IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
3.1. Ariketa: tutorialerako gidoia prestatu
16separador_indice_X_de_N19
0%

3.1. Ariketa: tutorialerako gidoia prestatu

3. urratsa. Grabatzea

Klik eginez gero Vídeo (Bideoa) aukeran, lauki hori batek nabarmenduko du grabatuko den pantaila, eta atzerako kontaketaren bidez adieraziko zaizu noiz hasiko den grabatzen. Une horretan bertan has gaitezke ahotsa grabatzen, mikrofonoa erabiliz.

Jing. Comenzando a grabar un vídeo

Bideoaren sistemak aukera hauek ditu:

1.

Gelditu grabazioa.

F7 aukera sakatuta ere bai. Bideoa amaitzeko erabiltzen da aukera hori.

2.

Eten grabazioa.

F8 aukera sakatuta ere bai.

Beste fitxategi bat irekitzeko, esatariz aldatzeko edo grabatu nahi ez ditugun gainerako ekintzetarako erabiliko dugu eten aukera. Gero, F8 tekla berriro sakatuz gero, grabatzen hasten da berriz ere. Oso baliagarria izango da tekla gogoan izatea, bat-batean eten ahal izateko nahi adina aldiz.

3.

Isildu.

Audioa ez grabatzeko.

Audioa kendu edo jarri egin daiteke grabazio baten barruan.

4.

Berrabiatu.

Hasieratik berriro grabatzen hasteko, hautatutako eremua bere horretan utzita.

5.

Utzi.

Grabatzeari uzteko.

4. urratsa. Gorde grabazioa

Grabatu ondoren, klik egingo dugu Detener (Gelditu) ikonoaren gainean edo F7 tekla sakatuko dugu. Zain egon gordetzeko aukerak erakusten dituen elkarrizketa-koadroa azaldu arte (ekintza horretarako segundo batzuk behar dira, grabazioaren tamainaren eta ordenagailuak prozesatzeko duen ahalmenaren arabera).

Ezer baino lehen, komeni da klik egitea Play

aukeran, bideoa ikusteko eta akatsik ez dagoela egiaztatzeko. Akatsik balego, paper batean erregistratzea komeni da, eta, horrela, amaiera arte jarraitzea. Zuzenketa horiek gidoian zehazten dira berriro grabatzen hasi baino lehen.

Jing. Previsualización de un vídeo grabado

1.

Screencast.com

Interneten, Jing programaren webgunean argitaratzeak bideoa online denon eskura jartzeko aukera ematen du. Fitxategia automatikoki kargatuko da aukera hori hautatuz gero, eta helbide bat itzuliko digu sortu dugun bideo bidezko tutorialari buruzko erreferentziak idazteko. Oso garrantzitsua da helbide hori gordetzea.

2.

Save

Gorde fitxategia gure disko lokalean. Fitxategia “.swf” luzapena duela (Flash formatuan) gordeko da, edozein nabigatzaile erabilita ikusi daitekeena.

3.

Utzi

Bideoaren azken bertsioa ontzat eman ondoren, lehen aukera hautatzea eta Screencast softwarean argitaratzea gomendatzen dugu, webaren bidez ezagutarazteko eskolako webguneetan edo ikasleek dituzten bestelako webguneetan. Disko lokalean ere gorde daiteke, eta, beste une batean, History, menuaren bidez, Screencast softwarean kargatzea.

Saber más...

 

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable