren tresna

Eta beste batzuk ere erabil ditzakete:

Betetzeko tresna.

Kolore zehatz bat edo kolore-eredu bat.

Kolore-hartzailearen tresna

Agian nahiago dute jatorrizko argazkiak erabili, eta, collage-teknikaren antzera, beste figura batzuk erantsi irudian. Gogoan izan figurak kopiatu eta nahi adina aldiz itsats daitezkeela.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable