IKT Kapsula-Tailerra 2. Maila
Poligonoak
3. Jarduera: Bideo bidezko tutorialak sortzen
15separador_indice_X_de_N19
0%

3. Jarduera: Bideo bidezko tutorialak sortzen

3. jarduera

Bideo bidezko tutorialak sortuko ditugu

3.1. Gidoia prestatzea bideo bidezko tutorialerako     3.2. Bideoa grabatzea 3.3. Bideo bidezko tutorialak denon esku jartzea

Prestatze-lanak

Jing programa erabiltzen ohitzea Gidoi bat egitea.      

Ikasleekin lanean

    Gidoi bat garatzea (1h) 1,2,3 grabatzen (’30) Egindako bideo bidezko tutorialak bateratzea (’30)

3.1. Gidoia prestatzea bideo bidezko tutorialerako

Landuko ditugun

IKT GAITASUNAK *

Beharko ditugun IKT MATERIALAK ETA BALIABIDEAK

  • Ikasgelan zenbait estrategia didaktiko aplikatzea, multimedia-formatuak erabiliz.

  • Periferikoekin zerikusia duten softwarea erabiltzea, horiek eskaintzen dituzten aukerei ahalik eta etekin gehien aterata.

  • Produktibitate-tresnak erabiltzea zenbait motatako konponbideak sortzeko.

  • Jing programa

  • Mikrofonoa

  • Testu prozesadorea (Writer, Openofficerena)

Jing programa erabiltzen ohitzea

Logo Jing
Zer da Jing?

Pantailak kapturatzeko programa bat da, bideo edo irudi gisa. TechSmith enpresak garatutakoa da, doako bertsio bat eskaintzen du eta oso funtzionala da. Haren interfazea ingelesez bakarrik dago, baina erraz eta intuizioz erabiltzeko modukoa da.

Haren webgune ofizialean deskargatzen da programa:http://www.jingproject.com/

Ikasleekin Jing programa erabiltzearen xedea ebaluazio-proposamen bat da, hau da, ikasleek, beren hitzak erabiliz, unitatean ikasitako kontzeptuak beste haur batzuei azaltzen jakin behar dute: poligono bat nola identifikatu, poligonoen, triangeluen eta laukien elementuak nola identifikatu eta horiek nola sailkatu. Horretarako, jada erabiltzen ohituta dauden marrazteko Gimp programa erabiliz, pantailan elementuak marrazten edo adierazten ari diren bitartean, azalpena graba dezakete.

Ikasleekin lan hori egiten hasi aurretik, komeni da tresna erabiltzen eta bideo bidezko tutoriala sortzeko erabiliko ditugun aukerak erabiltzen ohitzea.

1. urratsa. Jing programa deskargatzea eta instalatzea.

Programa deskargatzeko eta instalatzeko laguntzarik behar baduzu, kontsulta ezazu Aula Digital: Jing (Gela Digitala: Jing) prestakuntza tutoriala.

2. urratsa. Bideoa kapturatzea

Eguzkia da Jing programaren menuaren adierazgarri, eta nahi dugun pantailaren ertz batean kokatzen da. Sagua eguzkiaren gainetik pasatuz gero, hiru aukera zabaltzen dira. Klik egingo dugu Capture (kapturatu) aukeran.

Jing. Capturar

Ezer baino lehen, kapturatu nahi dugun pantaila-eremua hautatu behar dugu. Gure kasuan, argazkiak erakusten duen Gimp programako sektorea hautatuko dugu. Programak bideo guztia grabatuko du, ekintza horretarako aukeratutako tamainan eta pantailaren lekuan. Eremua zehazteko, klik bat egin behar dugu hasierako erpinen batean eta sagua arrastatu, eskerreko botoia sakatuta dugula. Askatu amaitutakoan. Gero, ertzak erabat doitu ditzakegu, gida horien gainean jarrita sagua.

Ez da komeni oso eremu handia hautatzea, fitxategiak tamaina handiegia izan ez dezan, ez eta oso zehatza hautatzea ere, irakurtzeko moduko tamainako izenburuko diapositibak erakutsi ahal izateko. Pantailaren tamaina pixeletan neurtzen da, erreferentziako tamaina, nahikoa, 650 x 650 pixel da.

Jing. Área en píxeles

Pantailaren tamaina zehaztu ondoren, aukera gehiago zabalduko dira. Bideo bidezko tutorialerako erabiliko ditugun funtzioak aztertuko ditugu.

Jing. Opciones de captura

1.

Bideo bat kapturatu

2.

Kapturatuko den pantailaren eremua zehaztu

3.

Utzi

4.

Hautatutako eremuaren tamaina pixeletan

Laguntza

Laguntza
  1. Ezkerreko Menua (goitik beherako ordenean): ikastaroaren orrialde nagusiko ikonoa (home), hizki tamainuaren ikonoa, moduluaren inprimakiaren ikonoa, laguntzarako sarbidearen eta edukiaren aurkibidearen ikonoa.
  2. Barra materialen izena eta oraingo atalaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo-aurreko orrialdea).
  4. Edukiak.

Egilea:

Pau Casacuberta

Paradigma

Testuinguru jakin batean aukeran ageri daitezkeen elementuen multzoa.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives

KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Magdalena Garzón
  • EUSKARARA ITZULPENA: Eskola 2.0
  • MAKETAZIOA: Miquel Gordillo eta Maite Vílchez
tooltip_home
tooltip_lower
tooltip_higher
tooltip_ayuda
tooltip_pre
tooltip_next
tooltip_secciones
tooltip_no_visitable