IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
1.1. Ariketa: poligonoak antzematen gure inguruan
7separador_indice_X_de_N19
0%

1.1. Ariketa: poligonoak antzematen gure inguruan

2. urratsa. Irudiak moztea, poligonoaren irudia fokalizatzeko

Irudiak lantzeko edo tratatzeko programa asko daude, argazkiak mozteko eta argazkien tamaina txikitzeko aukera ematen dutenak. Gure kasuan, Gimp programa erabiliko dugunez ikasleekin hurrengo lanean, lan honetarako ere programa bera erabiliko dugu.

Logo Gimp
Zer da Gimp?

GIMP (GNUren akronimoa, ingelesezko “Image Manipulation Programa”) irudiak tratatzeko programa libre bat da, eta aukera ematen du, besteak beste, argazkiei ukitu bat egiteko, marrazteko, irudiak sortzeko, irudien formatua aldatzeko... Irudi-formatu anitz onartzen ditu (PNG, JPEG, GIF, TIFF, etc.). Linux, Windows o Mac plataformetan erabil daiteke.

Deskargatu Gimp programa:

Jarraian beteko ditugun jarraibideak eta ikasleekin beteko ditugunak berberak dira:

  • Gimp programa deskargatzea eta instalatzea.

Prozedura horretarako laguntzarik behar izanez gero, Aula digital Gimp (Gimp gela digitala) prestakuntza tutorialak jarraibideak emango dizkizu, urratsez urrats.

  • Ireki Gimp programa eta ondoren ukitua egin nahi diogun irudia.

  • Klik egigo dugu herramienta de selección de rectángulos (Laukizuzenak hautatzeko tresna) (1) aukeran eta, gero, Imagen, (Irudia) menuan Recortar a la selección (Moztu hautatutakoa) aukera hautatuko dugu(2).

 Gimp. Utilizando herrramienta de selección

3. urratsa. Fitxategiaren tamaina egiaztatzea

Argazkiari moztu nahi zaion zatia moztu eta gero, egiaztatuko dugu tamaina ez dela handiegia lan egin ahal izateko. Horretarako, Imagen (Irudia) menuan Establecer tamaño de lienzo (Ezarri oihalaren tamaina) aukera hautatu behar dugu. Leiho bat zabalduko da, zabalera eta/edo altuera aldatzeko aukera ematen duena. Aldaketa baieztatzeko, egin klik Redimensionar(Neurriak ezarri) aukeran.

Gimp. Cuadro de diálogo para modificar dimensiones de una imagen

Gure irudien gehieneko mugari dagokionez, gutxi gorabehera, 800 pixel zabal eta 600 luze izan daiteke egokia. Bi neurriak lotzen dituen kate baten ikurra kate-mailak batuta dituela ageri denean, esan nahi du datu bat aldatzen bada (zabalera, esaterako) altuera ere proportzio berean aldatuko dela, irudiaren itxura bere horretan uzteko. Katearen gainean klik eginez gero, kate-mailak banandu egiten dira eta zabalera eta altuera datuak independente bilakatzen dira. Kate-mailak beti batuta edukitzea komeni da, bi datuetako baten tamaina aldatzea nahikoa izango baita.

Zenbat leku hartzen du gure irudiak?

  • Aldaketa hori egin ondoren, irudiak gure disko lokalean zenbat leku hartzen duen jakin nahi izanez gero, klik egin behar dugu, lehendabizi, Imagen (Irudia) menuan eta gero Propiedades de la imagen (Irudi-propietateak) aukeran.

  • Fitxa bat zabalduko da, bilatu Tamaño del archivo (Fitxategiaren tamaina) itema.

Erreferentzia gisa, kontuan hartu behar dugu 500 kb baino txikiagoko irudi-fitxategiak ez duela kalitatea galtzen pantailan ikusteko eta, halaber, posta elektronikoa, bloga edo beste web-zerbitzu batzuk erabilita jaso eta bidal daitekeela.

Propiedades de la imagen

4. urratsa. Fitxategia gordetzea

Amaieran, irudiaren kopia bat gordetzea gomendatzen da eta, hala, jatorrizko argazkia gode.

Lana amaitu dugu, eta irudiak erabiltzeko zenbait estrategia ikasi ditugu: argazkiak deskargatu ordenagailuan, irudiak hautatu eta zati bat moztu, dimentsioak aldatu eta tamaina egiaztatu. Prozedura hori oso baliagarria izango da beste edozein argazkiri aplikatzeko, eta, hala, gustuko ez dugun argazki-zatiak ezabatzeko eta tamaina txikitzeko, posta elektronikoa bidali ahal izateko, edo blogean, foro edo beste webgune batean eta abar kargatzeko.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable